Etiketa honen artxiboa: grafologo
Grafologo batek 36.000 euro bigarren txostenagatik. Sustatu
Sos Iruña Veleia grafologia eta estratigrafia laburpena
Magdalena Ezcurra grafologoak demostratu omen du Eliseo Gilek 1.700 urte dituela
Magdalena Ezcurra grafologoak sinatzen omen du bigarren txosten grafologikoa, 36.000 euro kosta dena. Oraindik ez dute argitaratu grafologia txosten ospetsua, nahiz eta egunkarietako azaletan eman duten salaketen berri. Azken urtean El Correo español 2009-11-21, Berria 2010-1-30, TA 2010-2, Veleia afera liburua Alberto Barandiaran, Sustatu 2010-12-16 argitaratu duten informazioaren arabera, bera omen da grafologikoki demostratu duena Eliseo Gilek eta berarekin batera komunean idatzi zutenek 1.700 urte dituztela. Aurkikuntza zoragarria historiara zalantzarik gabe pasako dena. Orain bakarrik falta da epaile bat ebazpena idazteko. Disparateen zerrendarako. Eliseo Gil arkeologoa 1.700 urte izanagatik ondo aurkitzen da. Laster hasiko omen dira ikerketak Iruña Veleiako komun ospetsuan idatzi zutenen artean 1.700 urteko gaztetasunaren edabe magikoa sintetizatzeko eta saltzeko, negozio ikaragarria izango omen da eta inbertsio txikia 36.000 euro bakarrik grafologoari esker.
Iruña Veleiako salaketa faltsuen degradazioa ikusteko zer hobeto baino grafologoen eta komunen asmatutako gezurrak, azken urtean ia leku guztietan argitaratu dute. Grafologo anonimo batzuk “zientifikoki” demostratu omen dute Eliseo Gilek 1.700 urte dituela eta lotsarik gabe argitaratzen dute:
Eliseo Gil 2009-11-24 Berria
Eliseo Gil arkeologoa erdian, 1.700 urteko bihotz urratua.
1.- El Correo español 2009-11-21
4.- Veleia afera liburua. Alberto Barandiaran
Roslyn M. Frank: sobre peritajes grafológicos.
Eliseo Gilek 1.700 urte ditu (grafologo anonimoen arabera) eta gazte dago.
Kritika bigarren txosten grafologikoari. SOS
Iruña Veleia eta Dreyfus afera. Magdalena Ezcurra
Dreyfus afera. Magdalena Ezcurra Gondra
Magdalena Ezcurrak ustez 36.000 euro jaso ditu Iruña Veleiako txosten grafologiko batengatik, oraindik ez da argitaratu.
Grafologo batek 36.000 euro jaso zituen Iruña-Veleiako grafitoei buruzko txosten batengatik. Juan Martin Elexpuru
36 mila euro txosten grafologiko bat Eliseo Gil salatzeko. DNA
75 ostraka analizatzeko. SOS
Arabako Foru Aldundiak epaileari eman omen dion 75 ostraken zerrenda ez da oraindik argitaratu baina Sos Iruña Veleiak ostraka batzuen irudiak erakutsi ditu: 11642, 12348, 12500, 13349, 13386…
Sos Iruña Veleia ostraka batzuk
13349 analizatzeko zerrendan omen dago baina ez Gorrotxategik ezta Lakarrak ere ez dute salatu. Orain arte inork ez du salatu, AFAk analizatzeko 75 ostraken zerrendan azaltzen bada, izango da grafologoek salatu dutelako. Grafologo anonimoak peritoak dira ala salatari berriak?
Grafologo anonimoen gezurrak. SOS
Grafologo anonimo batzuk zientifikoki demostratu dute Eliseo Gilek 1.700 urte dituela eta gazte dagoela... bakarrik argitaratu dute El Correo españolen duela urtebete, gero Berrian 2010-1-30ean (Alberto Barandiaran), ostean Alberto Barandiaranek bere liburuan Veleia afera eta azkenik Sustatun, guztietan grafologoen izenik eman gabe jakina… baina grafologoek asmatutako gezurra besterik ez omen da. Eliseo Gilek ez ditu 1.700 urte.