Etiketa honen artxiboa: iruña oka

Auritz, Iturissa, Summum Pirineum, Zaldua duela bi mila urte

Auritz IturissaAuritz duela bi mila urte. Berria.

Auritz (Bideoa). Berria.

Aranzadi zientzia elkarteak beste indusketa bat egin du aurten, eta erromatarren garaiko herriaren aztarna berriak azaldu dira: bi eraikinen egiturak, bat harrizkoa.

Pirinioen magalean, Auritz eta Aurizberri arteko eremuan, zelai zabal eta lasai bat dago, paregabea osteratxoa egiteko. Haatik, lurrak azpian sekretuak gordetzen ditu. 2012tik, Aranzadi zientzia elkartea ikerketa arkeologikoa egiten dabil, eta uda honetako indusketek emaitza berriak eman dituzte. Lurra ireki, eta 280 metro koadroko eremuan erromatarren garaiko sei metroko zabalerako galtzada ageri da. Alde batera zein bestera, bi eraikinen arrastoak daude: bata arruntagoa, bestea harrizkoa. Oihane Mendizabal Aranzadiko ikerlariak aztarnak interpretatu ditu: «Azkenean, gaur egungo Auritz ikustea bezala da. Egun, errepideak egituratzen du herria, etxeak daude bi aldeetan, eta batetik bestera karrika bat edo eremu libre bat dago». Diferentziak diferentzia, erromatarren garaian ere antzera egituratzen zen orduko herria.Pirinioen magalean, Auritz eta Aurizberri arteko eremuan, zelai zabal eta lasai bat dago, paregabea osteratxoa egiteko. Haatik, lurrak azpian sekretuak gordetzen ditu. 2012tik, Aranzadi zientzia elkartea ikerketa arkeologikoa egiten dabil, eta uda honetako indusketek emaitza berriak eman dituzte. Lurra ireki, eta 280 metro koadroko eremuan erromatarren garaiko sei metroko zabalerako galtzada ageri da. Alde batera zein bestera, bi eraikinen arrastoak daude: bata arruntagoa, bestea harrizkoa. Oihane Mendizabal Aranzadiko ikerlariak aztarnak interpretatu ditu: «Azkenean, gaur egungo Auritz ikustea bezala da. Egun, errepideak egituratzen du herria, etxeak daude bi aldeetan, eta batetik bestera karrika bat edo eremu libre bat dago». Diferentziak diferentzia, erromatarren garaian ere antzera egituratzen zen orduko herria.

Soria eta euskaldunak. JM Elexpuru. Argia

Sesenco Soria 2Soria eta euskaldunak. JM Elexpuru. Argia.

  • Uztailaren 17an zabaldu zen Santa Cruz de Yanguas-en (Tierras Altas, Soria) oso erakusketa garrantzitsu bat, Eduardo Alfaro Peña arkeologoa, Eduardo Aznar Martínez antropologoa eta probintziako agintariak bertan zirela: erromatar garaiko hilarrien erakusketa. Juan Martin Elexpuru  2019ko abuztuaren 10a.
  •   Eskualdean aurkitutako 44 estelaren argazkiak eta transkripzioak ikus daitezke, eta horietako 12 fisikoki. Benetako altxorra euskararen historiarentzat, hilarri hauetan agertzen diren pertsona-izenengatik euskara arkaikotik baitatoz. Hau ikusita gero jarraituko ote dute ematen euskalduntze berantiarraren ipuin telebisatua?

Hurrengo egunean El Heraldo de Soria-k orri osoko kronika zekarren. Zera irakurtzen dugu, besteak beste: “Tenemos un patrimonio excepcional, y dentro de este algunas piezas que están dando un nuevo giro a los estudios sobre el origen del euskera. La estela de Antestius Sesenco, datada entre los siglos I y II, y hallada en Villar del Río, es en este sentido el gran atractivo que de hecho ya está suscitando reserva de visitas desde el Pais Vasco (…) De alguna manera esto certifica que en Tierras Altas existía una nomenclatura indígena vascona o “vascoaquitana…”. Ezin da esan, nonbait, “hemen euskaraz egiten zen”, baina tira, zeharbidez esaten da, eta testuingurua ezagututa ez da gutxi.

