Etiketa honen artxiboa: iruña oka

Iruña-Veleiako IV. mendeko melodia: Bereterretxe khantoria

Bereterretxe khantoria 0Iruña-Veleiako IV. mendeko musika. Iruña-Veleian ospetsua egin da 1.700 urteko prosa euskalduna, baina zer dakigu IV. mendeko musikaz? Duela 1.700 urteko euskara erabiltzen dugun bezala, garaiko melodiak ere kantatzen omen ditugu…

Khantoria. Bereterretchen oinatzak. Ander Berrojabiz eta Maider López:

“Erdi aroko lehenengo eleiz-modoan konposaturik dagoen Bereterretchen khantoria herri honetan oraindik abesten den kantarik zaharrenetarikoa da. Baina posible litzateke kanta honen lehenengo bertsoaren melodia IV. mendeko Jam Christus astra ascénderat Mendekoste eguneko himnoan oinarriturik egotea, azken hau XV. mendeko Zuberoara eleiz kantuz ezberdinen bitartez heldu izan zitekeelarik?”

Bereterretxe khantoria 1,Bereterretxe khantoria IV mendea

Bereterretxeren khantoria.

Epaiketaren amaiera. JM Elexpuru.

17194 GANIS gorriEliseo Gilek hitza hartu du orain. “Sufrimendu ikaragarria suposatu du epaiketa honek niretzat. Nire bizitza eta nire bizitza profesionala benetan izan zenaren karikatura bat nola bilakatzen zen ikusi dut”.

Fedea du justiziarengan eta bere inozentzian.

Epaiketaren amaiera. JM Elexpuru.

Gaur, 2020ko otsailaren 19a, amaitu da hamabi saio izan dituen epaiketa. Fiskalia, akusazio partikularra (AFA), Eliseo Gilen abokatua eta Ruben Cerdanen abokatua mintzatu dira, bakoitza 50 minutuz. (laster eukerazko bertsioa).

Ruben Cerdenen abokatua. Iñigo Astiz. Berria

Eskerrik asko Iñigo Astiz. Berria.

Inigo Astiz@iastiz

Iruña-Veleia. Cerdanen abokatua orain. Preskripzioa eskatu du berriz ere bere bezeroarentzat @berria
Inigo Astiz@iastiz 4 h
Aldundiko abokatua Ruben Cerdan ikerlariaren kasuaz orain. Ez duela aurkeztu bere titulaziorik, eta ez dela egia eskatu ez zaizkionik. Eta ez duela asmorik izan frogak egin zituenik dokumentatzeko ere @berria
Inigo Astiz @iastiz 3 h
Aldundiko abokatuak dio Gili heldu zitzaizkiola Cerdanez ez fiatzeko abisuak, baina aurrera egitea erabaki zuela, halere, bere planaren parte zelako @berria
Inigo Astiz @iastiz 2 h
Cerdanen abokatuak dio frogatuta dagoela ikerketak egin zituela eta aurkeztu direla txostenak ere. Aurrez Legutioko udalean egindako espediente batzuen mendeku modura heldu da Cerdan puntu honetara, abokatuaren hitzetan @berria
Inigo Astiz @iastiz2 h
Cerdanen abokatua. “Fede txarrez” jokatu da Cerdanen aurka, abokatuaren hitzetan. Dioenez, Cerdanek egindako lau ikerketak kereilan txertatuta daude. “Non dago faltsutasuna? Non dago engainua? Ez dago!”. Eta berriz dio sekula ez dizkiotela eskatu dokumentuak @berria
Inigo Astiz @iastiz·, 2 h
Cerdanen abokatua. Ikertzaileak ez zuela motiborik. Lurmen enpresarentzako enkargu bat egin zuela. Sekula ez zuela adostu inolako planik haiekin. Ez dagoela frogarik iruzurra egin zuenik, ez eta Gilekin bat eginik zegoela ondorioztatzeko @berria
Inigo Astiz @iastiz·, 2 h
Cerdanen abokatua. “Fede txarrez” jokatu da Cerdanen aurka, abokatuaren hitzetan. Dioenez, Cerdanek egindako lau ikerketak kereilan txertatuta daude. “Non dago faltsutasuna? Non dago engainua? Ez dago!”. Eta berriz dio sekula ez dizkiotela eskatu dokumentuak @berria

Eliseo Gil arkeologoaren abokatua. Iñigo Astiz. Berria

Eliseo Gil 2019Eliseo Gilen abokatuaren epaiketako azken hitzaldia. Eskerrik asko Iñigo Astiz. Berria.

