Etiketa honen artxiboa: idoia filloy

Iruña Veleia 8 zortzi urteko salatarien injustizia, erruki eza eta perbertsioa. Aski da.

15920Iruña Veleia 8 zortzi urteko salatarien injustizia, erruki eza eta perbertsioa. Aski da.
Errukirik ez dago Iruña Veleiako euskara zaharra aurkitu zuten arkeologoekin, justizia ez da ezagutu, perbertsioa besterik ez da izan azken 8 zortzi urteetan. Aski da.
Iruña Veleia 4. salaketa. Gara.
Iruña Veleia, Gara 2009-3-25
Errukia Oteitza

2016 Iruña Veleia saridunak Eliseo Gil eta Idoia Filloy

2016 saridunak Iruña Veleia gorrian errukirik ez dagoelako eta justiziarik ez delako ezagutu azken 8 zortzi urte luzetan: Idoia Filloy eta Eliseo Gil arkeologoak, 1700 urteko euskara zaharra defendatzeagatik.

Iruña Veleia sari ospetsu eta preziatuaren irabazle historikoak:

Eliseo Gil Gasteiz 2015-12-4 zMartin Ttipia elkarteak urteko nafarrak izendatu ditu eta 2. urtez 2014 eta 2015 Iruña Veleia saridunak ere dira Idoia Filloy eta Eliseo Gil arkeologoak. 1700 urteko euskara zaharra defendatzeagatik, Iruña Veleia sari preziatua eta tradizio handikoa irabazi dute. Zorionak.
Idoia Filloy 2015

2015 urteko nafarra: Eliseo Gil. Martin Ttipia.
2015 urteko nafarra: Eliseo Gil. (Bideoa Gasteiz 2015-12-5 Iputztar)
Martin Ttipia elkartea.

2014 Iruña Veleia saria: Eliseo Gil.
2013 Iruña Veleia saria: Sos Iruña Veleia.
2012 Iruña Veleia saria: Edward Harris arkeologoa
2011 Iruña Veleia saria: Iruñako Musa
2010 Iruña Veleia saria: Julio Nuñez bere hondeamakinarekin egin zuen 8000 M2 txikizioa
2009 Iruña Veleia saria:  Juan Martin ElexpurukIruña Veleia euskarazko grafitoak liburuarekin.
2008 Iruña Veleia saria:  MISCART gezurrezko Descartes.

Eliseo Gil arkeologoa Iruña Veleia euskara zaharra sari preziatuaren irabazlea 2014. urtean, Idoia Filloy arkeologoarekin batera, 10-25 urte merezi baino beranduago behar bada, inoiz ez da beranduegi , ederki irabazita, 15 urte Iruñako aztarnategian lanean, euskara zaharra aurkitu zuten eta tamalez, ondorioak jasaten ari dira azken 6 urtetan, salaketak, gezurrak, irainak, aztarnategitik kanporatua, eskubiderik gabe, kriminalizatua… errukirik ez dagoelako Iruña Veleia gorrian.  Ohore handiz, atsegina izan da.

Prestigio eta palmares handiko saria. Iruña Veleia urteko saridunak 2008-2014:

Sos Iruña Veleia2013ko sariduna: Sos Iruña Veleia.

Ohore handiko saria Iruña Veleia euskara zaharra urtero ematen dena, oso ezaguna eta preziatua da munduan, batez ere irabazi duten pertsonaia ospetsuengatik. 2013. urteko sariduna aho batez Sos Iruña Veleia izan da izendatua, azken urtetan egin duen lan eskargagatik, euskara zaharradefendatzeko herri harresia antolatu, mobilizazio soziala, webgune,Ostrakabase, txosten zientifikoak idatzi eta bilduhitzaldi pila, sare sozialetan presentzia, bideo,salaketak erakunde eta epaitegietan ere… ezinbesteko lana bost urte luze igaro ostean Iruña Veleia gaia bizirik eta itxaropentsu mantentzeko. Zorionak eta segi lanean. Ea datorren urtean Iruña Veleiako euskara zaharra aurkitu zuten benetako protagonistak lortzen duten, alegia, arkeologoak Eliseo Gilek eta Idoia Filloyk. Animo.
Sos Iruña Veleiak iaz argitaratu zuen bideoa, Iruña Veleia benetakoak ala faltsuak?Iruña Veleia benetakoak ala faltsuak

