Etiketa honen artxiboa: goropiusa

Ekain aurkitu zutela 50 urte

Ekain behorraEkain behorra.

Ekain aurkitu zutenean duela 50 urte ere, Almagrok (goropiusa) debekatu zuen Ekain harpera sartzea bera azaldu arte… Ekain 50 urte Aranzadi omenaldia. Liburu zoragarria argitaratu dute.

Ekain behorrak. Aranzadi

 

Ekain behorrak 50 urte. Berria.
Biharko egunez, duela 50 urte, topatu zuten Andoni Albizurik eta Rafael Rezabalek Ekaingo koba, eta hark barnean gordetzen zuena, historiaurreko artea: 70 irudi, 64 margolan eta 6 grabatu. Eta irudien artean, bat errepikatuena: zaldiarena. Bizkor jazo ziren hurrengo egunetako mugimenduak: bi egunetara, han ziren Aranzadi elkarteko Jose Migel Barandiaran eta Jesus Altuna margolanak egiaztatzen, eta aste bereko ostegunerako burdinazko hesi bat jarria zuten leizearen sarreran, lehen babes neurri gisara. Hasieratik, Ekain turismoaren inpaktutik aparte mantentzeko neurrien alde borrokatu ziren arkeologoak. Sasoi hartan, Altamirako kobek, esaterako, 3.000 bisitari hartzen zituzten egunero, eta, arkeologoen begietara, bistakoa zen joan-etorri hark arte paleolitikoari eragiten zion kaltea.

Altamira

Iruña Veleia eta Almagro goropiusa

BecanusZortzi urteko goroldioa atera zaie Iruña Veleiako ostrakei Gasteizko epaitegian, grafologoak, kolore guztietako poliziak,  froga ezagunak eta “sekretuak” ezagutu dituzten bitartean.  JM Elexpururen elkarrizketan (zorionak) gai asko aipatu ditu “instrukzioaren” denbora (8 urte, ematen du bukatzen ari dela) zuritzeko, historia, euskara, politikoak, filologoak, euskalduntze berantiarra, irakasleen anbizioa, Vatikanoa…

Ezin guztia laburtu eta badago “ahaztu” zaion izena, Goropius Becanus (1518-1572) eta jakina bere apologista Almagro goropiusa. Almagro katedratiko goropiusik gabe ulertu ezina da Iruña Veleiako 8 urteko instrukzioa eta oraindik (zalantzarik gabe) eskainiko dizkigun sorpresak. Ezagunak dira Almagroren sarrera goropiusak Iruña Veleian:

– 2008-6-24an hitzaldia “Los orígenes de los vascos”, Euskalerriaren Adiskideen Elkartean, batzorde zientifikoa zabalik zegoenean, Gorrotxategik bere txostena  Arabako Foru Aldundian sartu zuen egun berean.
Iruña Veleia iruzurra edo txantxa, artikulua El Correo españolen 2008-11-1ean.
Ezagunak dira Almagroren iritzi goropiusak eta irakurtzekoak Iruña Veleiako euskara zaharrekin egin dutena azken 8 zortzi urtetan ulertzeko. Ama Ata blogean gehiago.

Errukirik ez dago Iruña Veleiako euskara zaharra aurkitu zuten arkeologoekin, azken 8 urteetan, goropiusek justizia zer den ez dakite.

Oharra: “Esta conclusión es un ejemplo de “Goropianismo”, término que designa la ingenua creencia de que la propia lengua es la más antigua del mundo, como creyó Ioannes GOROPIUS BECANUS (1518-1572) en sus Origenes Antwerpianae (AMBERES 1572), al considerar que todas las lenguas descendían del Holandés.”