Etiketa honen artxiboa: gose greba

Iruña-Veleia bisita gidatua igandean irailak 20

Iruña Veleia bisitak 2020Iruña-Veleia bisita gidatua igandean irailak 20. Euskararen jatorria.

Bisitara etortzeko formulario hau betetzen da: Izena emateko fitxa

Zalantzetarako bidali mezua irunaveleiaargitu@gmail.com posta elektronikora eta zalantza edota telefonoa jarri.

Uztailean egin zen aurreko bisitan 39 lagunek hartu zuten parte.

Bisita birtuala Geostrakan egin daiteke eta bertan grafitoak modu askotara bilatu daitezke: gaiaren arabera, eremuaren arabera, garaiaren arabera…

Iruña-Veleia gose greba 60 egun giza katea larunbatean irailak 19

Kale jira 2020-9-19 Grafitoak-datatu-ez-suntsitu-723x1024Iruña-Veleia gose greba 60 egun giza katea larunbatean irailak 19.

Informazioa: Euskararen jatorria.

Informazioa: https://twitter.com/GoseGreba

Iruña-Veleiako grafitoak suntsitu nahi dituzte
Gose grebak 60 bat egun.

Dei garrantzitsua Euskal Herriari

Irailaren 19an aukera paregabea dugu Iruña-Veleiako grafitoen datazioa eskatzeko eta suntsitu ez ditzaten exijitzeko. Eusko Legebiltzarrak bide zientifikoaren alde egin dezan hasi zen gose grebak aurrera jarraitzen du. Gaur, irailak 10, Josemari Lejardi-Gabixolak 50 egun bete ditu jan barik.

Grafitoen egoeraz kezka handia dago, izan ere, Epaitegian dagoen helegitea ebazten denean suntsituko dituzten susmoa dago, hondeamakinarekin indusketa leku batzuk suntsitu dituzten moduan.

Egoera itzulezina. Suntsituko balituzte ez lirateke prestigioko laborategietan datatuko inoiz ez, azken 12 urte hauetan eskatzen egon garena baina egin nahi izan ez dutena: munduko Azken Afaririk zaharrena, euskerazko lehenengo Gure Aita -gaztelerazkoarena baino 800 urte lehenagokoa-, 120 hitz euskera zaharrean… preziorik ez duen altxor ikaragarria.

Epaiketan iritzi desberdinak jaso ziren txosten baten arabera gehienak faltsuak dira, beste baten arabera ezin dira faltsutzat hartu, Museoko langileentzat egiazkoak dira baina epaileak soilik faltsukeriarena jaso du epaian.

Faltsukeriaren  aldeko txostena zientziari errespetu falta izan da grafitoak faltsutzat hartu dituen txostena horrelako lanak egiten ez dituen laborategi batek egin du, horrelako lanetan eskarmenturik ez duen tekniko bakar batek egin du eta erosiberria zen tresna batekin eta inoiz erabili ez den metodo bat erabilita. Horrelako gauza bat onartu daiteke?

Eta gainerako 360 grafitoekin zer? Gainera aztertu gabe dauden 360 grafito daude eta denak faltsutzat hartu eta suntsitu nahi dituzte,  haien jokabide ziztrina inoiz agerian jarri ez dadin.

Arabarrei eta gainerako Euskal Herri osoari dei egiten diegu une larri honetan laguntzera eta irailaren 19an, 18:00etan Bibatetik abiatuko den Giza Katean parte hartzera.

Giza katea hobeto antolatzeko bertaratzeko asmoa dutenek aurretik jakinaraztea eskertzen da  Iruña-Veleia Giza Katean izena emateko

 

Gose greba 5o egun baino gehiago Gabixolari elkarrizketa. Argia

gose greba 43 egunGose greba 50 egun baino gehiago. Argia.

