Etiketa honen artxiboa: iruña oka

17194 GANIS 1.700 urte => Inexa Gaxen (+1566) makurtu gabeko lilia

17194 Iruña Veleia Inexa Gaxen (1566), makurtu gabeko lilia. Zuzeu. Joseba Aurkenerena.

Inexa Gaxen 1566an sortu zen Baxenabarreko Bastida herrian, Gaxen auzategian, hain zuzen, eta hortik datorkio deitura. Ttipi-ttipitatik belarren indarrak eta ahalmenak ikasten ahalegindu zen. Hori ez zen haren familiaren gustukoa izan, eta hamalau urte zituelarik, aitak etxetik igorri zuen eta Lapurdiko Hendaiara bidali. Hendaian bizi zela, sendabelarren jakintza zabaltzen eta praktikatzen jarraitu zuen.

17194 GANIS

Gilda Ivpiter txerria S. Tomas Donostia 1.700 urte Iruña-Veleia

Gilda txerria 2018 2Gilda Ivpiter zerria S. Tomas egunean Donostian 2018-12-21.
11459 Iruña Veleia
11459a IVPITER (txerria)
11459a IVPITER (txerria)
11459b FAUNO MAMIIRS

11459b fauno
Lotsagarria bada ere ostraka manipulatu dute. Ama ata blogean IPCE analisien txostenaren irudiak argitaratzen ari dira (11459 txerria) eta ostrakak manipulatuta azaltzen dira ikatz geruzarekin… (11419, 11459)
11459 IVPITER txerria manipulatua
11459 txerria manipulatua

Iruña-Veleia hitzaldia Laguardian (Errioxa-Larreola) abenduak 19 asteazkena

Iruña Veleia hitzaldia LaguardianIruña-Veleia hitzaldia Laguardian abenduak 19 asteazkena. JM Elexpuru.

Larreola. Enbata 2018-12-3. Jakes Lafitte.

Errioxa izenaz ezagutuagoa den herrialdearen izena da tituluarena, Txillardegik atzeman zuena. Erdaraz “La Rioja” esaten dela kontutan hartuta, frogatu zuen “La” hizki hori ez dela erdarazko artikulua, baizik-eta izena beraren zati bat. Hain zuzen ere “Soy de Castilla” esaten da eta ez “Soy de la Castilla”; baina “Soy de La Rioja “ esaten da ” eta sekulan ez “Soy de Rioja”. Logika horren alde izanik, Larreola  erabiliko dut datozen lerroetan.Euskararen_atzerakada1-640x554

Eztabaida eta protesta asko sortu dira aste honetan  Larreolako sozialistek  herrialde horren autonomi estatutua aldatzekotan “Euskara Larreolako ondasun bat” dela aipatu nahi dutelako. Bertan alderdi abertzalerik ez izanik, oso harrigarria da, hain zuzen ere. Dena den, jeltzaleek begi onez ikusi dute erabakipen hori, eta nola ez, jakin dakigularik euskara mintzatua izan zela XVI-garren mende arte Larreolan, Nafarroako Hegoaldean eta Araban bezalaxe. Gero liburuaren sar hitzan hauxe idatzi zuen Axularrek:  “Zeren anhitz molde eta diferentki mintzatzen baitira Euskal Herrian; Nafarra Garaian, Nafarra Beheran, Zuberoan, Laphurdin, Bizkaian, Gipuzkoan , Araba Herrian eta anhitz lekhutan“. “Anhitz lekhutan” irakurriaz, zazpi probintzi historikoetatik at dauden herrialdeak ditugu gogoan, eta naski Larreola barne.

Merino Urrutia eta Aznar Martinez-ek Larreolako toponimi eta antroponimiari buruz asko idatzi zuten, baita bertako justizia arazoetan euskarak zuen presentziari buruz ere.

Arabako Larreolaren mugetan ibiltzen garenok, herrialdearen batasun naturala ezin dezakegu ukatu, Irun eta Hendaiaren artekoa bezalakoa baita. Logroñotik  hurbil dira Oiongo eta inguruetako ikastolak.

Eskuinaldeko espainiolistek aldiz Larreolaren euskaldungoa ukatzen dute, XI-garren mendean Nafarroatik heldu euskaldunek “bortxaz” Ebroaren hegoaldeko herrialdeetara sartuko baitziren, baina arestian aipatutako jakintsuek eta hainbeste adituek frogatu dutenez, Erromatarren denboretan jadanik euskara edo euskararen familiako hizkerak  bertan presente ziren. Baita Donemiliaga Kukulako idazkiak ere dugu lekukotasun bikaina.

Euskara galdu den herrialdeei beldur handi diote sektore antieuskaldun guztiek, horretaz mintzatzen ari garelarik mamu zaharrak arrapiztuko baitgenitun. Erreakzio bera gertatu zen -eta halaxe darrai – Arabako Lautada eta Nafarroako Herri Beherarekin. Oraindik pertsona askok diote eremu hauetan ez zela sekulan euskaraz mintzatu, baina ikastolak zabaldu dira eta euskaltzaleen kopurua ez da hain makala. Larreolari dagokionez, Nafarroan eta Araban gertatu zenari aitzi, nik dakidanez behintzat, ez dugu idazle euskaldunik ezagutzen, eta horregatik ez zitekeen bertan abertzaletasun azkarrik sortuko.

