Etiketa honen artxiboa: iruña oka

Iruña-Veleia azaroak 19, hamar urte lotsagarri

Iruña Veleia Eliseo Gil 10 urte lotsagarri 2018_11_19Azaroak 19, hamar urte lotsagarri. Ama Ata.
Azaroak 19, hamar urte lotsagarri. JM Elexpuru.
Iruña-Veleia azaroak 19.

Hamar 10 urte lotsagarrien ostean, Iruña Veleian 1700 urteko euskara zaharra aurkitu zuten arkeologoentzat justizia ezean errukia. Errukirik ez dago Iruña Veleia gorrian euskara zaharra aurkitu zuten arkeologoentzat.

A19 Iruña Veleia zazpi 7 urte.
A19 Iruña Veleia sei 6 urte.
A19, 2008ko azaroak 19 sei 6 urte. Ama Ata

A19, azaroak 19, 10 urte Iruña Veleian justiziarik ez dago, errukia (Eliseo Gil) 10 urte ondoren, euskara zaharra aurkitu zuten arkeologoekin. Zenbat urte iraungo du salaketen suplizioak?

A19 2008 azaroak 19 Eliseo Gil Iruña Veleiako arkeologoari 8 urteko zigorra gezurrekin

Zer gertatu zen Iruña Veleian duela 8 urte 2008-11-19an?

A19 duela 10 urte, 2008ko azaroaren 19an, Eliseo Gili (oraingoz) 10 urteko zigorra jarri zioten gezurrekin, pegamentua eta MISCART (gezurrezko Descartes). Duela 10 urte Arabako Biltzar Nagusietan Iruña Veleiako ikerketa batzordekoek faltsutzat salatu zituzten ostraka euskaldunak eta hauekin batera, 15 urtetan bertan lan egindako arkeologo mitikoak Eliseo Gil eta Idoia Filloy zigortu zituzten gezurrekin, oraingoz 10 urte. 2008-11-19an Gorrotxategiren salaketa hauekin bakarrik eta gezurrekin (+IISCART+ eta pegamentua) kiskali zituzten Iruña Veleiako arkeologoak Eliseo Gil eta Idoia Filloy, 15 urte lan egin ostean, Arabako Biltzar Nagusietan, eta eskubide guztiak kendu zizkieten. Salaketa larriak 10 urte, baina oraindik ez dute ezer frogatu, nahiz eta arkeologoak zigortuta jarraitzen duten inolako eskubiderik gabe… Hau da Iruña Veleiako azken 10 urtetako injustizia lotsagarria. Justiziarik ez bada errukia Eliseo Gil eta Idoia Filloy arkeologoentzat. (jarraitzen du)

Iruña-Veleia bisita gidatua urriak 21 igandea

Iruña-Veleia biita gidatua urriak 21 igandea. JM Elexpuru.

Aurtengo zortzigarrena eta azkena. Oso jendetsuak izan dira, 250 bat bisitari izan ditugu dagoeneko.

  • urriak 21, igandea (izena emateko azken eguna: urriak 17)
  • hitzordua: 11:00, aztarnategiko aparkalekuan
  • bi talde egingo dira, euskera eta gaztelera; Juan Martin Elexpuru eta Maritxu Goikoetxeak egingo dituzte gidari-lanak.
  • ondoren, nahi dutenentzat, bazkaria elkarte batean (18 bat euro), eta bazkalostean proiekzioa eta solasaldia gaiaz.
  • izena emateko: bisitak.sosirunaveleia@gmail.com

Jakinarazi bazkaltzen geratuko zareten ala ez.

Federiko Krutwig gogoan (1921-1998)

Federiko Krutwig gogoan. Euskaltzaindia.