2008an guztia sekretupean zegoenean gezurrezko Descartes filosofoak berak irabazi zuen.
2009an Juan Martin ElexpurukIruña Veleia euskarazko grafitoak liburuarekin.
2010ean Julio Nuñez bere hondeamakinarekin egin zuen txikizioa izen zen garailea zalantzarik gabe.
2011n Iruñako Musa Iruña Veleiako euskara zaharra aurkitu eta inolako kereilarik gabe gelditu zelako.
2012an Edward Harris arkeologoa aztarnategian, biltzarrean egon zelako eta euskara zaharra defendatu zuelako.
Ea datorren urtean Eliseo Gilek eta euskara zaharrak irabazten duten.

Euskara zahar eta berriaren nazioarteko eguna 2016-12-3

Hizkuntza gorria= euskara = euskaldun, abenduak 3 hiru euskara zahar eta berriaren eguna, ez dago gorri berririk zaharrik gabe, alegia, Iruña Veleiako euskararik gabe, salaketetatik defendatzen dugunon (gorri) guztion eguna, 1700 urteko euskara zaharra aurkitu zuten arkeologo (Eliseo Gil eta Idoia Filloy) gorrien eguna.

Juan Martin Elexpuru euskal filologian doktoreak liburu polit bat idatzi eta sarean jarri zuen: Iruña Veleiako euskarazko grafitoak.

8 urte ostean hemen jarraitzen dugu eta jarraituko dugu:
Ama Ata (Sos Iruña Veleia)
Iruña Veleiako euskara zaharra defendatzen duten 20 txosten zientifikoen apologia egiten, analisiak eta indusketa kontrolatuak eskatzen azken 7 urtetan bezala.
2.132 sinadura Sos Iruña Veleia.
www.veleia.com
alava.net/publicar/Veleia/
goiena.net/blogak/elexpuru/
Ikerketak.com Hector Iglesias
Les inscriptions de Veleia-Iruña (2009) Hector Iglesias
www.sos-irunaveleia.org/
Ostrakabase. Sos Iruña Veleia
angul0scuro.blogspot.com/
Maju : forwhattheywereweare.blogspot.com/
iruina.blogspot.com/
irunadeoca.eu/trespuentes/demandan-a-la-diputada-para-que-analice-las-piezas-de-iruna-veleia/
euskararenjatorria.net/
berriketan.info/groups/iruna-veleia/
www.delicious.com/tag/recent/veleia
twitter.com/#!/search/realtime/veleia
ostraka.eus/
Ama ata

Iruña-Veleia gaia duten bideo kanalak:
vimeo.com/user3606675
youtube.com/user/kvddries2009
Iruña Veleia txikitzen 2010-7-20
youtube.com/user/inigouribe/videos
youtube.com/user/iruinaoka (70 bideo)
Youtube/iputztarr

Gorri = euskara = euskaldun: Veleian gori bisi na/ta = Veleia gorrian bizi naiz/da = Veleia euskalduna
Veleia novva = berria = latina
14469 2006-7-14 Veleia gori / Velei novva / Velei no[
16364 2006-6-28 neu Veleian / gori bisi na,
16365a 2006-6-28 neu laiki / (ῆλlos) na, / XI urte tu / Veleian / gori bisi ta, / esta
16365b 2006-6-28 Velei no / vva, baina / osou poli / ta, neu / re ata / araina / arrapa
16366 NIIV LAIKII TA VIILIIIAN GORI
13397a 2005-6-21 beta, zuri, aro+ [  / urdin, gori, /  ana, be+[
Euskara zahar eta berriaren eguna 2015
Euskara zahar eta berriaren eguna 2014

Idoia Filloy eta Eliseo Gil arkeologoen prentsaurrekoa Gasteiz 2016-11-18. JM Elexpuru.

Eliseo Gil Gasteiz 2016-11-18Prentsaurrekoa Gasteiz 2016-11-18. JM Elexpuru.

