Etiketa honen artxiboa: iruña oka

Eraikinen aztarnak Iruña-Veleian

Iruña Veleia 2019_10_13Eliseo Gil eta Idoia Filloy arkeologoek argitaratu zituzten (Nuñezek baino lehenago) egituren aztarnen satetile irudiak aztarnategian 2007an… Iruña Veleia 2007 Gil 1

Filloy, Gil 2007 Iruña-Veleia (1 -2):Iruña Veleia 2007 Gil 2

 

 

 

 

Maps-en begiratuta antzematen omen dira beste batzuk ere, ea gehiago aurkitzen dituzuen… kata kontrolatuak egiteko leku aproposak hondeamakinak izorratu aurretik.

Iruña Veleia estrukturak 1

Iruña Veleia estruktura 1

Iruña Veleia estrukturak 2

Iruña-Veleia azken bisita gidatuak igandean urriak 13, 20

Iruña-Veleia 2016 indusketaAzken bisita gidatuak. JM Elexpuru.

Datorren igandean, urriak 13, Eskoriatzako talde batek bisitatuko du aztarnategia. Oraindik bada lekua eta beraz edonor apunta daiteke. Egun horretan ez da bazkaririk eta solasaldirik egingo.

Urriaren 20an izango da aurtengo azkena. Dagoeneko hogei lagun daude izena emanda. Bada lekua oraindik. Bazkaria eta solasaldia ere izango dira egun horretan, nahi dutenetzat.

Izena emateko: bisitak.sosirunaveleia@gmail.com

Euskalduntze berantiarra hipotesi faltsua. Aitzol Altuna

Hitzaldia (bideoa): 1/2 Euskalduntze berantiarra hipotesi faltsua. Aitzol Altuna. Donostia 2019-10-1.

2/2 Euskalduntze berantiarra hipotesi faltsua. Aitzol Altuna. Donostia 2019-10-1.


Hitzaldia Donostiako Gros auzoko Okendo kultur etxean eman zuen ehun bat lagunen aurrean, aurkezpena Josu Tellabide etnologoak egin zuen.

Hitzaldiak: Euskalduntze berantiarra + Iruña-Veleia, urriak 1 asteartea, Gros, Donostia

Euskalduntze_berantiarra_Iruña_Veleia_hitzaldia_Donostia_191001Hitzaldiak:

Euskalduntze berantiarra +

Zer gertatzen da Iruña-Veleian?

Hizlariak:

Aitzol Altuna historialaria eta idazlea: Lehoinabarra.

Juan Martin Elexpuru euskal filologian doktorea.

Urriak 1, asteartea, 19:00etan.

Donostia, Gros auzoa, Okendo kultur etxea.

Antolatzailea: Uliako auzo elkartea.

Henrike Knorr, Joakin Gorrotxategi, Eliseo Gil, Joseba Lakarra, Blanca Urgell, Pruden Gartzia, Santos Yanguas, Pilar Cipres, Idoia Filloy… adituek bermatu zituzten publikoki Iruña-Veleiako ostraka euskaldunak


Henrike Knorr, Gorrotxategi, Eliseo Gil 2006-6-15Henrike Knorr, Gorrotxategik eta Eliseo Gilek duela 13 urte (2006-6-15 bideoa), bermatu zuten Iruña-Veleiako 1.700 urteko euskara zaharra.

Berria 2006-6-16.

2006-6-15ean Henrike Knorrek, Gorrotxategik eta Eliseo Gilek prentsaurrekoa eman zuten Gasteizen bermatzeko Iruña Veleiako 1.700 urteko euskara.
Ordurako txostenetan Iruña-Veleiako euskara bermatzen zuten Idoia Filloyk, Pilar Cipresek eta Santos Yanguasek.
Ondorengo egunetan Lakarrak, Urgell, Pruden Gartziak… babestu zuten ere Iruña-Veleiako euskara.
Gero, JM Elexpuru, Hector Iglesias, Txillardegi, Orpustan, Luis Mari Mujika, Emilio Ilarregi, Carmen Fernandez, Angel Morillo, Edward Harris, Antonio Rodriguez Colmenero, Ulrike Fritz, Luis Silgo, Koenraad Van den Driessche, Mikel Albisu, Joaquín Baxarías, Roslyn M Frank, Miguel Thomson, Alicia Satue… Sos Iruña Veleia Txostenak.

Azken 12 urteetan aditu askok bermatu dute Iruña Veleiako euskara.
Gutxi batzuk faltsutzat salatu dute.

Joakin Gorrotxategik 2006-6-15ean bermatu zuen Iruña veleiako euskara zaharra Henrike Knorr eta Eliseo Gilekin batera hedabideen aurrean.

Joseba Lakarra, El Pais 2006-6-18: “Batera zein bestera, aztarnen agerpen hutsak indartu ditzake euskarari buruzko ikasketak, komunitate zientifikoak orain arte gutxietsiak. Ildo horretan Linguistika Indoeuroparreko katedradunak (Gorrotxategi) esan duenez, “nik neuk eta beste askok uste genuen euskaraz egiten zela Veleian garai horretan”. Iritzi bertsua agertu du Joseba Lakarra EHUko Filologia, Geografia eta Historia Fakultateko dekanoak. “Oso pozgarria da halako froga garbiak agertzea, baina kontrakoa mantendu izan dutenek beraiek lehen eta orain ikusi beharko dute zer zuten hori defendatzeko, eta nik neuk behintzat ez dut uste bazenik kontrako ebidentziarik”.

