Hitzaldiaren bideoak sarean:
1/2.- Iruña-Veleia; auziaren aterabidea. Patxi Zabaleta abokatua Hernani 2017-3-3.
2/2.- Iruña-Veleia auziaren aterabidea. Patxi Zabaleta abokatua, Hernani 2017-3-3.
Patxi Zabaleta abokatuari elkarrizketa. Urumeako Kronika.
«Aterabidea eztabaida zientifikoan dago»
Iruña-Veleiako auzia gertutik ezagutu du Patxi Zabaleta abokatu, politikari eta euskaltzainak, eta Doberak eta Hernani Errotzenek antolatuta, hitzaldia emango du gaur, 19:00etan Biterin. HERNANI.
Iruña-Veleiako aurkikuntzen egiazkotasuna zalantzan jarri da, eta auziak konpondu gabe segitzen du. Zergatik?
Erabili diren argudioak 3 motatakoak dira: A) Aztarna historikoen beraien manipulazioa da batzuetan arbuiatu dena; esanez, aldatu egin direla. Inork ez baitu zalantzan jartzen oinarrizko materialen antzinatasuna. B) Argudio historikoak erabili dira; Izkribuetan dauden mezuak ezin litezkela egiazkoak izan argudiatuz. C) Argudio filologikoak edo gramatikalak erabili dira batez ere, nahiz eta ez bakarrik euskeraren aldetik, manipulatuak izan direla defendatzeko. Oso zaila da azaltzen zergatik defendatu den aztarna hauen faltsutasuna, eta arrazoi asko izan litezke, batez ere historizismoaren edo historiakeriaren aldetik ikusita.
Iruña-Veleia hitzaldia Patxi Zabaleta ostegunean Hernanin. Hernani kronika. Iruña-Veleia auziari aterabide bila etzi, Patxi Zabaleta. Hitzaldia emango du Zabaletak etzi, 19:00etan Biterin. Iruña-Veleiako ostraken errepliken erakusketa ere, ostegunera arte ikusi ahal izango da.
Dobera Euskara Elkarteak eta Hernani Errotzenek, elkarlanean, Iruña-Veleiari buruzko jardunaldiak antolatu dituzte.
Jardunaldi hauek ixteko, hain zuzen, Patxi Zabaletak hitzaldia emango du ostegunean, 19:00etan Biterin; Iruña-Veleia: auziaren aterabidea.
Nola egin aurre, ukatzeari
Patxi Zabaleta, politikari ezaguna izateaz gain, euskaltzaina ere bada, eta gertutik ezagutzen du Iruña-Veleia auzia; SOS Iruña-Veleiako abokatua ere izan baitzen. Hain zuzen, aurkikuntzaren egiazkotasuna ukatzearen arrazoiak zein izan daitezkeen aztertu, eta auziari aterabideak aurkitzeko jarraibideak azalduko ditu.
Erakusketan, erreplikak
Osteguneko hitzaldiaren aurretik, beste bat eman zuten lehengo astean Filloy arkeologoak eta Koen geologoak. Bestalde, guztia osatzeko Biterin jarri den ostraken errepliken erakusketa, Carlos Uraga eta Loli Pinedok egindakoa, ostegunera arte ikusi ahal izango da.
Bonoak eta borondatea
Programa finantzatzen laguntzeko, 10 euroko bonoa erosi edo hitzaldian jarriko den ontzian borondatea utzi daiteke.
Berrogeita hamar bat lagunen aurrean mintzatu ziren Idoia Filloy eta Koen Van den Driessche atzo Hernanin. Gaur Gara-ko Kultura orrietan Amalur Artola kazetariaren kronika irakur daiteke.
Hitzaldia: Iruña-Veleia zertan da? JM Elexpuru Hernanin.
Urumeako Kronika.
60 bat entzule, aretoa ezin hobea, antolaketa oso ona. Entzuleak ez dakit baina ni oso gustura geratu nintzen urtarrilaren 12ko hitzaldiarekin. Ondorengo solasaldia ere bizi-bizia izan zen. Karlos Uragak egindako erakusketak ere ikusmin handia sortu zuen. Milesker Dobera eta Nabarralde antolatzaileei eta bereziki Tomas eta Jexuxi.Doberako kideek hitzaldiaren bideoa editatu dute eta ikusgai dago Urumeako Kronikaren webgunean eta Argia astekarikoan.
Hitzaldia: Iruña-Veleia zertan da? JM Elexpuru.
Eguna eta ordua: urtarrilak 12, osteguna, 19:00
Lekua: Hernani, Biteri, areto nagusia
Hitzaldia: Iruña-Veleia, zertan da?
Hizlaria: Juan Martin Elexpuru
Moderatzailea: Tomas Elortza
Antolatzaileak: Dobera, Nabarralde
Hitzaldiak: euskara. Jauzarrea
Zikloa EUSKARA hizkuntza eta haren kultura · 3 MINTZALDI ARRATSALDE BATEAN
antolatzailea JAUZARREA
laguntzailea ORONA FUNDAZIOA
ORONA IDeO AUDITORIUMA -2014ko AZAROAK 27 · 16:30
1.- PETER BAKKER. Hizkuntzalaria. Aarhuseko Unibertsitatea. DANIMARKA
EUSKARA MUNDUKO HIZKUNTZEN ARTEAN
NOLA ARGITU DEZAKEEN GRAMATIKAK EUSKARAREN JATORRIA
2.- JUAN MARTIN ELEXPURU. Hizkuntzalaria. Bergara
EUSKARAREN ARRASTOAK SARDINIAN
3.- KOLDO ZUAZO. Hizkuntzalaria. Euskal Herriko Unibertsitatea.
EUSKARA BATUA ETA EUSKALKIAK GAURKO GIZARTEAN
Iruña-Veleia Juan Martin Elexpuruk Hernaniko frontoian eman zuen hitzaldi goxoaren bideo zati bat.
Datorren igande eguerdian, Orhipean izeneko euskal azokaren barruan, hitzaldia emango dut Hernanin. Hemen azokaren nondik norakoak.
Hitzaldia: “Iruña Veleia, gezurra ala egia”
Hizlaria: Juan Martin Elexpuru
Eguna eta ordua: azaroak 7, 12:00
Lekua: Hernaniko Tilosetako karpa
Azaroak 7 – Igandea
10:30 Azoka. Artisautza eta
elikagaiak.
11:00 Memoria Historikoa. Hitzaldia. 1512 Nafarroaren Konkista. Beñi Agirre.
12:00 Gure Herria. Hitzaldia.
Iruñea-Veleia, gezurra ala egia?.
Juan Martin Elexpuru.