Euskaltzaindia (1986/12/19). Ezkerra zutik: P. Charriton, Emile Larre, F. Ondarra, ‘Iratzeder’, P. Salaburu, P. Altuna, F. Krutwig, A. Irigoyen, Jean-Louis Davant. Sedite: Juan San Martin, J.M. Satrustegi, Luis Villasante, Jean Haritschelhar, H. Knörr, Koldo Mitxelena.
Federiko Krutwig.org

Krutwig.org

Biographia EuskarazPDFPrintE-mail
krutwig gaztetanFederico Carlos Krutwig Sagredo Getxon jaio zen, Areetan hain zuzen ere, 1921.eko Maiatzaren 15ean, Mendekoste egun batez. Aita alemana zen, Coloniatik ethorria; ama, ordea, bizkaitarra, nahiz Sagredotarrok jathorri venetoa zedukatenarren.

Guti goiti beheiti, hamar urthekoa zelarik euskara ikasten hasi zen. Orduko, bazekizkien alemana, espainola eta frantsesa. Frantsesa, zeren Collegio Frantsesean Lehen Hezkuntza egin bait zuen. Batxillergo alemana eginen zuen geroxeago Aleman Ikastetxean, non handik passaturiko ikasleen artean emaitza akadêmiko distiratsuenak lorthu dituztenetarikoa izana den.

Hamalaur urthez ba zekien, bada, euskaraz mintzatzen; eta hirur ezpa laur urthe geroxeago, Resurrección María de Azkue ezagutu eta adiskide mindu ziren, azken hunen heriotzera arte, 1951. urthean, Federicoren aurrean azken hatsa eman zuen arte.

1942.eko Urriaren 29an euskaltzain urgazle izendatzen dute. Ba zituen itzulirik, bai eta Azkue jaunari berari erakutsirik ere, ehuntadaka poiêsi aleman’ bizkaiera garbiz. Halaber, zenbait hizkuntzarekiko affinitateak eta erkhatzapenak aztertzen zituen izkribuak ere. Hauk guziok, zorigaitzaren zorigaitzaz, atzeherrirat joan behar izan zenean itsasoaren hondoraino egotziak izan ziren, lan hauk familiaren kaltetan joango zirelakoan.

euskaltzaindia

1947.eko Azaroaren 29an euskaltzain oso izendatzen dute, beraz aurthen 50 urthe betheko ditu euskaltzain gisa. Euskaltzaindiaren bileretan euskararen atzeramenduaz, beronen remedioez, euskalkien batasunari buruz eta mintzatu zen, magistralki mintzatu ere.

Bitarte huntan zenbait poiêsi, itzulpen eta articulu emaiten ditu argitara GERNIKA, EGAN eta EUZKO GOGOA aldizkarietan, zeinetan aiphagarriak bait dira Euskaltzaindiaren reorganizationeaz, orthographiaz eta litteratur hizkuntzari buruzkoak.

Berak restructuratu egiten du Euskal Hizkuntzaren Akadêmia, eta euskaltzain berri zenbaiti harrera-hitzaldia emaiten deraue, Lafoni eta bertzeri. Krutwig jaunaren proposamenez euskara’ lan-tresna bilhakatuko zen Euskaltzaindian, zeren orduan daino bilerak gaztelaniaz egiten bait ziren.

 Bizkitartean, “Julio Urquijo” Investigation Institutuan, zeinaren praesident ere bait zen, Studio Orientalen Sectionean, cargu eman zitzaion Krutwig jaunari arabe, perso eta industani grammatikêak scriba zitzan, eta hala egin ere zuen, nahiz eta gero, obra hauk ere, galdu eginen ziren.

Azkue jauna zendu zen urthe berean, 1951.ean al’egia, Bilbaoko Asociación Artística Vizcaína-n Federico Krutwig jaunak “El Simbolismo en la Plástica” izeneko conferentia eman zuen, zeina geroago bere romanaren lehenbiziko tomo Mikelditarrak izenekoan, 107.en orrialdetik aurrera irakurteko haukera bait dugu.

