Etiketa honen artxiboa: iruña oka

Iruña-Veleia argitu manifestua sinatzeko

Izenpetzeko_wasapaIruña-Veleia argitu manifestua sinatzeko.

Iruña-Veleia argitu.

IRUÑA-VELEIA ARGITU MANIFESTUA

Iruña-Veleiako auzia argitzearen aldeko manifestua

Arabako Foru Aldundiak, 2008ko udazkenean hartutako erabaki baten bidez, ofizialki faltsutzat jo zituen 2005 eta 2006ko jardunaldietan Iruña-Veleiako aztarnategian aurkitutako “ezohiko grafitoak” (400 inguru), eta indusketa-baimena kentzea erabaki zuen Lurmen S.L. enpresari. Handik gutxira, zigor-espedientea irekiz, auzibidean jarri zituen enpresa horretako hainbat kide eta kolaboratzaile.

Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU-UPV) irakaslez ia guztiz osaturiko Batzorde Zientifiko Aholkulariaren zenbait txostenetan oinarrituta hartu zuen erabakia Foru erakundeak; piezak faltsuak zirela eta Lurmenen arkeologia jarduna txarra izan zela esaten zuten txostenok. Geroago, 2009 eta 2013 artean, Lurmenen defentsak hogei bat txosten aurkeztu zituen epaitegian guztiz kontrakoa esaten zutenak, hau da, piezak benetakoak izan daitezkeela eta Lurmenen arkeologia jarduna egokia izan zela. Hainbat naziotakoak dira txostenon egileak eta horietako gehienak izen handiko adituak grafitoetan agertzen diren gaietan. (Jarraitzen du).

Iruña-Veleia argitu sinadura bilketa. Berria

Veleia sinadurakIruña-Veleia argitu sinadura bilketa. Berria.

Iruña-Veleia Argitu plataformak agiri bat aurkeztu du lehen 140 atxikimenduekin. Kultur, gizarte, politika eta unibertsitate arloko ordezkari ezagunak dira sinatzaile gehienak.

 
Agiriaren aurkezpen ekitaldia, atzo, Gasteizen, sinatzaileetako batzuk tartean zirela. Gontzal Mendibilek eta Nekane Juradok irakurri zuten idatzia. J.RUIZ / FOKU
Iruña-Veleia Argitu plataformak sinadura bilketa bat abiatuko du datozen egunetan, erakundeei auzia ikertu dezaten eskatzeko. 2005ean eta 2006an aurkitutako «ezohiko ostrakak» faltsutzea egotzita daude Eliseo Gil, Oskar Escribano eta Manuel Cerdan, eta, haien aurkako ahozko epaiketa noiz hasiko zain, bide judiziala alboratu eta bide zientifikoa zabaltzeko eskaria egin dute ostera ere. Izan ere, plataformako kideen iritziz, oraindik ez dago argituta aztarnategian aurkitutako piezak faltsuak direnik. Adituak diren laborategietan aztertu beharko lirateke, haien irudikoz. Hori bera eskatzeko agiri bat kaleratu dute, eta lehen atxikimenduak jaso dituzte dagoeneko. Kultur, gizarte, politika eta unibertsitate arloko 140 ordezkari ezagunen babesa jaso du manifestuak.

Atzo aurkeztu zuten agiria Gasteizen egindako agerraldian. Adierazpena sinatu duten hainbat ordezkariren babesa izan zuten horretarako. Bertan izan ziren, besteak beste: Gontzal Mendibil, Nekane Jurado, Pako Aristi, Maite Aristegi eta Patxi Zabaleta. Orotara, hogei bat laguneko taldea izan zen manifestuaren aurkezpen ekitaldian. Idatziaren aldeko atxikimendua adierazi zuten, halaber, Benito Lertxundik, Garbiñe Biurrunek eta Eduard C. Harris arkeologoak; ez zuten bertaratzerik izan, baina haien eskaeraren eta babesaren berri ematen zuen bideo bana erakutsi zuten agerraldian.