Jose Mari Lejardi ‘Gabixola’, Iruña-Veleia Argituko kidea

“Nazioarteko aditu batzuk ez lirateke gezur batean inplikatuko”

Iruña-Veleia auzia argitzea eskatzeko gose greban dago Jose Mari Lejardi Kareaga ‘Gabixola’ markina-xemeindarra. Irailaren 19an, giza katea egingo da Gasteizko Bibat museotik Legebiltzarreraino Iruña-Veleia zientziaren bidez argitzea eskatzeko. 51 egun daramatza gose greban.

  • Irailaren 11an 51. eguna bete du gose greban Jose Mari Lejardi Kareaga Gabixola markina-xemeindarrak. Eusko Legebiltzarrak auzi horretan eskua hartzea nahi dute, eta ikerketa martxan jarri arte hala jarraituko duela dio.Zelan batu zara Iruña-Veleia auzi honetara?Istorio berezia da. Iruña-Veleiaren gaia egunkarien bidez ezagutu nuen orain dela asko. Lehenengo berri pozgarri bat izan zen, euskararen aztarnak aurkitu zirela erromatar garaikoak, baina handik hilabete batzuetara Iruña-Veleiakoa iruzurra zela esan zuten. Atsekabea hartu nuen, baina hor geratu zen dena. Orain dela hiru urte, ostera, Kataluniako independentziaren gorabeherekin Arriagan egin zuten elkarretaratze batera joan nintzen. Kataluniako martxa hain zen handia eta jendetsua, egurra egongo zela ikusten nuela, eta nire proposamena euskaldunok gure elkartasuna erakusteko Gernikan gose greba bat egitea zen. Asanblada hura amaitu zenean, beraz, ardura zuenarengana joan nintzen, eta ideia bat nuela eta lagundu nahi nuela esan nion, eta batzar baterako deitu zidan. Batzar hartan hainbat talde batu ziren: Gure Esku Dago, ezker abertzalea, eta beste hainbeste kolektibo. Ni aurkeztu ninduen Patxi Alañak esanez planteamendu bat nuela egiteko, eta nire proposamena azaldu nuen, baina ez zuen aintzat hartu, hori ezinezkoa zela eguneko demokrazian eta gaur egun gose grebak ere ez zuela eraginik uste zuten. Baina Patxi Alañak aintzat hartu ninduen, eta batzarretara joaten jarraitzeko gonbita egin zidan. Hiru lagun ausartu ginen gose greba egitera Kataluniako herriaren alde. Gernikako Astra kultur etxean egon ginen astebete. Aste oso aberasgarria izan zen, eta hantxe jabetu nintzen ni Iruña-Veleiagaz.

 

Gose greba 43 egun Gasteizko Legebiltzarrean

IV gose greba 43 egun Eusko_Legebiltzarrean_2020_09_03Gose greba 43 egun. Euskararen jatorria.

Ostegunean, 43 egun bete dira uztailaren 23an bost lagunek gose greba hasi zutenetik. Une honetan pertsona batek jarraitzen du, Josemari Lejardi-Gabixolak eta, esan bezala, ia hilabete eta erdi darama jan barik, hamarkada luzez iraun duen gai hau behingoz argitu dezagun eskatzeko.

Informazioa: https://twitter.com/GoseGreba

Iruña-Veleia zientzia bide bakarra gose greba 35 egun. Berria

13362 Iruña Veleia,Iruña-Veleia gose greba 35 egun. Berria. Iruña-Veleiako piezei proba gehiago egiteko gose grebak 35 egun bete ditu

Arabako aztarnategiko aurkikuntzei proba gehiago egiteko eskatzen die agintariei Jose Mari Lejardi ‘Gabixola’ grebalariak, eta kasua zabaltzen laguntzeko bertso saioa antolatu du ostiralerako Gasteizko gaztetxean.

Diabetesa du, hipertentsioa, eta hilabete pasa darama gose greban, baina orain arteko egun horiek guztiak «betegarriak» baino ez direla izan azaldu du Jose Mari Lejardi ‘Gabixola’-k. Hurrengo asteetan eratzekoa den Eusko Jaurlaritza berriko kideekin biltzea du bere benetako helburua, eta greba egun kopuru esanguratsu bat izan nahi luke ordurako. «Ez digute kasurik egingo 40 edo 50 egun pasatu arte». Iruña-Veleiako aztarnategiko piezak benetakoak izan daitezkeela uste du, eta gobernuari bi eskari zehatz egiteko abiatu du gose greba: Europako laborategietan piezei arkeometria probak egin diezazkieten, batetik, eta, aztarnategian parterik ez duten arkeologoek indusketa kontrolatuak egin ditzaten, bestetik. «Egia nahi dugu, eta uste dugu gaur egun zientziak badituela moduak egia hori azkar bilatzeko».

