Arabako Kultur Diputatua Ana del Val (PSE eskubian) Iruña-Veleiari buruz Arabako Batzar Nagusiak:
Etiketa honen artxiboa: iruña oka
IV gose greba 94 egun larunbatean, autokarabana Gasteizen.
Iruña-Veleia: Zientziari eman hitza. Naiz.
Iruña-Veleia: Zientziari eman hitza. Naiz.
Idazki hau sinatzen dugunok adierazi nahi dugu arduraz ikusten dugula Iruña-Veleia auzia eta, kezkak bultzatuta, gure iritzia plazaratu nahi dugu jendaurrean.
Lehenik eta behin esan nahi dugu arazoa egon badagoela, urtez urte luzatu den auzia eta oraindik ere konpondu gabe dagoena. Arazoak ez dira konpontzen lepoa emanda. Enoratze hutsak ez ditu desagerrarazten gizartean diren gatazkak. Ostrukarena egitea inoiz ez da irtenbidea.
Bigarrenik adierazi nahi dugu erakundeek heldu behar diotela auziari eta baliabideak jarri behar dituztela arazoa behin betiko konpon dadin.
Hirugarrenez esan nahi dugu zinez sinesten dugula zientzia dela erantzunak eman ditzakeena eta, beraz, zientzilariei eman behar zaiela hitza.
Herritar moduan eskatu nahi diegu ardura politikoa duten alderdi eta erakundeei baliabideak jar ditzatela zientziak argitu dezan Iruña-Veleia auzia.
Iruña-Veleia, egia oraindik falta da. Iñaki Zabaleta. Alea. 92 egun gose greban.
Iruña-Veleia, egia oraindik falta da. Iñaki Zabaleta. Alea.
Informazio eguneratua: https://twitter.com/GoseGreba
“Eliseo Gilen aurkako epaiketan bere eta bere taldearen jokabidea epaitu da, eta ez Iruña-Veleiako ostraken egiazkotasun eta balio historikoa, oraindik zientifikoki ez guztiz determinatua”.
Iruña-Veleia auzian, gaur egun, lau gai daude nire ustean: ehunka ostraken egiaztapen zientifikoagoa, Eliseo Gil eta kideen epaiketa, Gabixolaren gose greba, eta Euskal Herriko hedabide eta jendearen jokabidea.
“Badirudi ostraka batzuk faltsuak direla. Baina denak al dira faltsuak?”
Ostrakak egiazkoak ala faltsuak diren asko eztabaidatu da 2008tik hona. Aditu akademiko ofizialistek euren ebaluaketak egin dituzte: estratigrafikoak, linguistikoak eta ikonografikoak batez ere. Badirudi ostraka batzuk faltsuak direla, eta epaiketan auzipetu batek ere aitortu zuen. Are gehiago, gure gaurko begi ez-adituekin begiratuz, horietako hainbatek nahiko modernoak direla dirudite.
Baina denak al dira faltsuak? Arabako Arkeologia Museoan kutxatan garbitu eta aztertu gabe gordetako asko ere faltsuak al dira? Akademiko ofizialistek egindako azterketak eta erabilitako teknikak gai al dira ostraken faltsutasuna zientifikoki frogatzeko? Badirudi ezetz, hainbat ikertzailek adierazi duten arabera.
Horregatik, Iruña-Veleia Argitu mugimenduko kideek eskatzen dute ostraka-lagin bat Arkeometrian adituak diren Europako laborategietan aztertzea, berme zientifiko guztiekin; eta arkeologo entzutetsu eta independentek “indusketa kontrolatuak” egin ditzatela grafitoen tokian. Erakundeei egindako eskari hau sinatu dute jadanik 144 pertsona ezagunek eta 2.2015 herritarrek (ikus Iruña-Veleia Argitu webgunea).
90 egun gose greban
Gabixolari elkarrizketa Berrian, 87 egun gose greban
Gabixolari elkarrizketa Berrian (2020-10-17).