Piezen egiazkotasunean jarri dute arreta beste behin Iruña-Veleia Argitu taldeko ordezkariek. Izan ere, ez dituzte ontzat ematen Arabako Foru Aldundiaren eskariz orain hamar urte egindako azterketak, eta gogorarazi dute badirela kontrakoa dioten txostenak. Auzia argitu ahal izateko berriak egitea ezinbestekoa dela uste dute. Eskari hori bera du oinarri agiriak, hain zuzen: alde batetik, idatziak zera eskatzen du, piezen lagin bat aztertzea arkeometrian adituak diren Europako hiru laborategi ezberdinetan, «kasu berezietako protokolo zorrotzak ezarriz». «Badakigu erraza dela egia aurkitzea gaur egungo arkeologian ohikoak diren datazio teknika modernoak erabiliz», dio adierazpenak. Horrez gain, ostrakak aurkitu zituzten aztarnategiaren inguruetan auzibidearekin zerikusirik ez duten «arkeologo entzutetsuek» indusketa kontrolatuak egitea ere eskatzen diote erakundeei. Auzipetuen defentsak eginak ditu bi eskari horiek epaitegietan aurrez ere, baina ez dituzte aintzat hartu. Adierazpenaren sinatzaileek azpimarratu dutenez, garrantzitsua da piezak egiazkoak diren ala ez argitzea, eta «ez bakarrik euskararen historiarentzat, baita beste ezagutza arlo askorentzat ere».

Edonola ere, «begi bistako arrazoi humanitarioak» ere argudiatu dituzte horretarako. Izan ere, hamar urte beteko dira aurki piezak aurkitu eta faltsutzat jo ondoren, Lurmen enpresaren aurkako auzibidea hasi zutenetik. Bada, idatziaren sinatzaileek iraupen hori salatu dute, eta gogorarazi dute Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan zabalik dagoen auzi judizialik «zaharrena» dela. Horiek hala, neurriok presazkotzat jo dituzte: «Ezin da denbora gehiago egon auzia ikertu gabe». Bederatzi urte izan da auzia instrukzio fasean, eta iragan maiatzean eman zituzten argitara auzipetuen aurkako akusazio idatziak. Orotara, bost eta zazpi urte arteko kartzela zigorra eskatzen dute Arabako Foru Aldundiak eta Arabako Fiskaltzak Eliseo Gil eta Oskar Escribanorentzat, eta bi eta hiru urtekoa Manuel Cerdanentzat. Baita 300.000 euroko isun ekonomikoa ere.

Agiria, kalera

Iruña-Veleia Argituko kideak pozik zeuden manifestuak izan duen erantzun zabalarekin, eta nabarmendu zuten «egun historikoa» izan zela auzia argitzeko bidean. Hala adierazi zuen Juan Martin Elexpuru bozeramaileak: «Ate asko jo ditugu, inoiz baino gehiago. Eta, halakoetan gertatzen den moduan, batzuek ireki dizkigute, eta beste batzuek, ez. Hala ere, mila esker guri entzuteko denbora hartu duten guztiei».

Manifestua kalera aterako dute orain, eta sinadura bilketa abiatuko dute herriz herri eta kalerik kale. Halere, sarean ere izango da sinatzeko aukerarik, change.org webgunean.

Iruña-Veleia argitu agiriaren aurkezpena. Berria

Veleia argitu aurkezpenaIruña-Veleia argitu agiriaren aurkezpena. Berria.

Iruña-Veleia auzia argitzeko manifestua. Argia.

Iruña-Veleia manifestua. Naiz.

Kultur eta gizarte eragile ezagun askok sinatu dute manifestua: 140 orotara. Tartean dira, besteak beste, Benito Lertxundi, Garbiñe Biurrun, Patxi Zabaleta, Pako Aristi, edota Amets Arzallus.

Iruña-Veleia auzia argitzearen aldeko agiria aurkeztu dute kultur eta gizarte arloko dozenaka eragilek, Gasteizen egindako agerraldian. Aztarnategian aurkitutako grafitoak benetakoak diren ala ez argitzeko bide zientifikoak erabiltzeko eskaria luzatu diete erakundeei. “Ezin da denbora egon auzia argitu gabe”, azpimarratu dute. Gontzal Mendibil musikariak eta Nekane Jurado ekonomialariak irakurri dute agiria.