IPCE (instituto del patrimonio cultural de España) J.V.N. txostena sarean, hau da ustezko froga bakarra Iruña-Veleiako 6 ostraka euskaldunak faltsutzat salatzeko

OLYMPUS DIGITAL CAMERASuposatzen da analisiak errepikagarriak direla eta konfirmatu beharko direla munduko laborategi homologatu batean… Bitartean jendea gose greban hilabete.

Iturria: Fontaneda bloga.

-Instituto del Patrimonio Cultural de España (IPCE), primer informe de Navarro
  Páginas     1-  80
  Páginas   81-123
  Páginas 124-165
  Páginas 166-203

IPCEko N. txostenak “hondatutzat” salatzen dituen 36 ostraken irudiak aurkitzen eta ikusten:
10714, 10765, 10826, 10849, 10942, 11156, 11139, 11162, 11252, 11305, 11392, 11413, 11417, 11419, 11423, 11424, 11426, 11429, 11459, 11481, 11530, 11709, 12047, 12048, 12098, 12099, 12108, 12110, 12697, 13368, 13370, 13371, 13397, 15910 eta 15920.
batez ere sei ostraka euskaldunak:

13368a IIISVS, IOSHII ATA / TAMIRIAN AMA
13368b DIINOS / ZVRII / NAIA
13370a 2005-5-4 Iesus et Mirian
13370b 2005-5-4 (irudia)
13371a GIIVRII ATA ZVTAN GIIVRII / “`ATA ́ ́ ́.
13371b  “`YAVHII ́ ́ ́ /  ZVTAN / IZANA
13397a BIITA, ZVRI, AROS / VRDIN, GORY, / ANA, BIIR?
13397b NIIVRII / ZIIVRII / III V?
15910 ΝΙΙVrΙΙ / AMA, RO / MAN / ILTA, CIS / TIANA
15920 NIIV XII / VRT(…) TV, III / “II” / RIIBA TV, NIIV / CII (…)

Epaiketan defentsak Mikel Albisuren txostena aurkeztu zuen ere (eskerrik asko Koen): Iruña-Veleia Mikel Albisu txostena.

Iruña-Veleiako egiaren alde gose greba 26 egun. Berria

Iruña Veleia gose greba 2020-7-23 0Iruña-Veleiako egiaren alde gose greba 26 egun. Berria. Xebier Rodriguez / Nikolas Xamardo..

Naiz.eus

2020ko abuztuak 15

Zer da gose greba? Barrurako egiten dugun prozesu bat da, eta kontzeptu hauetan oinarritzen da: a) erabakia (egoeraren pertzepzioa, egoera horrek sortzen duen larritasun sentimendua, horren aurkako ausardia-kemena eta justizia beharrizana), b) ekimena, c) interpelazioa, d) apustua eta e) inkesta kualitatiboa.

Gose greba egitea erabakitzen duen pertsonak ondo pentsatu ondoren hartzen du hautua. Pertsona bat erabaki sendo baten bidez sartzen da gose greban, eta erabaki hori bidegabetzat hartzen den egoera jakin batekin hausteko egiten du; kasu honetan, Iruña-Veleiari buruzko epai judiziala.

Erabaki orok larritasuna sortzen du, eta gose greba egiteak gehiago, horrek zabaltzen duen egoera edo etorkizuna zalantzazkoa delako, eta batzuk erabaki horren aurkako erreakzioen beldur direlako (epaileak, Aldundia, aditu interesatuak eta dena onartzen duen iritzi publikoa). Nola gainditzen da larritasuna? Ausardia-kemenaren bidez (justizia sentimendu batek gidatutako bultzada subjektiboa: Iruña-Veleiari buruzko egia osoa). Erabaki horren bidez, interes interesatuaren mundutik atera, eta subjektu burujabe bihurtzen da (interes desinteresatu baten aldeko borroka, ideal baten aldeko borroka, benetan, kasu honetan).