«Azkeneraino segituko dut»
«Egina utzi dut bizi testamentua, eskatuz ez nazatela elikatu». Uztailaren 23an abiatu zuen Iruña-Veleiako aztarnategian aurkitutako piezei arkeometria probak eskatzeko gose greba Jose Mari Lejardi Gabixolak (Markina-Xemein, Bizkaia, 1959), eta 87 egun beteko ditu gaur jan gabe. «35 bat kilo galdu ditut, eta, oraingoz, ez dut minik. Noizean behin, zorabio batzuk izaten ditut». Probak egiteko konpromisorik hartu ezean amaierara doala berretsi du. Bestalde, Gasteizko auzitegiak Eliseo Gil aztarnategiko zuzendari ohiari ezarri zion bi urte eta hiru hilabeteko kartzela zigorra ere kritikatu du, haren hitzetan Espainiako Kultura Ministerioak egindako ikerketa bat baitu oinarri bakartzat, eta ezbaian geratu baitzen azterketa haren balioa epaiketan bertan. «Ikerlariak onartu zuen ez zuela halako datazioak egiteko eskarmenturik, eta lehenengoz egin zuela halako ikerketa bat».
Zein dira zure eskariak?
Eskaera orokorra da gai hau zientziaz epaitu behar dela, eta eskari orokor hori hiru puntutan zehaztu dugu gero. Lehenik eta behin, grafitoak zehatz-mehatz noiz egindakoak diren ebatzi dezaketen arkeometria probak egiteko eskatzen dugu, horretarako gaitasuna dutela badakigun Europako bi edo hiru laborategitan. Bigarrenik, eskatzen dugu indusketan orain arte zer ikusirik izan ez duten arkeologoek ikertu dezatela aztarnategia, gune asko daudelako oraindik aztertzeko, eta uste dugulako pieza gehiago atera daitezkeela. Eta, hirugarrenik, badakigu Arabako Foru Aldundiko ordezkarien aginduz etenda daudela orain arte ateratako piezak aztertzeko lanak, eta eskatzen dugu garbitu gabe geratzen diren hemezortzi kutxa horiek ikertzen jarrai dezatela.
IV gose greba 83 egun
Informazio eguneratua: https://twitter.com/GoseGreba
Gose grebaren hasiera: uztailak 23 ia 3 hilabete.
Iruña-Veleia gose greba 72 egun. Uriola Deustualdea
Iruña-Veleia gose greba 72 egun. Uriola Deustualdea.
Informazio eguneratua: https://twitter.com/GoseGreba
Patxi Alaña: “Altxor izugarria daukagu hemen, eta ez dute ganoraz aztertu nahi”
2020-10-02 09:00 Euskara Deustualdea
Uztailaren 23an Iruña-Veleia Argitu plataformako bost kidek gose greba abiatu zuten, legebiltzar berriari aztarnategiko piezak zientifikoki aztertu ditzan exijitzeko. Egun, Jose Mari Lejardi Kareaga ‘Gabixola’ markina-xemeindarra da greba mugagabean jarraitzen duen bakarra (72 egun dagoeneko), baina deustuar bik, Patxi Alañak eta Unai Alañak, tarteka baraualdiak egiten dituzte berarekin. Artikulu hau idazteko Patxi Alañarekin izan gara solasean. Berak azaldu dizkigu gose grebaren aldarri nagusiak.
Eztabaida bizia piztu ohi duen gaia da Iruña-Veleiako aztarnategia. Aurkikuntza ezagutarazi eta hamalau urtera, bederatzi urteko instrukzio fase baten ostean eta hamabi saioko epaiketa luzearen ondoren, ekainaren 11an jakinarazi zuten epaia: grafitoak faltsuak direla ondorioztatu zuten.
Iruña-Veleia Argitu plataformako kide den Patxi Alañaren ustez, euskararentzako eta Euskal Herriarentzako oso gai garrantzitsua da Iruña-Veleia, “zientziaren bitartez oso erraz argitu daitekeena”. Horren aldekoek ez dute eskatzen ostrakak egiazkoak direla esaterik, baizik eta “ondo datatuko dituen laborategi batera eramatea”.