Blanca Urgell 2006: Blanca Urgell cree que el valor de estos dos últimos descubrimientos es
sociolingüístico, más que filológico. «Teníamos la impresión de que la
culturización, en sentido estricto, significaba olvidar el euskera. Así ha
sido, hasta Larramendi, en Hegoalde. Cada vez que los vascos sentían
la necesidad de escribir, como aprendían a escribir en castellano, pues
escribían en esa lengua. Esa ha sido una teoría, y si retrocedíamos en el
tiempo, la aplicábamos de la misma manera. Y ahora hemos visto que
esa teoría podría tener lagunas. Que el euskera podía tener un nivel más
culto. Que los vascos, en un momento dado, también sintieron la
necesidad de plasmar por escrito las cuestiones vascas, de cara a la
enseñanza, para expresarse…».

Pruden Gartzia 2006-6-10ean Filoblogian: …”Bukatzeko, ohar pertsonalago bat. Utikan zenizoak! Bada tamala zerbait interesgarri aurkitzen den bakoitzean kristo guztia “zuhurtzia” gora eta behera aritzea, eta bazter guztietan trikimailuak eta engainuak besterik ez ikustea. Sakoneko arrazoia hauxe da: euskara susmopean dago, beti susmopean. Noiz entzun behar diogu Gobernuko eledunari esaten ororen buru POZTU egiten dela? (eta, ondoren, gainera ditzala nahi dituen ohar zuhur guztiak…).”

Pilar Cipres, Santos Yanguas: bermatu zuten 2007ko maiatzean Iruña Veleiako Idoia Filloy eta Eliseo Gil arkeologoen txosten arkeologikoaren eranskina (159-165 o.).

Iruña-Veleia epaiketa otsailean 11 urte ondoren. JM Elexpuru

Iruña Veleia argitu 1Epaiketa otsailean. JM Elexpuru.

Gaurko El Correo-ren bidez jakin dugu notizia. Hona hemen Ama Ata-ko lotura. Ohituta gaude bidegabekerieara, eta gaurkoa bat gehiago. Iruña-Veleia Argituk prentsa-oharra atera du berehala. Horrela dio:

Bidegabekeria bidegabekeriaren gainean

” El Correoren gaurko portadan zera irakurtzen dugu  letra handietan: “El escándalo de Iruña-Veleia a juicio 11 años después. Eliseo Gil se sentará en el banquillo en febrero por las falsas inscripciones sobre el origen del euskera”. Eta aurrerago:  “Todas las partes han sido ya convocadas, según han sabido en exclusiva EL CORREO”.  Harremanetan jarri gara akusatuekin eta abokatuekin eta ziurtatu digute prentsaren bidez jakin dutela berria eta epaitegiko jakinarazpena gaur goizean heldu dela abokatuen eskuetara.

Iruña-Veleia Argituri eskandalagarria iruditzen zaio eta  gogor salatu nahi du akusatuak prentsaren bidez jakitea epaiketaren data, ia hamaika urte igaro ondoren. Higuingarriak iruditzen zaizkigu, halaber, Correoren kronikako lerroburuak eta edukiak: ” falsas inscripciones”, “supuestamente falsificadas por Eliseo Gil y sus colaboradores”, etab. , epaiketa mediatiko paralelora ohituak gaituen hedabide honen ibilbidearekin sintonian daudenak.

Iritzi publikoari gogorarazi nahi diogu piezen benetakotasunaren alde diharduten hogei txosten daudela, izen handiko eta nazio askotako adituek eginak, eta akusatuek lehen egunetik eskatu dituztela Arkeometrian espezializaturiko laborategietan  burututako analisi erabakigarriak, eta baita aztarnategian bertan egin beharreko indusketa kontrolatuak ere.

Zentzunezkoa iruditzen zaigu aipaturiko frogak epaiketa aurretik egitea, zeren eta frogatuko balitz piezak benetakoak direla, ez luke inolako zentzurik izango epaiketa egiteak. Aldi berean gaiaz ondo informatzeko eskatzen diogu  iritzi publikoari eta ez manipulatzen uzteko informazio gezurtiekin.”

Epaiketa hasiko omen da otsailean ia 11 urte ostean

Iruna sexua 4Epaiketa hasiko omen da otsailean. Berria.

Otsailean hasiko da ‘Iruña-Veleia auziko’ epaiketa

Duela hamar urtekoa da Eliseo Gilen eta aztarnategiko beste hainbat arduradunen aurkako salaketa, eta orain helduko da epaitegietara. Zazpi urte eta erdira arteko kartzela eskaerei egin beharko diete aurre akusatuek. Froga gehiago eskatu ditu Iruña-Veleia Argitu plataformak,

Hamar urte eman ditu Iruña-Veleia aztarnategiko aurkikuntzen auziak labirinto judizialean, baina, azkenean, epaiketak badu data: otsailaren 3an hasiko dira saioak Arabako Auzitegiko 1. Zigor aretoan. 2006an aurkeztutako “ezohiko piezak” indusketa guneko zuzendari  Eliseo Gilek berak egin zituela frogatu beharko du akusazioak, eta haren errugabetasuna defendatuko dute defentsa abokatuek, baina piezen faltsutasuna edo benetakotasuna izango da epaiketaren sakoneko eztabaida. Piezetako idazkiak eta marrazkiak autentikoak direla ziurtatzen baitute zuzendari ohiak eta haren inguruko sustengu taldeek ere, eta, ondorioz, baita errugabe direla ere.

Hamaika urte izorratzen…