Etiketa honen artxiboa: gorrotxategi

Bihar bi urte 2008ko azaroak 19 (A-19) Arabako Biltzar Nagusietan kiskali zutela gezurrekin Iruña-Veleiako euskara zaharra

A-19an Iruña-Veleiako euskara zaharra aurkitu zuten arkeologoak Idoia Filloy eta Eliseo Gil kiskali zituzten Arabako Biltzar Nagusietan gezurrekin (MISCART eta pegamentoa) hedabide guztien aurrean eta inolako defentsarik gabe.

Antzerkiaren hiru arduradun nagusiak azaltzen dira paperetan Arabako Kultura diputatua (Agindu Forala 444) festa guztia antolatu zuena, Joakin Gorrotxategi bere txosten filologikoa zelako Aldundian sarrera zuen bakarra (2008-6-24) eta Felix Lopez funtzionaria, Gorrotxategiren txosten bakarraren “unanimitate zientifikoaren” sinatzailea. Ostean Batzordeko txostenen egileak besteen artean. Benetako arduradunak ezkutuan daude noski.

Bi urte terdi badira Gorrotxategiren faltsutze salaketa larriak sarreratu zirela Arabako Foru Aldundian (2008-6-24), bost hilabete ustezko “Batzorde zientifikoak” aztertu sekretupen (2008-6-24 / 2008-11-19) eta bi urte Arabako Biltzar Nagusietan kiskali zituztela arkeologoak… eta oraindik ondorio itzelak izan dituzten faltsutze salaketak EZ DIRA IKERTU.

Epaileak ostrakak analizatzea ebatzi du eta badirudi Arabako Kultura diputatuak eman diola epaileari analizatzeko ostraka zerrenda (esan omen zuen Eusko Legebiltzarrean 2010-11-16an).

Bi urte terdi igaro dira (2008-6-24) eta oraindik faltsutze salaketa larriak ikertu gabe.

Gorrotxategiren hitzaldia Madrilen Hic et Nunc

Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean hitzaldia bertan behera utzi zuen duela gutxi, baina Madrilen emango du gaur:

Joakin Gorrotxategi, “Hic et Nunc. Un ejemplo de falsificación contemporánea”.

2006-6-15ean Gorrotxategik bermatu zuen Iruña-Veleiako euskara zaharra Henrike Knorr eta Eliseo Gilekin batera.

Bi urte beranduago (2008-6-24)  faltsutzat salatu zituen 70 bat ostraka eta Iruña-Veleiako euskara zaharra.

Aurten Gasteizen (2010-3-25ean) 20 minutu hitzegin eta esan zuen “etor daitezela munduko arkeometra onenak ikertzera Iruña-Veleiako ostrakak…”

Baina gero Donostian (2010-5-4an) berriro bere salaketen apologia egin zuen UEUko Magisteritza eskolan.

Bi urte terdi badira (2008-6-24) Gorrotxategik faltsutze salaketa larriak egin zituela Arabako Biltzar Nagusietan , ondorio ikaragarriekin Iruña-Veleiako arkeologo, ondare eta euskara zaharrarentzat eta oraindik ikertu gabe.  Hic et Nunc.

Irakurtzen ez dakiten epigrafista salatariak

Aurrena benetako grafitoak bezala defendatu dituztenek gero faltsutzat salatzen dituzte Gorrotxategik, Santos Yanguasek eta Cipresek, baina orain sinetsi behar zaie inolako zalantzarik gabe. 2006ko ekainetik urtetan ezagutu dituzten grafitoak eta salatzen ausartu ez direnek (nahiz eta susmoak zabaltzen ibili), faltsutzat salatzen dituzte bi urte beranduago Arabako Foru Aldundian 2008-6-24tik ostera, kasualitatez Henrike Knorr hil ahala (bi hilabete baino gutxiago). Informazio guztia sekretu pean egonagatik telebistan salatzen dituzte ustezko epigrafista aditu ospetsuek programa esoterikoetan jakinda inork ezin diela erantzun, nahiz eta inoiz ez duten txostenik idatzi.