Inigo Astiz @iastiz·’ 3 h
Iruña-Veleia. Gilen abokatuaren txanda. Ez dela zuzena akusazioek azken egunean delitu berri bat gehitzea, eta egiletzaren kontzeptuari eragiten dion aldaketa bat proposatzea. Eta egon dela asmo obsesibo bat iritzi publikoari sinistarazteko piezak faltsuak direla. @berria
Inigo Astiz, @iastiz , 2 h
Gilen defentsak bertan behera gertatu behar lukeela epaiketak. Besteak beste, instrukzio faseko atestatua abiatzen zelako faltsifikazio arkeologikoen ondoriotik @berria
Inigo Astiz, ,@iastiz
Gilen defentsaren ustez azken unean akusazioak txertatu du dokumentuak faltsutzeari buruzko akusazioa, epaiketan ez dutelako frogatu piezak Gilek kaltetu zituenik. Eta ezin dela azken unean txertatu lehenago kontuan hartu ez den delitu akusazio bat. @berria
Inigo Astiz, @iastiz·, 2 h
Gilen abokatuak dio ikerketa grafologikoek ez dutela bermatzen grafitoak Gilek egin zituenik. Eta piezetan egindako ustezko kaltearen tasazioa ere ez zela zuzena izan. @berria
Inigo Astiz @iastiz·, 3 h
Gilen abokatuak dio Espainiako Kultur Ondare Institutuak egindako ikerketa ez dela ona. Ikerlariak aretoan kontraste piezak erabili zituela esan arren, ez zuela horren aipamenik txertatu ikerketan. “Ez dugu sinisten”. Gainera, ez da epsiketak eskatutako ikerketa egin. @berria
Inigo Astiz@iastiz· 3 h
Gilen abokatua. “Faltsutasunaren ideia da abiapuntua, inozentzia presuntziorako eskubide eta bermerik gabe. Eta hala joan da dena ondoren ere”. 2008ko batzorde zientifikoa ez zela zuzen egin. Erabakiak hartuta zeudela, azken saioa egiterako. @berria
Inigo Astiz @iastiz·, 3 h
Gilen abokatua. Ez zegoela arkeologoen kexarik metodoari buruz. Gero etorri zirela horiek denak. Gilek berehala kasu egin ziola Amelia Baldeonek aztarnategian kamarak jartzeko proposamenari. Harris metodoa bete zela. Ez dagoela ebatzita piezen faltsutasunaren gaia. @berria
Inigo Astiz @iastiz·, 3 h
Gilen abokatua. Lekuko batzuek Euskotrenekin egindako bilera bat “asmatu” egin dutela, horrela ustezko delituarentzako motibo bat egon zedin. “Ez dago motiborik, ez eta horren aztarnarik ere”. Horrek absoluzioa ekarri behar lukeela dio. @berria
Inigo Astiz @iastiz ·, 3 h
Gilen abokatua. “Piezen faltsutasuna ez dago inondik inora frogatuta”. Euskotrenekin sinatutako hitzarmenak ez zuela emaitzarik eskatzen. Gilek lan egonkorra lortu zuela, aztarnategiarekin 90eko hamarkadatik konpromisoa zuela. Hots: ez dagoela faltsutzeko motiborik. @berria
Inigo Astiz @iastiz·, 3 h
Gilen abokatuak dio Espainiako Kultur Ondare Institutuak egindako ikerketa ez dela ona. Ikerlariak aretoan kontraste piezak erabili zituela esan arren, ez zuela horren aipamenik txertatu ikerketan. “Ez dugu sinisten”. Gainera, ez da epsiketak eskatutako ikerketa egin. @berria
Inigo Astiz @iastiz·, 3 h
Gilen abokatuak dio ikerketa grafologikoek ez dutela bermatzen grafitoak Gilek egin zituenik. Eta piezetan egindako ustezko kaltearen tasazioa ere ez zela zuzena izan. @berria
Inigo Astiz @iastiz·, 3 h
Gilen abokatua. Ez dagoela froga bakar bat ere akusazioan. Politikoki, sozialki eta mediatikoki jadanik Gil kondenatuta egon dela 11 urtez, eta bere karreran ez duela ikusi kasu honetakoa bezain akusaziorako oinarri ahulik. @berria
Inigo Astiz @iastiz
Iruña-Veleia. Eliseo Gilek hitza hartu du orain. “Sufrimendu ikaragarria suposatu du epaiketa honek niretzat. Nire bizitza eta nire bizitza profesionala benetan izan zenaren karikatura bat nola bilakatzen zen ikusi dut”. Fedea du justiziarengan eta bere inozentzian. @berria

Iruña-Veleiako ostraken analitikak epaitzen

IPCE Navarro 2020_2_17Epaile batek ebazten ditu Iruña-Veleiako analitikak?

1.700 urteko zientzia epaile baten ebazpenean?

Hainbat analitika egin dituzte azken 12 urtetan Iruña-Veleiako ostraketan:

11419-octavioOstraken analitikak:

Iruña-Veleiako ostraketan publiko egin diren analitika batzuk:

1.- Madariagak SEM-EDX analisiak egin zituela 2008an (karbonoz igurtzita konduktore bihurtzeko) gutxienez ostraka hauekin: 11419 Octavio Augusto,  11427 Ornelio11459 Iupiter txerria manipulatua Irudia Ama Ata eta Carlos Elorza arkeologoaren IR-32.

2.- IPCE José V, Navarro txostena “Análisis de fragmentos cerámicos de Iruña-Veleia 2013-10-28“, zati batzuk argitaratuak.

3.- IPCE Tomás Antelo txostena “Informe de examen por imagen” Tomás Antelo, Ángeles Amaya, Miriam Bueso, Ana García, Alfonso Domingo, Carmen Vega 2014-3-14. Txuri beltzean bakarrik.

4.- Escuela Superior de Conservación y Restauración de Bienes Culturales, Madrid (ESCRBC) autoreak Sra. Dávila, Sr. Gea, Sra. Rodríguez. (10/18 Iruña-Veleia Autoan azaltzen da).

5.- Autor: Dr. Koenraad Van den Driessche, geólogo. (10/18 Iruña-Veleia Autoan azaltzen da ere).

Txosten gehiago Sos Iruña-Veleia (beste 20 hogei).
Txostenak argitaratu gabe.

Epaitegiko informazioa:

Errekurtsoa 10/18 Iruña-Veleia.
– Arabako Foru Aldundiaren salaketa 2018-4-16

Ematen du salaketak bakarrik oinarrituta daudela 2. eta 4. txostenetan, baina ez dituzte osorik argitaratu. Epaile bakar batek ebatziko du txosten analitikoei buruz? Kontrajarriak daudenean? Ostrakak manipulatu dituztenean?

EITBn arabera (26′ ) J.V.N. kimikoak omen dio gaur egungo txirbila dutela Iruña-Veleiako ostrakak…