mikelditarrak

Ba da aiphatu beharreko factu historiko bat, zeinak Federicoren bizitzan determinant izanen bait zen: 1952.eko Maiatzean, Aita Villasante Kortabitarte jaunak “Litteratur Euskara Laphurtar Klassikoaren gain eratua” izeneko lanaz, Euskaltzaindian sarrera-mintzaldia egin zuelarik, Reception Hitzaldia Federikok berak egin zeraukon Bizkaiko Deputation Jauregian antolaturiko caeremonian. Hitzaldi hau ez da 1986.era arte publicatu, nahiz eta beronen itzulpen espainolezkoaVasconia liburuan eranskin gisa agertua zenarren. Eliza Katholikoari orhoit arazten zerauzkion zeintzu ziren beraren obligationeak eta bethebeharrak euskararekiko, eta ezinago kritika zorrotzak egin zerauzkion, mementu heietan, ezin hunkituzkoa zen Institutione horri. Han erranikako egien gatik, desterruko bidea hartu behar ukhan zuen, zeren bertzenaz auctoritate faxistek gartzelaratuko bait zuten.

krutwig

PERIPLOA
Hemen hasten da bertze epokhê bat: atzeherrian barnako hogei ta sei urtheko periploa, al’egia, 1978. urthean Euskal Herri Peninsularrera berriz ethor zedin arte. Odysseia huntan, Parisen hirur urthe eman zituen, sei Alemanian, non lehenengo aldiz ezkonduko bait zen. Berriz, Euskalherrian, Biarritzen hain justu, hirur urthe bizi izan zen Franciako De Gaulle-en Gubernuak, 1963.ean, ohil zezan arte Vasconia liburua dela causa. Ba doa, orduan, Belgikara. Hemendik Erromara laur urthez, Algerian zazpi hilabethez egoiten da, Aosta Haranean zortzi hilabethe, eta berriz ere Belgikara.

Belgikan, bere litteratur obra osoa ongienik ezagutzen duen Agnes Caers Proffesoresarekin ezkondu zen.

Jaun Krutwig Euskal Herritik kanpo zela, laburdara classikoaren defendatzaile ziren Villasantek eta amore emaiten dute Euskaltzain berrien aurrean eta EUSKARA BATUA sortzen hasten da.

Periplo huntan Federico Krutwig’ Fernando Sarrailh de Ihartza bilhakatzen da bere activitate politiko hedatuak desarroilatzeko eta aintzinat eramaiteko. Bere liburu’ “Vasconia. Estudio dialéctico de una nacionalidadizenekoan Euskal Nationalismo Modernoaren oinharriak ezartzen dituelarik arrakasta ezin hobea lortzen du belhaunaldi gazteen gan. Laur bat urthe beranduago La Cuestión Vasca obra scribatzea encargatzen derauko Espainiako Alderdi Communista marxista Leninistak espainolen artean Euskal Qaestionea zertan zen explicatzekotz.

ETAren ideologo izaitetik khide militant izaitera ethorten da urthe hauietan, BRANKA izeneko aldizkarian eta bertze batzutan bere ideiak agertarazten dituelarik: Nationalismo Iraultzaileaz eta Stratêgia Guerrilleroaz. ETAren V. assambladan Krutwigen izkribu bat assambladaren oinharri-informe bilhakatzen da.

Geroxeago, Mao Tzedung-en zenbait obra itzultzen ditu, zeinen artean aiphagarriena Liburu Gorria bait da, Mao Tzedung Buruzagiaren Aiphuak izenaz argia ikhusiko zuena, Txinako Alderdi Communistak ordainduriko editionea delarik

 BERRIZ EUSKALHERRIRA

Gaztetan ikasi zuen guztiari, zeren hamalaur ordu egunean studiatzen bait zuen, erantsi egin derauko atzeherrian ikasitako guztia ere. Han non egon bait da, bertako hizkuntza eta cultura ikasiak ditu. Hortakotz, hogei hizkuntza baino gehiago ongi menperatzera ethorri da, nahiz eta askoz gehiago theôrikoki ezagutzen dituen. Bainan bi dira hizkuntzak’ zeintzuei bere bizitzaren mementurik preziatuenak eskaini bait derauzte: euskara eta graikarara. Bi hizkuntza hauk dira, Federicoren aburuz, Physika Modernoa hulertzeko erramintarik aproposenak, zeren denboraren conceptione berria bat bait dathor hizkuntza bi horietan erabilten denarekin. Baldin euskara euskaldun izaiteko conditione sine qua non ba da, graikara, ordea, euskaldun irauteko, eurôpêar eta persona cultuak izaiteko bide ezin bazterrera utzizkoa iruditzen zaio. Hori delata, 1985.en urthean JAKINTZA BAITHA fundatzen du zenbait lagunekin. Lagun hauk, lehenik Euskaltzaindiaren Litteratur Batzordean bildu gintuen, non graikara irakasten bait zeraukun, Axular eta Leizarraga ongi aztertzen genituen bitartean. Guziok haren liburu Computer Shock Vasconia Año 2001″ ongi ezagutzen genuen, bai eta Garaldea izenekoa ere.

