Etiketa honen artxiboa: iruña

Euskeraren Jatorria 18.biltzarra

Euskeraren Jatorriaren 18. Biltzarra

2024ko maiatzaren 11n, Segura-Errastiolatzako Turimo Etxean

Euskeraren jatorria 18. biltzarra. Iruña-Veleiaren afera piztu zenetik euskal hizkuntzalaritzak bidegurutze batean aurkitzen da. Grafitoen gai horretan ez zitzaion utzi arkeometriari bere lana egiten, alegia, grafitoak datatzea eta horrek inflexio puntu bat ekarri zuen, bazirudielako ez zituztela nahi eztabaidan jarri ordura arte euskal hizkuntzalaritzari buruz zabaldutako teoriak.

Ondoren beste tsunami bat ere gertatu da,  EHUko irakasle askok, batera, Irulegiko Eskua euskera ez dela lau haizeetara zabaldu dutenean.

Horregatik EHUko Letren Fakultatea ze paper betetzen ari den aztertu nahi dugu aurten, zenbait gai eztabaidagarri ekarrita: aitz erroaren eztabaida, toponimiaren substratua, euskalduntze berantiarra, Irulegi, Iruña-Veleia, iberierazko grafiaren presentzia Euskal Herrian, etab.

Egitaraua

09:45 Sarrera
10:00 Europako substratuaren ukapena? Jabi Goitia, Jon Goitia
11:00 Latinarekiko morrontza? “aitz” erroa Ander Ros,  Xabier Renteria
12:00 Atsedenaldia
12:30 Irulegiko eskua ez dago euskeraz? Juan Inazio Hartsuaga
13:15 Euskalduntze berantiarrari buruzko jarrera Antonio Arnaiz

14:00 Bazkaria
16:15 Bisita gidatua: Errastiolatzako Museo Etnografikoa

17:15 Iruña-Veleia: datazioen debekua eta suntsiketari laguntzea? Josetxo Mendia
18:30 Euskal Herriko iberierazko testuak baztertzea? Josu Naberan
19:00Euskeraren ikerle gehienekiko jarrera Karmele Agirre eta Patxi Alaña
20:00 Amaiera

Izena emateko

Zenbatekoa: 40 € (bazkaria, bisita gidatua eta liburuxka barne).
Bazkaririk gabe 25 €.
Laboral Kutxa: ES39 3035-0038-91-0380081747 (abonuan abizenak jarri)
Eta mezua bidali: euskerarenjatorria@gmail.com 663 901 248

Iruñeko Gaztelu plazan, XIV. mendeko Luis Huntin gaztelu zaharraren kokapena mugitu dute 50 m.

Iruña 1512 Gaztelua Huntin 2

Iruñeko Gaztelu plazan 1512ko konkista aurretik, ba omen zegoen Luis Huntin XIV. mendeko gaztelu zaharra (5 z. horregatik izena), dorre baten oinarria azaldu da, kantoia, (suposatzen da errektangularra zela eta ematen duenez oso handia), eta ustezko kokapena aldatu behar izan dute 50 bat metro (begira irudia). Ea mantendu eta balorean jartzen duten eta ez suntsitu duela bi mila urteko termak eta hilerri musulmana bezala. Albistea Argian. 1512ko konkista ondoren erauzi zuten berria eraikitzeko,

Iturria eta irudia: Arkeologi interbentzioak M. Unzu, JA Faro, M. Sinues. Irudian Iruñeko XIV. mendeko burgoak eta harresien kokopena gaur egungo planoan.

Iruña Veleia: 8 zortzi urteko instrukzioa bukatu du epaileak

15542 2006-8-25 A B C D E F / G H I K L M / N O P Q R / T V X Y Z

Ezkurra grafologoak esan du zientifikoki demostratu duela Gilek 1.700 urte dituela, zalantzarik gabe idatzi zituela ostraka euskaldunak eta beste 40 mila euro ematen baldin badizkiote, demostratuko duela (zientifikoki) Caesar enperadorea ere akabatu zuela.

Ertzaintzaren kapitainak 700 orriko txostena sinatu ostean esan du, Caesar asesinoaren froga nahikorik ez duela aurkitu Iruña Veleiako ostraketan, susmagarrien artean, bi grafologoak, joan ziren hiru arkeologoak, batzorde zientifikoko guztiak, Henrike Knorr, Lakarra, Gorrotxategi, Santos Yanguas, Cipres, Zoilo Calleja, Cerdan, Ezkurra, Navarro, Idoia, Eliseo… afera konplexua dela eta beste zortzi urte behar dituela diligentziak osatzeko.

Vallo arkeologoak aitortu du bere eskuekin atera zuela 88 zundaketatik alfabetoa idatzita duen 15542 ostraka eta ezinezkoa dela faltsutzea, egiazkoa dela, benetako Zeta eta guzti.

IPCEko Navarrok aitortu du (15920) ostrakaren kostra datatu eta 1700 urte eman zizkiola, ostraka garbitu eta azpian II hizkia azaldu dela, VRT(II) TV, alegia, esaldiak 1.700 urte dituen ebidentzia arkeologikoa dela, baina ez dakiela euskaraz idatzita ote den.

