Hector Iglesias:
La parenté de la langue berbère et du basque :
nouvelle approche. Hector Iglesias (2011)
Hector Iglesias:
La parenté de la langue berbère et du basque :
nouvelle approche. Hector Iglesias (2011)
Iruña Veleia aferaren eboluzioa ulertzeko onena Sos Iruña Veleia, Juan Martin Elexpuru eta Hector Iglesias irakurtzea da. Salatarien bertsio manikeoa irakurri nahi duenarentzat Barandiaranek idatzi du liburu berria.
Iruña Veleia aferaren beste ikuspuntu bat izateko interesgarria da konturatzea azken bi urtetan disparateen zerrendatik gaur egungo idatzietara dagoen aldea adibidez Sustatun:
Iruña Veleia afera Sustatun, iruzkinak Bittor Hidalgo, Xabi Larrabe, Eztitxu Breñas, Hector Iglesias…
Iruña-Veleian dago idatzitako euskara zaharrena zorionak aurkitu zuten arkeologoei Idoia Filloy eta Eliseo Gil. Garesti ordaintzen ari dira euskara zaharra aurkitu izana.
Iruña-Veleiako euskararen inbentarioa (Gorrotxategi)
Ostraketako euskal textuak Juan Martin Elexpuru
Euskarazko grafitoak Idoia Filloy
Hector Iglesias euskal filologian doktorea.
Juan Martin Elexpururen liburu historikoa duela urtebete argitaratu zen.
Sos Iruña Veleia herri plataformari euskara zaharra defendatzeagatik zorionak ere.
Ostraka blogak azken urtean 200 mila ziztada (hits) jaso ditu, guztira bi urtetan 330 mila zuei esker. Ziztada guztiak Iruña-Veleiako euskara zaharra aurkitu zuten arkeologoei eta 2008ko A-19an ostiralean bi urte, Arabako Biltzar Nagusietan kiskaliak izan zirelako. Laguntzen duten gainontzeko sarekideei ere Sos Iruña-Veleia, Iruña-Veleia argitu dezagun, JM Elexpuru, Hector Iglesias, Euskararen jatorria, Veleia.com, Angulo oscuro, forwhattheywereweare.blogspot.com/…
Hector Iglesiasen erantzuna Sustatun
Elexpuru, Lakarra… bakarrik falta dira Gorrotxategi eta Lorena Lopez de Lacalle, ea zuzenean eztabaidatzen konpontzen duten arazoa.
Iruña-Veleiako grafitoak Juan Martin Elexpururen hitzaldia Donostiako EHUko Irakasle Eskolan 2010-4-28an, bideoak:
Hector Iglesiasen hitzaldia Donostiako EHUko Irakasle Eskolan 2010-4-28an (bideoak) erantzuten Gorrotxategik 2010-3-25ean Gasteizen eztabaidatu zuenari.
http://sustatu.com/1270720463#1272544268
Egun on Patxi H. !
Gure lagunetako bat joan zen Elexpuruk eta Iglesiasek atzo Donostian eman zuten euskarazko hitzaldira, Iruña-Veleiari buruzkoa. Interesgarria izan zen, oso, han entzun ahal zuena, berak esan digunez (150 entzule izan ziren).
Elexpuruk Iruña-Veleiako aferaren aurkezpen orokor eta interesgarri bat egin zuen eta Iglesiasek, besteak beste, Veleian euskaraz agertzen den Pater Noster “famatu”-az hitzegin zuen.
Hau da gutxi gorabehera Iglesiasek han euskaraz esan zuena (hemen duzue Iglesiasek esandakoa, hau da gure lagunetako batek ahal bezain ondo grabatu ahal izan zuenaren zatitxo bat) :
Iglesiaek : “Dakizuen bezala zenbait komentarista harritu ziren eta oraino harritzen dira jakitearekin hirugarren mendean Pater Nosterra euskaraz idatz zitekeela, erabat harrituak dira posibilitate horrekin, hau da garai hartan PATER NOSTER bat euskaraz idatzi izanaren posibilitatearekin erabat harrituak baina… zergatik harritzen dira komentarista horiek ? Haientzat ezinezkoa baita iduriz hirugarren mendean horrelakorik esistitu ahal izana, hau da euskarazko PATER NOSTER bat.”
“Bueno ez dakit bainan badut hemen nere begien aurrean Pazianoren obra. Nor zen Paziano ? Paziano Bartzelonako apezpikua izan zen laugarren mendean, bere obra ez da oso ezaguna, ezta adituen artean ere (…) bueno eta zer idazten du Paziano apezpikuak, laugarren mendeko apezpikun horrek ? Idazten du (latinetik itzulia) : “Pentsatzen dugu lengoaia oro Jainkoaren aberastasuna dela. Latindarrak, Egiptoarrak, Ateniarrak, Traziarrek, Arabiarrek, Hispaniarrek Jainkoa otoizten dute”. Eta segitzen du Pazianok : “Izpiritu Sainduak hizkuntza guziak ulertzen ditu”. Beraz zer erraten du Pazianok ? Idazten du garai hartako Hispaniako autoktonoek Jainkoa otoizten zutela beren ama hizkuntzetan, beren hizkuntza bernakuletan eta hori laugarren mendean ! Eta nor ziren Hispaniar horiek, Hispani horiek, autoktono horiek ?”
“Jainkoari beren hizkuntzetan otoizten zioten hispaniar autoktono horiek ? Besteak beste, ez bakarrik seguruenik, bainan neretzat ez da duda izpirik garai hartako Euskaldunak horietakoak zirela. Beraz ene iduriko argi gelditzen da, argi baino argiagoa geratzen da erabat posible dela garai hartan euskarazko PATER NOSTER bat esistitzea, esistitu izana eta beraz eta egia erran ez dut oraino lortu ulertzea zergatik zenbaitzu harritzen diren hainbeste, ezin ulertuzkoa da neretzat bederen, bueno egia da oso guttik ezagutzen dituztela laugarren mendeko autore honen existentzia eta obra (…)”
Interesgarria, ezta Patxi H. ?
Ea orain zer esango duten Patxi Hatxek, Lakarrak eta Gorrotxategik gai honen buruz ? Iglesiasek esandakoari buruz… Baina izango dute zerbait esateko ? Ikusiko…
Agur bero bat
(laister bideoak sarean)
Hector Iglesiasen webgunean (Ikerketak.com) iritzi berriak
Gorrotxategiren parte hartzea Gasteizko hitzaldian 2010-3-25ean