computer shock garaldea

Ezin genezake aiphatu gabe utz bere obra magnoa, bere roman BELATZEN BARATZA, zeinaren laur tomo bertzerik ez bait dira publicatu egin euskaraz. Bere emazte ohiak, Agnes Caers-ek frantsesarazko itzulpena prestatzen ari da bederatzi tomoena, eta Federikok berak espainol itzulpena prestaturik du aspaldian danik.
Erran behar dugu ezen oso guti irakurria izan dela obra hau: alde batetik zeren oso euskara classiko graikizatuan iratzita bait dago, (nahiz eta euskalkiak ere tartekatzen diren) eta bertzaldetik zeren tractatzen diren gaiak euskal litteraturan ez bait dira ohikoak izan. Han praesentatzen den euskara mota eta thematikêa oraino ez dagoen publiko bati zuzenduta dagozkio, bere helburuetarik bat bait da publiko hori sortaraztea.

otsoaren bidea jakintza baitha

Aristôn Ammôn da Federico Krutwigek Jakintza Baithan darabilen izena, ezen Studio Classiko Graikoen Associatione huntan khide bakhoitzak bigarren baptismoa eta izena recebitzen bait ditu, GOI-CULTURAren ithurriko ur garden eta krystallinoetan.

jakintza baitha hierax 1

Bere ideia gaurkoenak Jakintza Baitharen organo officialean plazaratu derauzkigu, HIERAX aldizkarian hain zuzen ere. Revista huntarik publicatu den ale bakhoitzari Graikiako Televisionearen lehen kateak ordu erdiko saioa eskaini egin derauko. Harrigarria ba da ere, Krutwig ezagunagoa da gure culturaren sorlekhua den Graikian, Euskal Herrian berean baino. Athênetan eta bertze zenbait hiri graikotan, bertako elkharte scientifiko eta culturaletako khide izendatu dute, non graikara classikoz bere sarrera-hitzaldiak
emanak bait ditu. Halaber, zenbait sari, domina eta distinctione jasoak ditu beraren praesentia sollicitatu duten elkhargo eta udaletxeetan.

krutwig

Ait leza egun batez bere obra osoak argia ikhus, guk geuk ere geure begi maiz itsutuotan ezin-hilezko jainko bethierekoen sua berphitz genezantzat.

[Federico Carlos Krutwig Sagredo 1998ko azaroaren 15ean hil zen.]

JOSU LAVIN (Jakintza Baitha)

Bilbaon, 1997.eko Ekhainaren 19an
Bidebarrietako Bibliothêkêan

TEXTOA:
Autores:    Lavín, Josu.
Título:     Homenajes y encuentros, para conocer a los/las escritores/as del Bilbao Metropolitano = Omenaldiak eta topagunak, Bilboaldeko idazleak ezagutzeko.
Otros títulos:     Bidebarrieta.
Omenaldiak eta topaguneak, Bilboaldeko idazleak ezagutzeko.
Notas:     Homenajes a Elías Amézaga, Federico Krutwig y Ramiro Pinilla
Incluye intervenciones de Elías Amézaga, Josu Ortuondo, Germán Yanke, José Manuel Alonso, Josu Lavin, Triantaphyllos Karayannis, Juan José Pujana, Félix Maraña, Jorge G. Aranguren, Ramiro Pinilla
En:     Bidebarrieta- Bilbao.- 2 (1997), p. 317-379.-
Temas:     Amézaga, Elías-Homenajes-Artículos periodísticos.
Krutwig Sagredo, Federico-Homenajes-Artículos periodísticos.
Pinilla, Ramiro-Homenajes-Artículos periodísticos.