Zortzi urte linborik ilunenean

Lerro hauek berrirakurtzean, ezin izan diot eutsi joan den asteleheneko ilargi ikusgarriari begiratzeko tentaldiari; ikuskizun kosmikoa, agian hedabideek neurriz kanpo puztu dutena. Horien arabera, 2034ra arte ez da beste horrelako batez gozatzeko aukerarik izango, eta neure buruari galdetzen diot ea ordurako egoki konpondua izango den Iruña-Veleia auzia, esku arteko gaia, hain zuzen. Izan ere, bihar, azaroak 19, betetzen dira zortzi urte kalbario amaiezin bihurtu den hau hasi zela.

Ez gatoz erruki eske, baina amesgaiztorik gaiztoenean ere ez zitzaigun inoiz bururatuko aurkikuntza arkeologiko batzuk hainbeste oinaze ekar zezaketenik. Izan ere, egun negargarri hartan eta hurrengoetan gauzatu zen ekaitz perfektua, aurkikuntzak gertatu ziren ia une beretik mamitzen hasi zena. Gure iritziz, hainbat interesen konfluentzia gertatu zen, eta ekaitzak aurrean eraman zuen itxura batera etorkizun oparoa zuen errealitatea. Kontserbadurismo karpetobetonikoaren jarrera zaharkituenek aurrez diseinatua zuten aurkikuntzen karakterizazioa, eta zehatz-mehatz beteko zen idatzi gabeko araua, hau da, ikerketa alorreko berrikuntzei ezarri ohi zaien erresistentzia; lehenengo eta behin, aurkikuntzak barregarri jarriko zituzten. Izan ere, aurkikuntzen ondorioek pitzatu egin zezaketen mundu akademiko hispaniarreko zenbait sektoreetan, eta baita euskaldunetan ere, hain sakon errotuta dagoen statu quo-a.

Esan behar,Iruña-Veleiako aurkikuntzen artean eztabaida handiena piztu duen gaiaz ari garela, euskarazko testigantzen agerpenaz; hauek, aurkikuntzen kronologiaren arabera, inperio erromatarraren garaira eramango gintuzkete, hau da, egungo euskal lurralde penintsularraren euskalduntze berantiarra defendatzen duen historiografiak aldarrikatzen duena baino mende batzuk lehenagora. Gauzak horrela, Historia akademiako kide baten xelebrekeriei kasu egitera, “konspirazio nazionalista” baten aurrean geunden, “ezinezkoa zen lekuan” aurkitu zirelako euskarazko testigantzak, Araba lurralde “zeltikoa”omen zelako orduan, eta berandu euskaldundu omen zelako. Diagnostiko horren aurrean, foru administrazioak (nazionalista, hain zuzen, garai hartan) nonbait pentsatu zuen aita santua baino papistago agertu behar zuela, eta aurkikuntzak guztiz arbuiatu zituen; erabaki politikoa baina ez zientifikoa. Eta zer esan “zientifiko laguntzailea” deitzen zen Batzordeaz, irregulartasunak bata bestearen gainean pilatuko zituena, modu leunean esanda. Zehazki, Arkeologia saileko irakasleak zeuden Batzordea osatu zuten EHUko irakasleen artean, eta horietako batek, Julio Nuñez jaunak, ordezkatuko gintuen Iruña-Veleiako aztarnategiaren zuzendaritzan, oraindik formula zehatza ezagutzea lortu ez dugun hitzarmen edo kontratu ilun baten bidez. Horrela hasi zen aztarnategiaren aro berria, ilunpea eta ezkutukeria nagusi izan dituena bere historian; eta alderdi humanoari dagokionez, emaitza deigarria izan da: zuzendaritzatik kendu edo “apartatu” egin dute zuzendari berria, aldi baterako, hori bai, bere burua epaile eta parte ezarri zuen gizona, “interesen gatazka” kontzeptuak inolako kezkarik sortzen bide ez ziona.