Euskal hiztegi historiko-etimologikoa Iruña-Veleia gabe, aurkeztu du Euskaltzaindiak

hiztegi historiko etimologiko euskaltzaindiaEuskaltzaindia.
Euskararen historia ezagutzeko hiztegi etimologikoa aurkeztu du Euskaltzaindiak. Naiz.
Euskal Hiztegi Historiko-Etimologikoa (EHHE-200) aurkeztu du gaur Euskaltzaindiak. 200 hitz-familia eta ia 2.600 sarrera eta azpisarrera eratu dira, 100 inguru ondare zaharreko oinarriekin, eta beste horrenbeste mailegatuekin. Momentuz, paperean editatu da; aurrerago izango da euskarri digitalean.
Euskal hiztegi historiko etimologikoaBerria
Iruña-Veleiako 1.700 urteko euskara (ez zitzaien ahaztuko).

Informazio gehiago:
Ostraketako euskal testuak. JM Elexpuru.
Iruña Veleiako euskarazko grafitoak. JM Elexpuru.
Iruña Veleia euskara irudiak. JM Elexpuru (Flickr)
Euskara Iruña Veleia (Gorrotxategi txostena 3. eranskina)
Ostrakabase. Sos Iruña Veleia

Ekain 50 urte: Almagrok debekatu zien ikertzea Jose Migel Barandiaran eta Jesus Altunari

Ekain behorraEkain 50 urte. Jesus Altuna. Naiz.
Jose Migel Barandiaran.
Handik ‘comisario general de excavaciones’ delakoak, Almagro (falangista) abizenekoak, zoriondu ordez bera iritsi bitartean gu sartzea debekatu zigun. Berak ikertu nahi zuela. On Jose Migeli esan nion: ‘zuk bizitza oso daramazu honetan eta nola etorriko da hura aztertzera?’. Hurrengo egunean bertan hasi ginen barruko azterketa egiten.

Arkeologo eta paleoantropologoak Ekaingo kobazuloaren zirrikituak ederki ezagutzen ditu. Urteak eman ditu bertan lanean, han bizi izan zen Lehen Gizakiaren sekretuak ikertzen. Soinean 86 urte izanagatik, burua argi du eta atzo izan balitz bezala gogoratzen du haitzulora sartu zen lehen aldia. Kontakizun zientifikoa bizipen pertsonalez zipriztindu du.

Almagro zientziarako izen madarikatua.

Ekain aurkitu zutela 50 urte

Ekain behorraEkain behorra.

Ekain aurkitu zutenean duela 50 urte ere, Almagrok (goropiusa) debekatu zuen Ekain harpera sartzea bera azaldu arte… Ekain 50 urte Aranzadi omenaldia. Liburu zoragarria argitaratu dute.

Ekain behorrak. Aranzadi

 

Ekain behorrak 50 urte. Berria.
Biharko egunez, duela 50 urte, topatu zuten Andoni Albizurik eta Rafael Rezabalek Ekaingo koba, eta hark barnean gordetzen zuena, historiaurreko artea: 70 irudi, 64 margolan eta 6 grabatu. Eta irudien artean, bat errepikatuena: zaldiarena. Bizkor jazo ziren hurrengo egunetako mugimenduak: bi egunetara, han ziren Aranzadi elkarteko Jose Migel Barandiaran eta Jesus Altuna margolanak egiaztatzen, eta aste bereko ostegunerako burdinazko hesi bat jarria zuten leizearen sarreran, lehen babes neurri gisara. Hasieratik, Ekain turismoaren inpaktutik aparte mantentzeko neurrien alde borrokatu ziren arkeologoak. Sasoi hartan, Altamirako kobek, esaterako, 3.000 bisitari hartzen zituzten egunero, eta, arkeologoen begietara, bistakoa zen joan-etorri hark arte paleolitikoari eragiten zion kaltea.

Altamira

17194 GANIS Iruña-Veleia (Joana txikia 1.700 urte)

17194 GANIS (Iruña-Veleia)17194 GANIS (1)

17194 GANIS (Joana – Joanes euskaraz 1.700 urte)
17194 Ostrakabase (ez dute GANIS transkribitzen)

17194 Ostraka zoragarria GANIS izena (Joana – Joanes txikia?) idatzita duena azken 1.700 urtetan, gaur egun ere erabiltzen den izen zaharra.
17194 GANIS

 

 

 

17194 GANIS

17194 GANIS (Iruña-Veleia)

Atheka gaitzeko oihartzunak da (Wiki)Joan Batista Azkonagerre biarriztarrak 1870ean argitaratua.

