Etiketa honen artxiboa: iruña oka

Gurutzeak 1.700 urte Iruña-Veleian

Gurutzeak 1.700 urte Iruña-Veleian

Iruña Veleiako gurutze batzuk paganoak, esbastika (Nieto 1950), estaurogramak, krismoiak, kristauak eta euskaldunak (dozena bat baino gehiago):

Esbastika Nieto 1950

4506 (krismoia), 10717 (krismoia), 11428 Vulcano Ceres Tulio11639 X, 12389   ,      12108 Kalbarioa,      13130 (gurutzea), 13343 (gurutzea hezurrean),       13346 (gurutzea buruz behera?)13348 INRI,        13366 M,    13375 (staurograma),   13376 Jesusen bizitza (AFA).,13376 kalbarioa,   15587 2006-8-30 (krismoia) , , 12108 Kalbarioa ?ip, 13343 Kalbarioa

15910 2006-6-22 neure / ama, ro / man / ilta cis / tiana = neure ama, Roman ilta cistiana,

15916 2006-6-22 neure / ata

Krismoia 1995ean azaldu zen (Iturria: Veleia.com)

Aste santua 1.700 urte Iruña-Veleian

Aste santua 1.700 urte Iruña-Veleian

13368Jesus 1.700 urte Iruña Veleia
Maria 1700 urte Iruña Veleia
Jose eta Maria 1700 urte Iruña Veleia
13368b 2005-5-4 Iesus , Ioshe ata / ta Miriam ama
Jesus azken afaria 1700 urte Iruña Veleia
Jesus bizitza 1700 urte Iruña Veleia
Gurutzeak 1700 urte Iruña Veleia
Kalbarioak 1700 urte Iruña Veleia
Errukia 1.700 urte Iruña-Veleian

Bideoak, Luis Silgo eta Antonio Rodriguez Colmenero arkeologoak:
13376 Jesus bizitza Iruña Veleian Luis Silgo Gasteiz 2010-3-25 (Bideoa 3′ 45”)
13376 Azken afaria, kalbarioa (bideoa Colmenero 2012-11-24)
13357,12108 kalbarioa
13376 (Sos)

 

 

Barradoko arbela Cáceres, VI. mendeko ostraka erderaz. Ama ata.

Pizarra Barrado CaceresBarradoko arbela. Ama ata.

Irudia: Copia de la pizarra visigoda de Barrado (Cáceres). Alex Onciu
Foto: El País
https://elpais.com/cultura/2019/04/09/actualidad/1554837441_579595.html

Este poste se escribe a raíz del comentario de Miguel en el post “El origen de las lenguas romances, la (relativa) estabilidad de la lengua vasca y los grafitos de Iruña-Veleia” sobre una opinión de Isabel Velazquez en un artículo de El País del 9/4/2019.

Coca Cola kadukatua edatearen ondorioa. JM Elexpuru.

Iruña Veleia argitu 2Coca cola kadukatua. JM Elexpuru.

Euskararen aztarnak Sardinian liburua zen Artefaktua programaren ardatza, Euskararen eta paleosardinieraren ustezko harremana, eta hari buruz izan ziren galde-erantzunak, azken aldera Ibon Serranok eta biok Yolanda Mendiolaren Iruña-Veleiari buruzko galdera batzuei erantzun bagenien ere.

Baina Santi Leoné historialari nafarrak ez zuen horrela ikusi Edan Coca-Cola titulatzen duen Argiako Gaizki erranka-ko zutabean. Bai, benetan gaizki errana,  Iruña-Veleiako gaiak 3 minutu eta 20 segundo soil hartu baitzituen. Aski historialari nafarra asaldatzeko.

Alberto Barandiaranen Veleia afera (2010) zeruraino jasotzen du: “Bere garaian, miresmenez irakurri nuen Barandiaranen lana, eta oraindik iduritzen zait euskaraz dugun saiakera eta ikerlan eredugarrienetarik. Beraz, aise ulertu nuen –aise ulertzen ahal zuen nornahik– zer-nolako ekarpena egin zion liburuak euskal kulturari; eta zer-nolako ekarpena Sautrelari, egilea gonbidatzeak”. Harrapazak/n!!! Hainbesterako ote? Ba ezagutzen ditugu oso bestelako iritzia dutenak, baita kazetari ikuspegi soil batetik begiratuta ere. Eta izan da ikuspegia argudioekin eta datu zehatzekin jantzi duenik, Idoia Filloy arkeologoa esaterako, duela gutxi El Salto/Hordago aldizkarian argitaratutako artikulu batean. Merezi du irakurtzea.

Erroma Euskal Herrian hitzaldiak Elgoibarren

Erroma Euskal Herrian hitzaldiak Elgoibarren. JM Elexpuru.

 Barren aldizkaria. Lehen hitzaldia: otsailak 27, asteazkena, 19:00

Iruña-Veleia, erromatar hiria Araban. Juan Martin Elexpuru

2019 02 18 erroma euskal herrian hitzaldi zikloa elgoibar izarraErroma Euskal Herrian izeneko hitzaldi-zikloa antolatu du Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topaguneak, Udalaren laguntzaz. Besteak beste, erromatarren garaiari dagozkion zenbait eztabaida edota polemika bistaratuko dituzte hiru hitzalditan.