Piezen lagin bat arkeometrian adituak diren Europako laborategietan aztertzea, eta auzibidean zerikusirik ez duten arkeologo entzutetsuek indusketa kontrolatuak egitea galdegin dute. Presazko neurritzat jo dituzte, besteak beste, “begi bistako arrazoi humanitarioengatik”. Izan ere, piezak aurkitu zituzten Eliseo Gil eta Oscar Escribano arkeologoen aurkako auzibidea martxan da, eta epaiketa noiz hasi zain dira. Orain hilabete da auzipetuen aurkako akusazio idatziak aurkeztu zituztela. Arabako Foru Aldundiak eta Arabako Fiskaltzak bost eta zazpi urte arteko kartzela zigorra eskatu zituzten bi auziperatuentzat. Hamar urte beteko dira aurki Iruña-Veleiako aztarnategian piezak aurkitu eta faltsutzat jo ondoren, Lurmen enpresaren aurkako auzibidea hasi zutenetik.

Agiriak dioenez, piezak egiazkoak diren ala ez argitzea garrantzitsua da “ez bakarrik euskararen historiarentzat, baita beste ezagutza arlo askorentzat ere”. Adierazi dutenez, “erraz” argituko litzateke egungo “datazio teknika modernoak” erabiliz, bada horiek erabiltzearen aldeko eskaria luzatu diete erakundeei.

Kultura, politika, gizarte eta unibertsitate arloko 140 aurpegi ezagunek sinatu dute manifestua. Tartean dira, besteak beste, Garbiñe Biurrun epailea, Emilio Illarregui eta Eduard Harris arkeologoak, Benito Lertxundi, Eñaut Elorrieta eta Fermin Muguruza musikariak, Jesus Arregi fisikaria eta Koenraad Van den Driessche geokimikaria, Andoni Egaña eta Amets Arzallus bertsolariak, Kirmen Uribe, Toti Martinez de Lezea eta Joan Mari Irigoien idazleak, Patxi Zabaleta eta Patxi Uribarren euskaltzainak, eta baita EHUko hainbat irakasle ere.

Iruña-Veleia Argitu ekinbideko kideek kalera aterako dute agiria, eta sinadura bilketa bat abiatuko dute. Sarean ere sinatzeko aukera izango da change.org webgunean.

Murillo el Fruton (Nafarroa, Tuteratik 40 km) euskaraz XIV. mendean. Argia

Murillo el Fruto XIV 3Murillo el Fruton euskaraz. Argia.

Murillo el Fruto (Nafarroa, Tuteratik 40 km), 1400 inguruan. Herriko 80 biztanlek, banan-banan, jabetzan zituzten lurren eta horiengatik ordaintzen zituzten uzta zati edo petxen berri eman zuten. Parean Gil López de Sarasa Erriberriko notarioa omen zegoen, murillotarrek esandakoa txukun-txukun jasotzen. Juan Fortuñoren emazte Romeak Legazpean sail bat zeukan eta almute bat ordaintzen zuen horregatik. Trankazarrako sailarengatik, aldiz, lau imina eta almute bat. Baratzezarrekoarengatik, lau almute eta erdi…