PHOTOAK:
Autores:     Kintana, Xabier.
Euskadi. Servicio Central de Publicaciones.
Euskadi. Viceconsejería de Política Lingüística.
Título:     Federiko Krutwig Sagredo (1921-1998) / egilea, Xabier Kintana.
Editor:     Vitoria-Gasteiz : Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia = Servicio Central de Publicaciones del Gobierno Vasco, 1999.
Descripción:     20 p. : il. ; 24 cm
Serie:     Bidegileak ; 15
Nota:     En cub.: Eusko Jaurlaritza, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza = Gobierno Vasco, Viceconsejería de Política Lingüística
Tema:     Krutwig Sagredo, Federico-Biografías.
D.L.:     BI. 2675-1999
ISBN:     84-457-1441-4

Euskalaria arriskuan. JM Elexpuru

Izenpetzeko_wasapaEuskalaria arriskuan. JM Elexpuru.

Gaurko Berrian iritzi-artikulu hau dator
2018ko urriak 11

Aurten Jaurlaritzak argitaratu duen Euskararen Historia liburuko lehen atala Joseba Lakarra euskaltzainak idatzi du eta Euskararen historiaurrea du izenburu. Hasieran, euskararen balizko senideez dauden teoriak aztertzen ditu eta banan-banan kritikatzen bide horretan proposamenak egin dituzten ikerle gehientsuak. Hona hemen pasarte batzuk:

Federiko Krutwig euskaltzain ohiaz, Garaldea (1978) liburuan guantxea euskararekin lotu zuena: «Zaila da Europan 70eko amaieran horren pareko hizkuntzalaritza parodia funtsik gabekorik aurkitzea, marxismoaz, zibernetikaz edo gainerakoez erantsi eta liburuaren kapitulu osoak hartzen dituzten xelebrekeriak alde batera utzirik».

Ostraka 73.000 urte: Gizakiak egindako marrazkirik zaharrena. Argia.

Ostraka Craig FosterGizakiak egindako marrazkirik zaharrena: 73.000 urteko ostraka. Argia.

  • Hegoafrikako Blombos kobazuloan silkreta harrian okrez egindako marra batzuk aurkitu dituzte.
2018ko irailaren 30a

Christopher Henshilwood eta Karen van Niekerk buru dituen ikerketa taldeak Nature aldizkarian jakinarazi duenez, marrazkia duela 73.000 urtekoa da. Adituek oraintsu arte uste zuten lehen giza adierazpen sinbolikoak Europan sortu zirela duela 40.000 urte, baina marrazki hau orain arte aurkitutako antzeko arrastoak baino 30.000 urte zaharragoa da.

Oraindik ez dakite nola eta zertarako egin zituzten marra horiek. Uste dute konposizio handiago baten zatia dela, eta traola itxura du. Hala, inoiz aurkitutako marrazkirik zaharrenak, teknologia berriei estuki lotutako ikurra ematen du.

Euskara Iruña-Veleia 1.700 urte.

Iruña-Veleia bisita gidatua irailak 16 igandea

Iruña Veleia ostrakakJM Elexpuru. Hurrengo bisita, aurtengo bosgarrena 2018-9-16 igandea: 

  • irailak 16, igandea (izena emateko azken eguna: irailak 13)
  • hitzordua: 11:00, aztarnategiko aparkalekuan
  • bi talde egingo dira, euskera eta gaztelera; Juan Martin Elexpuru eta Maritxu Goikoetxeak egingo dituzte gidari-lanak.
  • ondoren, nahi dutenentzat, bazkaria jatetxe batean (18 bat euro), eta bazkalostean proiekzioa eta solasaldia gaiaz.
  • izena emateko: bisitak.sosirunaveleia@gmail.com

Jakinarazi bazkaltzen geratuko zareten ala ez.