Gaur gogora ekartzen ditugun egun haietan hasi zen hedabideen (gain)aktuazioa ere, batez ere horietako batena, herrialdeko prentsaren dekanoa, hain zuzen, bere burua aurkikuntzen zigortzat hartu zuena, eta “aulki zigorraren” bozeramalea, hizketan ari zaizuen zerbitzari apal honen aurka. Horrela, ni kondenatzera bideratutako dozenaka orrialde irakurtzeko pribilegio mingotsa izan dut, norgehiagoka asimetrikoan beti, ernegua nuelarik baliabide bakarra, non nire duintasuna zikindua ikusi dudan imaginatu ezin daitekeen mugetaraino. Gauza gutxi esan daiteke beste hedabideez, gehienetan isiltasun “errukiorra” erakutsi dute, aurkikuntzen gai honek izan dezakeen bigarren fasearen aurrerapen gisa edo; hau da: ez dakite ezer aurkikuntzei eta haien ingurukoei buruz. Izan ere, urte hauetan dozenaka txosten egin dira aurkikuntzak benetakoak izan daitezkeela eta indusketak ondo egin genituela esaten. Hala ere, isiltasun zapi batek estali du hau guztia. Adibide bat aipatzearren, Rodriguez Colmeneroren eta Harris doktorearen iritzi esanguratsuak ez-ikusi egin dira olinpikoki eta ez dute oihartzunik izan hedabideetan, edozein herri zibilizatutan luze eta zabal komentatuak eta kontrastatuak izango zirenean. Ematen du bertsio ofizialarekin desadostasuna agertzeko beldur sakona nagusitu dela, patologiaren mugetaraino heltzen den autozentsura gogorra onartuz.

Ezin aipatu gabe utzi auzi triste honen alderdi judiziala, garaiko foru-taldeak hartutako erabaki politikoen beste ondorioetariko bat. Gauza jakina denez, oraindik instrukzio fasean jarraitzen du, 2009ko hasieran zuen aurrean dagoen honen aurka aurkeztutako kereilak. Ezagutu den auzirik luzeenetarikoa, Euskal Herriko audientzietan irekita dagoen prozesurik zaharrena izatearen nola-halako pribilegioa duena. Esan bezala, 2009an onartu zen tramitera, eta poliziaren instrukzioa amaituta eta dozenaka txosten mahai gainean egon arren, Prozedura Kriminalaren Lege berriari helduz eta Fiskaltzaren eskariz, lege terminologian “konplexutzat” definituta, joan den irailean Iruña-Veleiako auziaren instrukzio fasea 2017ko maiatzaren 29ra arte luzatu zuten; hori da auziaren epemuga, eta orduan erabaki beharko dute artxibatu ala ahozko epaiketa egin. Zalantzarik gabe, beste mugarri bat aurkikuntza hauen historia penagarrian eta beste bidegabekeria bat zuekin dagoen honi ezarritako “aulki zigorra” areagotzen diona.

8 urte beteko dira, beraz, instrukzio fasean, 8 urte linborik ilunenean, seinalatua eta iraindua, etorkizuna hipotekatua, de facto kondenatua iritzi publikoaren aurrean. Oso bidai luzea izan da, zeinean, zorionez, ez naizen bakarrik egon; publikoki eskerrik beroenak eman behar dizkiet era desinteresatuan beren laguntasuna eskaini didaten pertsonei eta kolektiboei. SOS Iruña-Veleia, Euskeraren Jatorria eta Martin Ttipia elkarteei, “Asteazkenak” kolektiboari, eta era altruistan epaitegirako txosten sakonak nire defentsan egin dituzten ikertzaileei; luzeegi joko luke denak izendatzeak, baina gonbita egiten dut txostenok www.sos-irunaveleia.org gunean irakurtzera eta www.amaata.com eztabaida foroan parte hartzera.

Nire eskerrik sentikorrenak adierazi nahi dizkiet ekitaldi honetan beren presentziarekin lagundu didaten guztiei. Nik neure zintzotasuna, zuzentasuna eta errugabetasuna eskaini dezaket bakarrik ordain gisa, hain jipoituak izan diren tasunak, baina orbanik gabe dirautenak, nire ustez. Eta, bukatzeko, espero dezagun dena ondo bukatuko dela, eta zenbat eta lehenago, hobe.

Eliseo Gil Zubillaga, Lurmen

Gasteiz, 2016-11-18

Eliseo Gil eta Idoia Filloy arkeologoak zortzi 8 urte zigortuak frogarik gabe, Altamira, Giordano Bruno…

eliseo-gil-gasteiz-2016-5-5-3Eliseo Gil eta Idoia Filloy zortzi 8 urte zigortuak frogarik gabe A19.