Iruña-Veleiako auzia argitzearen aldeko manifestua

15920 Iruña VeleiaIruña-Veleiako auzia argitzearen aldeko manifestua. (Ama Ata bloga)

Arabako Foru Aldundiak, 2008ko udazkenean hartutako erabaki baten bidez, ofizialki faltsutzat jo zituen 2005 eta 2006ko jardunaldietan Iruña-Veleiako aztarnategian aurkitutako “ezohiko grafitoak” (400 inguru), eta indusketa-baimena kentzea erabaki zuen Lurmen S.L. enpresari. Handik gutxira, zigor-espedientea irekiz, auzibidean jarri zituen enpresa horretako hainbat kide eta kolaboratzaile.
Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU-UPV) irakaslez ia guztiz osaturiko Batzorde Zientifiko Aholkulariaren zenbait txostenetan oinarrituta hartu zuen erabakia Foru erakundeak; piezak faltsuak zirela eta Lurmenen arkeologia jarduna txarra izan zela esaten zuten txostenok. Geroago, 2009 eta 2013 artean, Lurmenen defentsak hogei bat txosten aurkeztu zituen epaitegian guztiz kontrakoa esaten zutenak, hau da, piezak benetakoak izan daitezkeela eta Lurmenen arkeologia jarduna egokia izan zela. Hainbat naziotakoak dira txostenon egileak eta horietako gehienak izen handiko adituak grafitoetan agertzen diren gaietan.
Auziak bederatzi urte iraun du instrukzio fasean; errekor triste baten jabe da: gure herrian zabalik egon den auzirik luzeena. Ez da zaila igartzea zenbat sufritu duten Eliseo Gil Zubillaga eta Oscar Escribano Sanz auzipetuek “aulki zigorra” jasan behar izan duten amaiera gabeko epe honetan. Azkenik, 2018ko maiatzaren hasieran jaso dute auzipetuek akusazio-idatzia: Arabako Foru Aldundiak zazpi urte eta erdiko kartzela zigorra eta 285.000 euroko isuna eskatzen du auzipetu bakoitzarentzat, eta aldi berean Estatuko Fiskaltzak bost urte eta erdiko kartzela eta ia 300.000 euroko isuna. Zer esan honen aurrean.
Gure ustez, ezin da denbora gehiago egon auzia argitu gabe; batetik, begi-bistako arrazoi humanitarioengatik, eta bestetik, garrantzi ikaragarrikoa delako grafitoak benetakoak ala faltsuak diren jakitea. Eta ez bakarrik euskararen historiarentzat, baita beste ezagutza-arlo askorentzat ere. Badakigu jakin erraza dela egia aurkitzea datazio teknika modernoak erabiliz, ohikoak gaur egungo arkeologian, eta horregatik azpian sinatzen dugunok eskatzen diegu Arabako Foru Aldundiari eta Gasteizko Epaitegiari ondorengoa egitea agindu dezatela:

  • piezen lagin bat Arkeometrian adituak diren Europako laborategietan aztertzea. Gure ustez, hiru laborategi ezberdinetan egin beharko lirateke analisiak, kasu berezietako protokolo zorrotzak ezarriz.
  • parteekin zerikusirik ez duten arkeologo entzutetsuek indusketa kontrolatuak egin ditzatela Lurmenek grafitoen agerlekutzat seinalaturiko lekuen inguruetan.

Zera ere pentsatzen dugu, ez duela inolako zentzurik auzia epaiketara eramatea ustezko faltsutasuna frogatu gabe dagoenean, eta horregatik eskatzen diegu Arabako Foru Aldundiari eta Gasteizko Epaitegiari beste pausorik ez emateko bide horretan, harik eta laborategi espezializatuek eta indusketa kontrolatuek grafitoen benetakotasuna edo faltsutasuna erabaki arte.

  • Izen-abizenak (edo entitatea):
  • Nortasun agiriaren zenbakia:
  • Eposta (aukerakoa):
  • Bizilekua:
  • Sinadura:
  • Lanbidea edo titulazioa (aukerakoa):

(Ekimenaren bultzatzailea: Iruña-Veleia Argitu ekimena, ondorengo elkarteetako kideek osatua: SOS Iruña-Veleia, Euskeraren Jatorria, Martin Ttipia, Lurmen eta independenteak)
Harremana: irunaveleiaargitu@gmail.com
Informazioa: www.iruñaveleia.eu

Bideoa: Iruña-Veleia 9 urte dataziorik gabe.

357 mila € fiantza Eliseo Gil eta Oskar Escribanori epaiketa hasi aurretik

Errukia Oteitza Donostia357 mila €uroko fiantza. JM Elexpuru.

Esperpentoa hasi da epaiketa aurretik… Nork sinistu 500 ostraka faltsutu zituztela x 600 €/ostraka = 300.000 € ?

Nork frogatu du? Non? Nola?

Errukirik ez dago Iruña-Veleiako euskara zaharra aurkitu zutenekin, justizia ez da ezagutu mendekua baizik… baina ematen du oraindik okerragoa izan daitekeela ondasunen enbargoak eta guzti.

Iruña-Veleia prentsaurrekoa 2018-5-15. JM Elexpuru.

Iruña Veleia eu webgune berriaIruña-Veleia prentsaurrekoa 2018-5-18. JM Elexpuru.