Ganix (Joanes izenaren txikigarria) Lapurdiko kontrabandista ospetsua zen, etxea mugan izanik, bere bizitza guztia alde batera eta bestera muga igarotzen ahalegintzen zirenei laguntzen eman zuena.

Behin, betebehar arriskutsu bat egitea suertatu zitzaion. Izan ere, Ganixek Beirako printzesa mugaz bestaldera eraman behar zuen, bere senar Karlosekin elkar zedin.

Gertakizuna Lehen Karlistaldian kokatzen da, 1833. urteko udazkenean. Frantziako gobernuaren aginduz Beirako printzesa atzeman beharra zegoen; ez zioten inondik ere mugaz bestaldera ihes egiten utzi behar. Hala ere, Ganixek, iruzur egin zien agintariei, bere betekizuna burura eramanez. Mendian zehar, karlisten guda-zelairaino eraman zuen printzesa. Karlosek, esker onez, bizi izateko lain eman zion hasieran; Gero ordea, utzitasun gorrian eta behartsu bukatu zuen Ganixek.

Joseba Aurkenerena (Eskerrik asko). J.B. Daskonagerre eta Lapurdiko atsotitz zaharrak (I).

Ganex, Ganes, Ganis, Ganix. Koldo Mitxelena VI Fonética histórica vasca p. 142.

Adiorik ez Tasio elkartasunez injustizia pairatzen dutenekin azken 10 urtetan

Tasio azkena 2019-6-2
Jubilatu zaigu  Tasio: https://www.naiz.eus/eu/iritzia/tasio/

Beti abegikor, duin injustizia pairatzen dutenekin, eskerrik asko.
Iruña Veleia 7 urte . Tasio Naiz
Iruña Veleia 7 urte Tasio Naiz

Gaurko Tasio Naiz egunkariko binetari duela 1700 urteko Iruña Veleiako izenak bakarrik falta zaizkio, alegia, Kassandra, Hacate eta Dido (Iruña Veleia ostraka 11644):

Tasio Naiz egunkarian

Tasio 2015-11-1
11644 Iruña VeleiaTasiok, berriz, beheko biñeta argitaratu du gaurko Garan.19_NOVIEMBRE

Hemen Tasiok Garan atera duen biñeta:

p008_f01tasio

Iruña-Veleia epaiketa noizko? Berria

Iruña Veleia argitu 1Iruña-Veleia epaiketa noizko? Berria 2019-5-22.

Urtebete baino gehiago da Iruña-Veleia aferako akusazio-idatziak ezagutu zirela: Arabako Aldundiak zazpi urte eta erdiko kartzela-zigorra eta 300.000 euroko isuna eskatzen ditu Eliseo Gilentzat; Oskar Escribanorentzat, bost urte eta antzeko isuna; Ruben Cerdanentzat, bi urte eta erdi. Fiskaltzak ere antzeko zigorrak eskatzen ditu. Baina epaileak ez du izendatu oraindik epaiketa-eguna, hamar urte baino gehiago luzatu den auzi honentzat.

Normalean, zigor-eskaerak ezagutu eta pare bat hilabetera-edo hasi ohi da epaiketa. Ba, kasu honetan, ez dakigu zergatik, urtebete igaro da eta oraindik akusatuek ez dakite noiz epaituko dituzten. Akaso, epaiketaren mamian dago arrazoia: zer epaituko dute froga zientifiko formalik egin ez bada? Eta nor epaituko dute, Ertzaintzak faltsutzailerik aurkitu ez badu?

Bitartean, epai bidean daudenen eta ingurukoen sufrimendua luzatzen ari da eta pertsona askoren jakin-mina eta euskal kulturarako garrantzitsuak izan daitezkeen gaiak zapuzten.

Ez dago eskubiderik! Hau ez da justizia!

Jexux M. Eizagirre Portillo, Juanjo Uria Zubiarrain, Beñi Agirre Oiartzabal.