Abertzaleoi eta euskaltzaleoi Larreolako Alderdi Sozialistak proposaturikoak gure poza piztu baino ez digu egiten, ongi ikusiko baitgenuke herrialde honetan euskaldun berriak agertuko balira, eta zergatik ez, oldar eraikitzaile batzuk euskararen alde aritzea. Naski Larreolatarrek berauek badute honi buruzko hitza, bestela Espainiolistek Euskal Herriak anexioaren bitartez zabalago bihurtu nahi duela salatuko dute.

Espainiolisten errekzioa neurrigabekoa deritzot, uste baitute sozialistek hizkuntzen koofizialtasuna ezarri nahi dutela, baina ez da hauen benetako xedea.

Hizkuntzaz gainera, badirateke Larreolako kultura eta ohituretan Euskal Herrikoen antza duten dantzak, aireak eta hainbeste ohiturak. Hauen berriz argira ateratzeak ez ote du Larreolatarren kuriositatea piztuko, non batzuek euskaldunberritzeko asmoa ukanen baitute? Beste aldetik ezin uka Larreolako jendeak Gaztelarekin baino gehiago bizi dela Euskal Herriarekin.

Larreola beste zazpi probintziekin elkartuko balitz, “Zazpiak bat ” lema “Zortziak Bat” bihurtuko litzateke, edo “Zazpiak Bat” gorde nahi izatekotan, Nafarra Garaia eta Nafarra Behera Nafarra bat direla erabaki beharko da.

Iruña-Veleia 10 hamar urte 15920 ostraka euskalduna sarean

15920 Iruña Veleia15920 Iruña-Veleia 10 hamar urte ostraka euskalduna sarean.

Duela jada 10 hamar urte ebidentea zen hizkiak estalita zeudela kostra “zaharrarekin”… 2008ko abenduan argitaratu zuten.
15920 NIIV XII / VRT(…) TV, III / “II” / RIIBA TV, NIIV / CII (…)
15920                    neu XII / urt tu, III / reba tu, neu / ce (CII)
15920 Ostrakabase Iruña-Veleia: NIIV XII / VRT[II] TV, III / RIIBA TV, NIIV / CII (…)

Iruña-Veleia ostraka euskaldunak.
15920 Iruña Veleia euskara

Zer gertatu da Iruña-Veleian azken 10 hamar urtetan? Liburu berria JM Elexpuru

Zer gertatu da Iruña-Veleian azken 10 hamar urtetan? JM Elexpuru.
Iruña Veleia 10 urte
iruña veleia ipurdiaJende askok bere buruari egiten dion galdera: baina zer ari da gertatzen Iruña-Veleian? Hamabi urte igaro dira “ezohiko aurkikuntzak” egin zirela eta oraindik ez dakigu benetakoak ala faltsuak diren. Badakiguna da balizko iruzurgileak Damoklesen ezpatapean jarraitzen dutela sekula heltzen ez den epaiketaren zain, eta  urte askoko kartzela-zigorra eskatzen zaiela.

Liburu honetan galderari erantzuten saiatzen da egilea, lehenik gertakizunen  kronika zehatza eginez, eztabaidarekin zerikusia duen ezer  alde batera utzi gabe: euskal unibertsitatearen interesak, filologo batzuen jokaera erabakigarria antzinako euskarari buruzko zenbait teoria zalantzan jartzen delako, euskalduntze berantiarraren auzia, Vatikanoaren ustezko parte-hartzea, Cerdán kasua, euskal politikoen sineskortasuna eta ezjakintasuna, etab.

Aurkikuntzen deskripzioak eta interpretazioak ere leku handia hartzen du, benetakotasunaren aldeko eta aurkako argudioek bezalaxe. Eta jakina, analitiken eta datazioen gaiak; izan ere, zerbaitetan adostasuna badago, honetan da: Arkeometrian berezitutako laborategi batek oso denbora gutxian erabakiko lukeela auzia.

Iruña-Veleiako aurkikuntzen garrantziaz ere hitz egiten da: euskararen historia eta filologia, latinetik erromantzerako pausoak, erlijio kristauaren zabalkundea, etab.  Aztarnategi ikusgarria da, laino beltzek ilundua dutena; etorkizun oparoko lekua, erdi abandonatua dagoena.

Azken batean, kontzientziak astindu eta auziaren argitzea bizkortu nahi duen liburua da, lehen eskuko informazioa eta dokumentazioa eskainiz, horietako asko argitara gabea.
Iruña Veleia euskarazko grafitoak liburua JM Elexpuru
Iruña-Veleiako euskarazko grafitoak. JM Elexpuru.