Foru Aldundiko Valdeonek esan du, Idoia Filloy eta Eliseo Gil arkeologoek eman ziotela zuzenean lurretik ateratako (14469) ostraka zikina, Foru Aldundian garbitu eta azaldu zela VIILIIIA hiru aldiz idatzita, gero Julio Nuñezek aurkitu zuen bezala, ezinezkoa dela tronpatzea.

Gorrotxategik esan du 8 urte alperrik igaro direla eta badela garaia munduko arkeologo onenak ekartzeko Iruña Veleiara indusketa kontrolatuak egitera, duela lau urte publikoki eskatu zuen bezala (aurkakoa 11 aldiz esan ostean).

Harrisek esan du irrikitan dagoela Iruña Veleira etortzeko 32. zundaketa zabaltzera, ostraka euskaldunak ateratzera, indusketa kontrolatuak egitera eta berak zuzentzen duen indusketan, ezinezkoa dela ostrakak faltsutzea.

Julio Nuñezek esan du bera izendatu zutenean Almagrok agindu ziola hondeamakina sartu baina ezer ez bilatzeko Iruña Veleian, berak oso ondo betetzen dituela esanak eta prest dagoela karguan jarraitzeko beste 17 urtetan, ez duela ulertzen zergatik kendu ote duten, ia ezer ez duenean argitaratu azken sei urtetan, agindu zioten bezala. Hala ere errekonozitu du zerbait egin behar zuela (2 milioi €uroko diru laguntzak justifikatzeko) eta VIILIIIA behin aurkitu duela 8 urtetan, hamaika aldiz aurkitu zutenean Idoia Filloy eta Eliseo Gilek. Datorren hilean beste 10 mila M2 induskatuko dituela hondeamakinarekin bi egunetan.

Igone Martinez de Luna Arabako Kultur diputatuak, aitortu du berak ere senatari (gai) izan nahi duela Lorena Lopez de Lacalle bezala eta bere urratsak jarraituko dituela Iruña Veleiako aferan ere, datozen 4 urtetan bederen.

Juan Martin liburu berria prestatzen ari da “Iruña Veleia gazteak ginenean” eta itxaropena du Elkar-ek argitaratuko diola Barandiaranen afera bezala.

Ertzaintzaren kapitainak deklaratzera deitu ditu Koen eta Juan Martin, jakiteko zergatik ezkutatzen duten GANIS (Mari Domingi) eta ET XII Iruña Veleiako Ostrakabasen, jakinik Ertzaintzaren ikerketaren ezinbesteko oinarria dela, despistatzeko izango delakoan.

Sos Iruña Veleia herri plataformak ostegunean pankarta paratu zuen Arabako Foru Aldundiaren aurrean: “Iruña Veleia argitu 1700 urte baino lehen mesedez”

Bitartean 14 urte ostean Iruña Veleian 1700 urteko euskara zaharra aurkitu zuten arkeologoak Idoia Filloy eta Eliseo Gil, 8 urte luze faltsuki salatuak kale gorrian inolako eskubiderik gabe.

Errukirik ez dago Iruña Veleia gorrian azken 8 urte luzetan, justizia ez da ezagutu.

Novallas brontzea bi urte irudi eta transkripziorik gabe

Duela bi urte baino gehiago Novallas brontzea aurkeztu zuten publikoki, oraindik ez dute irudirik ezta transkripziorik argitaratu… Iruña Veleia aztarnategiko arkeologoak 15 urte ostean, euskara zaharra aurkitu ondoren, faltsutzat salatu zituzten duela ia sei urte.

Novallas brontzea Ama Ata

Bronce Novallas

Non daude irudi onak eta transkripzioak?

…VSLITAN…, …PVBLICV…, …(CO)NTREBA…, …BEDAM…

Novallas bronce

Iruñeko harrien memoria galdua: aztarna ugari desagerrarazi dituzte Nafarroako erakunde publikoek. Gaur8.info

Iruñeko harrien memoria galdua: Azken urteetan, hiriaren historia gordetzen zuten aztarna ugari desagerrarazi dituzte Nafarroako erakunde publikoek.

Non daude, gaur egun, Gazteluko Plazako indusketetan topatutako terma erromatarrak? Non, Kondestable jauregiko zaharberritze lanetan aurkitutako aztarnak? Eta zergatik jarri zituzten salgai alderdi zaharreko galtzadarriak, ustez baliorik ez bazuten? Iruñeko Udalak ez du inoiz garbi azaldu zer egiten duen lurpetik ateratako ondarearekin. Argi dagoena zera da: arrastoak agertu bezain laster, «desagertu” egiten direla.
Grafitos nominales de la plaza del Castillo de Iruñea. Mercedes Unzu y Pablo Ozcariz
Grafitos nominales de la plaza del Castillo de Iruñea (Pamplona)

Grafitos vascones de la plaza del Castillo de Iruñea.

Antza dute Iruña-Veleiako grafitoekin, adibidez sardea:
gaztelu 14

Gaztelu plaza Iruñea 14. grafitoa sardearekin.

sardea iruña-veleia

Sardea Iruña-Veleian
sardea 2 Iruña-Veleia

Beste sarde bat Iruña-Veleian