Altamira 25 urte.Altamira bison-cave-painting

Giordano Bruno kiskalita 1600ean.

Errukirik ez dago Iruña Veleia gorrian euskara zaharra aurkitu zuten arkeologoekin, justizia ez da ezagutu azken zortzi 8 urtetan.

A19 Iruña Veleia, 2008ko azaroak 19, zortzi 8 urteko bidegabekeria, justizia ezean errukia

Zortzi 8 urte lotsagarrien ostean, Iruña Veleian 1700 urteko euskara zaharra aurkitu zuten arkeologoentzat justizia ezean errukia. Errukirik ez dago Iruña Veleia gorrian euskara zaharra aurkitu zuten arkeologoentzat.

A19 Iruña Veleia zazpi 7 urte.
A19 Iruña Veleia sei 6 urte.
A19, 2008ko azaroak 19 sei 6 urte. Ama Ata

 

A19, azaroak 19, zortzi 8 urte Iruña Veleian justiziarik ez dago, errukia (Eliseo Gil) 8 urte ondoren, euskara zaharra aurkitu zuten arkeologoekin. Zenbat urte iraungo du salaketen suplizioak?

A19 2008 azaroak 19 Eliseo Gil Iruña Veleiako arkeologoari 8 urteko zigorra gezurrekin

Zer gertatu zen Iruña Veleian duela 8 urte 2008-11-19an?

A19 duela 8 urte, 2008ko azaroaren 19an, Eliseo Gili (oraingoz) 8 urteko zigorra jarri zioten gezurrekin, pegamentua eta MISCART (gezurrezko Descartes). Duela 8 urte Arabako Biltzar Nagusietan Iruña Veleiako ikerketa batzordekoek faltsutzat salatu zituzten ostraka euskaldunak eta hauekin batera, 15 urtetan bertan lan egindako arkeologo mitikoak Eliseo Gil eta Idoia Filloy zigortu zituzten gezurrekin, oraingoz 8 urte. 2008-11-19an Gorrotxategiren salaketa hauekin bakarrik eta gezurrekin (+IISCART+ eta pegamentua) kiskali zituzten Iruña Veleiako arkeologoak Eliseo Gil eta Idoia Filloy, 15 urte lan egin ostean, Arabako Biltzar Nagusietan, eta eskubide guztiak kendu zizkieten. Salaketa larriak 8 urte, baina oraindik ez dute ezer frogatu, nahiz eta arkeologoak zigortuta jarraitzen duten inolako eskubiderik gabe… Hau da Iruña Veleiako azken 8 urtetako injustizia lotsagarria. Justiziarik ez bada errukia Eliseo Gil eta Idoia Filloy arkeologoentzat. (jarraitzen du)

Duela 10 urte Henrike Knorrek, Gorrotxategik eta Eliseo Gilek bermatu zuten Iruña Veleiako 1700 urteko euskara

Veleia 2006-6-15 Knorr Gil Gorrotxategi2006-6-15ean Henrike Knorrek, Gorrotxategik eta Eliseo Gilek prentsaurrekoa eman zuten Gasteizen bermatzeko Iruña Veleiako 1.700 urteko euskara.

Ordurako txostenetan bermatzen zuten Idoia Filloyk, Pilar Cipresek eta Santos Yanguasek.

Ondorengo egunetan Lakarrak, Urgell, Pruden Gartziak…

Gero, JM Elexpuru, Hector Iglesias, Txillardegi, Orpustan, Luis Mari Mujika, Emilio Ilarregi, Carmen Fernandez, Angel Morillo, Edward Harris, Antonio Rodriguez Colmenero, Ulrike Fritz, Luis Silgo, Koenraad Van den Driessche, Mikel Albisu, Joaquín Baxarías, Roslyn M Frank, Miguel Thomson, Alicia Satue… Sos Iruña Veleia Txostenak.

Azken 10 urtetan aditu askok bermatu dute Iruña Veleiako euskara.

Gutxi batzuk faltsutzat salatu dute.