Erromaren aginteak Euskal Herrian izan zuen eragina ezagutzera emateko hitzaldi-zikloa izango dela zehaztu dute antolatzaileek. Hiru hitzaldi izango dira eta, besteak beste, okerreko zenbait uste zuzentzen saiatuko dira. Gainera, erromatarren garaiari dagozkion zenbait eztabaida edota polemika ere bistaratuko dituzte. Hiru hitzaldiak Kultur Etxeko hitzaldi-gelan izango dira, 19:00etan hasita.
Hona hemen hiru hitzaldiei buruzko informazioa:

 • Otsailak 27, eguaztena
Iruña-Veleia. Erromatar hiria Araban. Hizlaria: Juan Martin Elexpuru

 • Apirilak 10, eguaztena
Erroma eta Euskal Herria. Gizartearen eta lurraldearen egituraketa. Hizlaria: Jokin Lanz

 • Irailak 18, eguaztena
Euskalduntze berantiarraren teoria: egia ala gezurra?  Hizlaria: Luis Mari Zaldua

2019 02 18 erromatarrak euskal herrian zikloa elgoibar izarra ibon serrano

Txillardegi gogoan AEK, Jakin, EHU, Korrika egin klika

TxillardegiTxillardegiri omen. Naiz.

Musikeneren aretoa lepo bete da arratsaldean Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegiri omen egiteko. AEK-k eta Korrikak antolatu dute omenaldia Jakin, EHU eta Txilardegi Liburutegia herri ekimeneko kideen parte hartzearekin.

Txillardegi 2 Jakin 2017-5-22Txillardegi digitalizatua. Jakin.eus.

Txillardegik beti defendatu zituen Iruña Veleiako ostraka euskaldunak, Sos Iruña Veleia herri plataformaren manifestua sinatu zuen analisiak eta kata kontrolatuak eskatuz, 1742. pertsona:

1.742 J. L. Alvarez Enparantza “Txillardegi” Donostia. Euskal filologoa eta idazlea 2012-1-14. Eskerrik asko.

“Grafito” horiek benetakoak dituk’ (Txillardegi hiru gutun) Egilea: Jose Luis Alvarez Enparantza ‘Txillardegi’.
Txillardegi digitalizatua. Jakin.eus.
Txillardegi.wordpress.com
Txillardegi azken hitzaldia Donostian 2011-2-12 (bideoa)
Txillardegi omenaldia 2011-2-12 (bideoa).
Txillardegi Berrian
Txillardegi 2012-1-14 ostraka berria azaldu zen Iruña Veleiako euskara zaharrean:
Txillardegi ostraka

 

Alberto Barandiaran kazetari jaunari. Beñi Agirre. ZuZeu.

15910 Iruña VeleiaAlberto Barandiaran kazetari jaunari. ZuZeu.

Iruña Veleia gaia dela eta, El Salto hedabidearen arabera, zuk zeuk esana da: “No se puede tirar adelante cuando 26 expertos de primer nivel defienden la falsedad o imposibilidad de la verificación/… La única oportunidad es que el conjunto epigráfico se archive, de alguna manera se olvide y que se excaveel yacimiento en profundidad, al lado de donde salieron los restos, a ver que sale”.

Ba, badago beste aukera bat (gutxienez) grafitoak benetakoak diren frogatzeko, eta da, EHB, EAJ eta PSOEren botoekin, Hernaniko Udalak erabaki duena (Bergara eta Eskoriatzako udalei jarraiki): zientzia izan dadila epaile. Zientziak badu tresnarik, grafito baten antzinatasuna zehazteko. Horixe baita zientziaren ezaugarrietako bat: gauzak zehazki neurtzeko tresnak edukitzea, iritzi guztien gainetik. Sendagileari irudi lekioke norbaitek sukarra izatea.Baina, termometroa da sukarra zehazki neurtzen duena. Kasu honetan, badira laborategiak grafitoen antzinatasuna neurtu dezaketenak. Kapaz dira, Zumaiako haitzen antzinatasuna neurtzeko: milioika urteko antzinatasuna. Nola, ba, ez dute neurtuko Iruña-Veleiako grafitoen antzinatasuna!

Beraz, ezin da kasua artxibatu, eta are gutxiago ahaztu, froga zientifikorik egin gabe, espertoak esperto. Bestela, gerta dakiguke Altamirakoa. Alegia, Europako esperto guztiek faltsutzat jo zituztela hango pinturak; eta, “faltsifikatzailea” hil eta gero, esperientziak frogatu zuela benetakoak zirela. Halakorik gertatu ezkero, egingo genukeen ridikulua sekulakoa litzateke. Bataz, esperto guztiek ez dutelako faltsutzat jo; besteaz, zientziak tresna gehiago dituelako, Altamirakoa gertatu zenekoa baino; eta azkenik, akatsa errepikatzea litzatekeelako. Esango genuke, ridikulua egiten hasiak garela: espertoek zioten ez zela posible egiptoar hieroglifikoa agertzea. Eta gerora, Castejonen ere agertu dira.
Indusketa berri bat egitearekin ados, baldin eta arkeologoak, independienteak badira.

Beñi Agirre Oiartzabal
Eñaut Agirre Goia
Jexux Eizagirre Portillo
Tomas Elorza Ugarte
Juanjo Uria Zubiarrain