Gorrotxategik (eta Lakarrak) irakurtzen dute CHAVA, baina Filloyk eta Colmenerok YAVHE: 13384 YAVHE ala CHAVA

+MISCART Gorrotxategik  ¿ DESCARTES ? idazten du bere txostenean. +MISCART gezurrezko “Descartes” irakurri zuen Santos Yanguas-ek Arabako Biltzar Nagusietan 2008-11-19an, algarak eraginez diputatuei. Pegamentua “faltsutze” ebidentzia nabarmena zen Komisiokoentzat.

DENOS => DENOC => DENOG.Gorrotxategirentzat M angelu motzak faltsuak omen dira milaka daudenean. Polita faltsua da beraiek esaten dutelako, nahiz eta geruzez estalita egon. NAIA => NAHIA anaia izan beharrean.

+IP => RIP

Almagro kalumniatzen, difamatzen ala txantxetan, nahiz epaileek betiko artxibatu salaketak

Lakarrarentzt A artikulua faltsua omen da duela 1.700 urte. Gorri ez omen zen kolorea. Z faltsua omen da lau alfabetoetan azaltzen bada ere. Lakarrarentzat ustezko faltsutzaileak Luis Nuñezen Antzinako euskara irakurri zuen.

Blanka Urgellek Iruñeko hitzaldian (2009) ez dagoela H-rik 50 bat gutxienez daudenean.

Veleia izena ere fatsutzat salatzen dute nahiz eta dozena bat ostraketan azaldu leku desberdinetik, baina jarraitzen dute erabiltzen Veleia gorria, alegia euskalduna. 13234a VIILIIIA NOVA / VIILIIIA VICI salatzen dute latinez konturatu gabe euskara izan daitekela.

Deidre faltsua omen da ez dutelako ezagutzen, beraien ezjakinkeria faltsutze froga balitz bezala. Komisiokoek beren txostenak AFAn sarreratu aurretik ez zituzte irakurri ere egin Ruben Cerdanen hiru txostenak 70 ostraken irudiekin. Anqvises, Eneas, Nefertiti, Ramases, Seti…

Faltsutzat salatzen dituzte buztin freskotan idatzitako ostrakak egosi aurretik, geruzaz estalita dauden ostrakak hizkien gainean mendetako deposizioa dutenak… 15920 faltsutzat salatu aurretik ez dira konturatzen hizkiak estalita daudela.

Beraien salaketa larriak frogatzeko armak oso zientifikoak dira, grafologia eta hondeamakinaz aztarnategiko 8.000 M2 hustu eta txikitzea, grafitoak azaldu diren zundaketak barne, Arabako Foru Aldundiaren Euskara eta Kultura diputatuaren babesarekin eta txikizioaren apologia lotsagabearekin.

Sos Iruña Veleiak salba gaitzala adimenaren aurkako erasoetatik analisiekin eta indusketa kontrolatuekin.

Gorrotxategiren faltsutze salaketa larriak bi urte baino gehiago ikertu gabe

Duela bi urte Iruñean Euskaltzaindiaren 75. urteurrenean bere hitzaldian Gorrotxategik sekretu pean : «Beldur naiz hau guztia (Iruña Veleia) ez ote den iruzur lotsagarri eta penagarria izango».

Berria.info 2008-10-8an: Eta zalantzak, orain, susmoak dira. Eta euskara zaharraren aditu prestigiodunenak, Joakin Gorrotxategik, orain arte inork erabili nahi izan ez duen hitza erabili du azkenean. «Beldur naiz hau guztia ez ote den iruzur lotsagarri eta penagarria izango».

Ordurako hilabete batzuk lehenago 2008-6-24ean Arabako Foru Aldundian Gorrotxategik sarreratu zituen bere faltsutze salaketa larriak, 70 bat ostraka; Iruña-Veleiako batzorde zientifiko ospetsua lanean zebilen sekretu pean eta oraindik beste bost hilabete iraun zuen 2008-11-19ra arte.

