Etiketa honen artxiboa: grafologia

Iruña-Veleia 9 urte, gero eta txosten sekretu gehiago

11459-txerria-2 manipulatuaNormala da guztia ez argitaratzea jakin gabe epaiketa zabalduko ote den, baina harrigarria da hain prozesu mediatikoan gero eta txosten gehiago “sekretuak” izatea, adibide batzuk:

1.- Madariaga SEM-EDX: zenbat ostraka karbonoz estalita konduktore bihurtzeko? Non daude irudiak eta analisien ondorioak? Gutxienez 11419 Octavio Augusto,  11427, 11459 txerria manipulatua Irudia Ama Ata

2.- IPCE Navarro txostena, zati batzuk argitaratuak.

3.- IPCE Tomás Antelo txostena “análisis por imagen” 2014-3-14 txuri beltzean bakarrik.

4.- Ertzaintzaren txostena, zati batzuk argitaratuak.

5.- Ostraka manipulatuak: 12108 kalbarioa,  12108 kalbarioa, 11709 MISCART11429 Perefone

6.- Txosten grafologikoa (2) M. Ezkurra, 36 mila €uro ordaindu zen baina Ertzaintzak omen dio ez duela ezertarako balio.

7.- Nuñezen garaiko indusketa txostenak, 2010, 2011, 2012, 2013, 2014, 2015, 2016 (Quark) eta 2017 (Loza). Zer aurkitu du?

Egongo dira gehiago jakina.

Alicia Martinez Euskadiko grafologoen elkarteko lehendakaria: Iruña Veleiako auziak oraindik luze joko du

www.gaur8.info

Alicia Martinez (gaur8.info): Iruña Veleiako auziak luze joko du. Iruña Veleiako grafitoen lehen azterketa ere egin zuen, baina ez du gogorik gai horretaz hitz egiteko, bere gurutzea baita. «Auziak oraindik luze joko du» da esan du gauza bakarra.

Alicia Martinez Carrasco: “Debido ello para extremar la prudencia esta perito no puede concluir asegurando que la mano que ha realizado lo grafitos de las “letrinas” haya realizado parte o gran parte de las del Yacimiento…”

1.- Informe pericial caligráfico: Cotejo entre grafitos inscritos en ‘letrinas’ e inscripciones en cerámicas y huesos del yacimiento de Veleia Autor: Alicia Martínez-Carrasco, perito grafológica de la empresa GRAFOTEC (Sos Iruña Veleia informes)