Kazetari eta argazkilari asko etorri dira hedabideetatik gaurko prentsaurrekora. Hauxe izan da irakurri dugun testua.
Kafka Iruña-Veleian
Harriduraz hartu dugu notizia: Arabako Foru Aldundiak zazpi urte eta erdiko kartzela-zigorra eskatu du Eliseo Gil aztarnategiko zuzendari ohiarentzat eta hiru urte eta bederatzi hilabetekoa Oskar Escribano Lurmeneko langile ohiarentzat, eta horrez gain ia 300.000 euroko isuna bakoitzarentzat. Fiskaltzaren eskaerak ere bide beretik doaz. Eta hori bederatzi urteko “aulki-zigorra” jasan ondoren, iraupen hori izan baitu inolako arrazoirik gabe luzatu den instrukzio faseak.

Iruña-Veleiako epaiketa eten, prentsaurrekoa. Berria.

Iruña Veleia 2018-5-15Iruña-Veleiako epaiketa eten. Berria.
‘Iruña-Veleia auziaren’ bide judiziala eteteko eskatu dute
Auzipetuek jasan duten “aulki zigorra” gaitzetsi dute haien aldekoek, ia hamar urte baitira auzia azaleratu zela.

Iruña-Veleia auziak aurrera jarraitzen du epaitegietan, eta beste pauso bat eman zuen iragan astean. Hiru auzipetuen aurkako akusazio idatziak aurkeztu zituzten Arabako Foru Aldundiak eta Arabako fiskaltzak: zazpi urte eta erdira arteko zigorra eskatu dute Eliseo Gil aztarnategiko zuzendariarentzat, eta hiru urteko eta bederatzi hilabetera arteko espetxe zigorra Oskar Escribano arkeologoarentzat. Horrez gain, ia 300.000 euroko isun ekonomikoa ere galdegin dute bientzat.

Bada, “harriduraz” hartu dituzte zigor eskaerak auzipetuen aldekoek, eta “kafkiartzat” izenpetu. “Injustizia baten aurrean gaudela uste dugu, azkenaldian hizpide ditugun beste batzuen inbidiarik gabe”, adierazi du Juan Martin Elexpuruk, Iruña-Veleia Argitu ekinbideko kideak. Auzia “irteerarik gabeko bide batera” eraman izana egotzi diote Arabako Foru Aldundiari, bide judiziala hautatzeagatik “jakinik arazoa guztiz zientifikoa dela, eta, ondorioz, bide zientifikoak erabiliz soilik argitu daitekeena”. Hori horrela, bide judiziala eteteko eskatu diote Arabako Foru Aldundiari, “laborategi espezializatuek eta indusketa kontrolatuek auzia erabaki arte”.

Iruña-Veleia Argitu ekinbidearen arabera, ez dago frogatuta grafitoen faltsutasuna oraindik, eta, beraz, piezen lagin bat arkeometrian adituak diren Europako laborategietan aztertzea eskatu dute beste behin, baita aurkikuntzak egin ziren lekuan indusketa kontrolatuak egitea ere. Taldearen hitzetan, “ezinbestekoak” dira kasua argitzeko. Eskakizun horiek aurrez ere eginak dituzte, baina epaileak ez ditu aintzat hartu.

Auzipetuek jasan duten “aulki zigorra” ere gaitzetsi dute ekinbideko eledunek, hamar urte baitira auzia azaleratu zela. Elkartasuna adierazi diete Eliseo Gil eta Oscar Escribano arkeologoei. Ez, ordea, Ruben Manuel Cerdan fisikari nuklearrari. Defentsari “kalte handia” egin diola nabarmendu dute. Piezen egiazkotasuna berretsi zuten hiru txosten idatzi zituen Cerdanek, baina oraindik ez du frogatutzat eman egiaztatzeko frogarik egin zuenik. Horiek hala, indusketa lanak egin zituen Lurmen enpresa “engainatu” izana egotzi diote. Hiru urte eta erdiko espetxe zigorra eskatu du aldundiak haren aurka, eta bi urte eta erdikoa fiskaltzak.
Sinadura bilketa 
Auzipetuei babesa adierazteko egitasmo berri bat eratu dute: Iruña-Veleia Argitu ekinbidea. SOS Iruña-Veleia, Euskararen Jatorria eta Martin Ttipia eta Lurmen elkarteetako kideek osatzen dute, besteak beste. Manifestu bat kaleratuko dute aurki, eta sinadura bilketa bat ere abiaraziko dute.