Bost hilabete hauetan 2008ko ekaina-abendua bitartean inork ez zituen Gorrotxategiren salaketa larriak ikertu, orain arte bezala. Salaketa hauetan oinarrituta bakarrik Arabako Kultura Diputatuak injustizia ikaragarria egin zuen Arabako Biltzar Nagusietan 2008-11-19an Iruña-Veleiako arkeologoekin eskubide guztiak kenduta, Miscart eta pegamentoarekin.

2010ean Gasteizko epaileak agindu zuen froga fisiko-kimikoak egin behar direla ostrakekin baieztatzeko salaketak eta badirudi oraingoz Arabako Foru Aldundiak eta Kultura diputatuak ez dituela ostrakak jarri nahi Epaitegiaren kontrol pean.

2010-3-25ean Gasteizen Sos Iruña Veleiak antolatu zuen hitzaldian Gorrotxategik esan zuen “Etor daitezela Iruña-Veleiara munduko arkeometra onenak grafitoak ikertzera… eta entzuleen txalo zaparrada espontaneoa jaso zuen bere harridurako.

Hala ere, 2010-5-4ean Gorrotxategik (eta Lakarrak) EHUko Donostiako Irakasle Eskolan berriro errepikatu zituzten publikoan faltsutze salaketa larriak.

Bi urte eta gehiago faltsutze salaketa oso larriak eginda Arabako Foru Aldundian, ondorio ikaragarriekin pertsona batzuentzat eta oraindik ikertu gabe. Azken bi urtetan 16 txosten zientifiko argitaratu dituzte grafitoak defendatuz eta Sos-Iruña Veleia herri plataformak 2.100 sinadura bildu ditu analisiak eta indusketa kontrolatuak egitearen alde.

Gorrotxategik eta Lakarrak jarraitzen dute inpuneki faltsutzat salatzen ostraka euskaldunak EHUn

Hauei berdin zaie Ostrakabase edo 15 txosten zientifiko erakusten Iruña-Veleiako grafitoak benetakoak direla, Elexpuru, Hector Iglesias, Luis Silgo, Orpustan eta Txillardegi… berdin zaie guztia. Inpuneki jarraitzen dute faltsutzat salatzen ostraka euskaldunak inolako argudiorik azaldu gabe, beren iritzia soberan delakoan.

Arabako Foru Aldundiaren ardura ikaragarria da, adibide bat 15920 faltsutzat salatzen dute ikasle guztien aurrean, ia urte eta erdi salatu denean kostraren azpian hizkiak egon daitezkeela. Nola liteke jarraitzea faltsutzat salatzen arkeologoek, geologoek… eskatzen ari direnean froga fisiko elementalak egitea?

15920                    neu XII / urt tu, III / reba tu, neu / ce (CII)
15920

EHUn zientziaren izenenean Gorrotxategik eta Lakarrak salaketen propaganda besterik ez dute egin.

Iruña-Veleiako zuzendari plana onartu dute.

Albistea Araba.net

Iruña-Veleiako Zuzendari plana. Araba.net (55 Mb)

Zuzendari planeko Disparateen zerrenda:

(62 o.):  “2. Ni Veleia ni la zona alavesa han proporcionado hasta el momento ningún testimonio epigráfico indígena que nos permita saber a ciencia cierta sobre la adscripción lingüística de estas gentes antes de su inclusión en el mundo latino.”

Gorrotxategiren txostena 3. eranskina

Ostrakabase Sos-Iruña-Veleia

15 txosten zientifiko grafito euskaldunak bermatzen Sos-Iruña-Veleia

72 o: ” No se preven actuaciones directas (en zonas indígenas prerromanas) los próximos diez años de vigencia del plan…

M angelu motzak Arkaian ere baina ez dituzte faltsutzat salatu

Pilar Ciprés: Marcas y grafitos de Arcaya (1984)

M batzuk daude Arkaian ere, angelu motzak eta luzeak Iruña-Veleian bezala, baina Arkaiakoak inork ez ditu faltsutzat salatu. Gorrotxategirentzat M omen da egiaren froga nabarmena (“test de autenticidad”), baina bakarrik Iruña-Veleian dirudi.

59 MIN
59 MIN

6 M

6 M (Arkaia)