Ekimenaren bidez (gose greba, Legebiltzarrari bide zientifikoa exijitzea, komunikabideak, interpelazio gunearen erreferentzia -Kutxi-73-eta abar) badakigu pertsona batek erabaki bat hartu duela eta dei egiten digula. Eta dei egiten digu, interes desinteresatu bategatik gizakiarentzat garrantzitsuena dena arriskuan jarri duelako: bizitza.Gose greban dagoen pertsonak konfiantza du bere interpelazioan, baina ez du bere ondorioei buruzko bermerik, ez ziurtasunik, ez daki ez noiz, ez nola, ez norengana iritsiko den; baina konfiantza du bidezkoa dela egiten duena (Iruña-Veleiari buruz egia osoa eskatzea), eta apustua egiten du eta bere erabakiaren bidez datorkeenari aurre egiten dio.

Gose greban dagoenak nola ebaluatzen ditu horren ondorioak? Ez inkesta kuantitatibo baten bidez, baizik eta inkesta kualitatibo deitzen dugunaren bidez, hau da, bere ekimenean erabateko konfiantza duenez, ustekabeko emaitzak egongo direla uste du, aurretik buruan ez dituen pertsonengan, zeintzuk eta azkenean Iruña-Veleiari buruzko egia osoa argitzeko erabakigarriak izango diren.

Informazioa (Twitter): https://twitter.com/GoseGreba

Iruña-Veleia bi aste gose greban. Argia.

Iruña Veleia gose greba bi asteBi aste gose greban. Argia.

Uztailak 23tik gose-greban sartuta dago euskaltzale talde bat Gasteizen, Iruña-Veleia auzia argitzea eskatzeko. Haien helburua da EAEko legebiltzar osatu berriak “zientziaren bidea” erabiltzea kasua argitzeko.

Gasteizko Aiztogile kalearen 73.ean egiten ari dira gose greba. Ostrakak “bahituta dituzten” Bibat Museotik 100 bat metrotara dagoelako aukeratu dute lekua. Haien eguneroko jarduna Twitterreko @gosegreba kontutik ematen ari dira, babesa adieraztera hurbildutako jendea eta egunero egiten dituzten ekimenak tarteko.

Astelehenean, Eusko Jaurlaritzaren osaketarekin bat eginez, Legebiltzarrera hurbildu eta legebiltzarkide berriei erregistroaren bidez hiru eskaera luzatu zizkieten: grafitoak datatzea, talde independente batek grafitoak agertu ziren lekuen ondoan kata kontrolatu batzuk egitea ea antzekorik agertzen den jakiteko eta, azkenik, grafitoak babesteko konpromiso irmoa, suntsitu ez ditzaten.

14 urte pasatu dira Iruña-Veleian grafitoak topatu zirenetik eta gaia judizializatuta egon den azken 12 urteetan, grafitoak ez dira adituak diren laborategietara bidali izan.

Aldeko eta kontrako babesak

Grebaren hasieran atxikimendua adierazi zieten hainbat lagun ezagunek. Tartean, Pako Aristi, Nekane Jurado, Arkaitz Estiballes, Josu Naberan, Andoni Egaña, Jon Maia, Onintza Enbeita, Oihane Perea eta Iñaki Viñaspre.

Auzian protagonismo nagusia eduki duten Lurmen enpresako Eliseo Gilek eta Idoia Filloyk gose grebarekiko beren desadostasuna agertu zuten prentsa-ohar baten bidez, inoren osasuna arriskupean ez jartzeko eskatuz. Bestalde, SOS Iruña-Veleia eta Martin Ttipia elkarteek ere ekintza honekiko jarrera kritikoa azaldu izan dute.

Iruña-Veleia gose greba (Twitter).