Henrike Knorr, Joakin Gorrotxategi, Eliseo Gil, Joseba Lakarra, Blanca Urgell, Pruden Gartzia, Santos Yanguas, Pilar Cipres, Idoia Filloy… adituek bermatu zituzten publikoki Iruña-Veleiako ostraka euskaldunak


Henrike Knorr, Gorrotxategi, Eliseo Gil 2006-6-15Henrike Knorr, Gorrotxategik eta Eliseo Gilek duela 12 urte (2006-6-15 bideoa), bermatu zuten Iruña-Veleiako 1.700 urteko euskara zaharra.

Berria 2006-6-16.

2006-6-15ean Henrike Knorrek, Gorrotxategik eta Eliseo Gilek prentsaurrekoa eman zuten Gasteizen bermatzeko Iruña Veleiako 1.700 urteko euskara.
Ordurako txostenetan Iruña-Veleiako euskara bermatzen zuten Idoia Filloyk, Pilar Cipresek eta Santos Yanguasek.
Ondorengo egunetan Lakarrak, Urgell, Pruden Gartziak… babestu zuten ere Iruña-Veleiako euskara.
Gero, JM Elexpuru, Hector Iglesias, Txillardegi, Orpustan, Luis Mari Mujika, Emilio Ilarregi, Carmen Fernandez, Angel Morillo, Edward Harris, Antonio Rodriguez Colmenero, Ulrike Fritz, Luis Silgo, Koenraad Van den Driessche, Mikel Albisu, Joaquín Baxarías, Roslyn M Frank, Miguel Thomson, Alicia Satue… Sos Iruña Veleia Txostenak.

Azken 12 urteetan aditu askok bermatu dute Iruña Veleiako euskara.
Gutxi batzuk faltsutzat salatu dute.

Joakin Gorrotxategik 2006-6-15ean bermatu zuen Iruña veleiako euskara zaharra Henrike Knorr eta Eliseo Gilekin batera hedabideen aurrean.

Joseba Lakarra, El Pais 2006-6-18: “Batera zein bestera, aztarnen agerpen hutsak indartu ditzake euskarari buruzko ikasketak, komunitate zientifikoak orain arte gutxietsiak. Ildo horretan Linguistika Indoeuroparreko katedradunak (Gorrotxategi) esan duenez, “nik neuk eta beste askok uste genuen euskaraz egiten zela Veleian garai horretan”. Iritzi bertsua agertu du Joseba Lakarra EHUko Filologia, Geografia eta Historia Fakultateko dekanoak. “Oso pozgarria da halako froga garbiak agertzea, baina kontrakoa mantendu izan dutenek beraiek lehen eta orain ikusi beharko dute zer zuten hori defendatzeko, eta nik neuk behintzat ez dut uste bazenik kontrako ebidentziarik”.

Blanca Urgell 2006: Blanca Urgell cree que el valor de estos dos últimos descubrimientos es
sociolingüístico, más que filológico. «Teníamos la impresión de que la
culturización, en sentido estricto, significaba olvidar el euskera. Así ha
sido, hasta Larramendi, en Hegoalde. Cada vez que los vascos sentían
la necesidad de escribir, como aprendían a escribir en castellano, pues
escribían en esa lengua. Esa ha sido una teoría, y si retrocedíamos en el
tiempo, la aplicábamos de la misma manera. Y ahora hemos visto que
esa teoría podría tener lagunas. Que el euskera podía tener un nivel más
culto. Que los vascos, en un momento dado, también sintieron la
necesidad de plasmar por escrito las cuestiones vascas, de cara a la
enseñanza, para expresarse…».

Pruden Gartzia 2006-6-10ean Filoblogian: …”Bukatzeko, ohar pertsonalago bat. Utikan zenizoak! Bada tamala zerbait interesgarri aurkitzen den bakoitzean kristo guztia “zuhurtzia” gora eta behera aritzea, eta bazter guztietan trikimailuak eta engainuak besterik ez ikustea. Sakoneko arrazoia hauxe da: euskara susmopean dago, beti susmopean. Noiz entzun behar diogu Gobernuko eledunari esaten ororen buru POZTU egiten dela? (eta, ondoren, gainera ditzala nahi dituen ohar zuhur guztiak…).”

Pilar Cipres, Santos Yanguas: bermatu zuten 2007ko maiatzean Iruña Veleiako Idoia Filloy eta Eliseo Gil arkeologoen txosten arkeologikoaren eranskina (159-165 o.).