JM Elexpururen bloga hackeatu dute.
Atzo harriduraz ikusi genuen azken bi hilabete eta erdiko gure sarrera guztiak desagertu egin direla, hogei bat, eta haien lekuan ingelesezko bat zegoela. Harremanetan jarri Goienako teknikariarekin eta honek konfirmatu digu hackeatu egin dutela, eraso informatikoa izan dela. Eta Goienan kokaturiko blogen artean, gureari bakarrik eraso diotela, antza. Ez dakigu sarrerok eta haiei lotutako iruzkinak berreskuratu ahal izango ditugun segurtasun kopietatik.
Horixe bakarrik falta zitzaigun. Nor ote erasotzailea?
Iruña-Veleia gaur egun. JM Elexpuru. Donostia 2016-12-1.
Iruña-Veleia zertan da? JM Elexpuru 2017-1-12 Hernanin.