Izan ere, hori da gehien amorratzen dituena, piezak datatu gabe faltsutzat jo izana, “sasi analitika negargarri batekin”. “Altxor izugarria daukagu hemen, eta ez dute ganoraz aztertu nahi”, azaldu digu deustuarrak amorratuta. Bere ustetan, badaude moduak ostrakak erraz datatzeko, laborategi on batean 2.000-3.000 euro besterik balioko ez lukeena.
Zergatik ez dituzte piezak datatu nahi?
Alañak argi du erantzuna: “Elizaren, Unibertsitatearen eta politikarien inbidia eta blokeoagatik”. Orain dela 14 urte Iruña-Veleiako aztarnategia aurkitu zutenean, Arabako Batzar Nagusiko Aralar alderdiko batzarkide zen Iñaki Aldekoa orduko Euskaltzaindiako Iker saileko buru Henrique Knörrengana joan zen iritzi bila. Knörrek esan zion ostrakak egiazkoak zirela, agian datazioa gaizki zegoela eta berantiarragoak zirela, baina ez zirela faltsuak. Segituan Aldekoak Arabako Foru Aldundiko Kultura, Euskara eta Kirol diputatu Lorena Lopez de Lacallerengana jo zuen eta Eusko Alkartasunako diputatuak erantzun zion elizak ezin zuela aurkikuntza egiazkotzat onartu. “Agertu denagatik eta ager daitekeenagatik, Vatikanoak erabaki du hau gelditzea”, iradoki du Alañak.
Agertu diren pieza horien artean, bi nabarmendu ditu Iruña-Veleia Argituko kideak. Bata, Gure aita, III. mendekotzat jotzen dutena, gaztelania sortu aurrekoa. Bestea, Azken afaria, zeinetan Jesus ageri den 12 apostoluez lagunduta eta eskutik emakume bat izan daitekeena oratuta. Bien artean ‘M’ bat marrazten dute, horrek iradoki die Maria Magdalena izan daitekeela. “Kasualitatea izan daiteke”, diosku Alañak, “baina ikusita Vatikanoa kontra jarri dela, ez du ematen”. Grafitoak egiazkoak joko balira, Euskararen, kristautasunaren hedapenaren eta antzinatearen inguruko hainbat teoria goitik behera irauliko lirateke.
“Benetan pentsatuko balute piezak gezurrezkoak direla, zuzenean laborategi onenetara eramango lituzkete gaia gainetik kentzeko, baina ez dituzte laborategi onenetara eraman, baizik eta euskalduntze berantiarraren teoria babesten duen Espainiako Kultura Ministerioaren laborategi batera, hau egiteko baliabide eta esperientziarik ez duena, eta munduan inoiz probatu ez den metodo bat erabili dute.” Ostrakak ondo datatu gabe faltsutzat jo izanaz kexu da Alaña. Faltsuak direla ondorioztatzeko, pieza batzuen izkina batean metal moderno baten arrastoetan oinarritu dira. Bere ustez, hori ez da arrazoia faltsuak direla esateko, normala delako garbiketa prozesuan metal horiek agertzea. “Letren barruan inkrustatuta dagoen kaltzio karbonatoa edo kedarra da aztertu behar dena”, gaineratu du.
“Gezurretan ari dira”
Baina okerrena ez da hori, Alañaren ustetan, baizik eta “euskara bultzatu behar dutenak (euskal filologoak, EiTB…) gezurrak esaten egotea”. Aurkikuntzak euskalduntze-berantiarraren teoria suntsitzen duela uste du, eta horregatik deitoratu du euskalgintzan inor mugitu ez izana. “Espainiako justiziak ez du inolako sinesgarritasunik, bere interes kulturalak defenditzen dago”, gehitu du.
Iruña-Veleia Argitu plataformako kideek behin baino gehiagotan salatu dute euskal komunikabideek gaiari ez diotela inolako oihartzunik eman. Hala ere, herritarren babesa sentitu dute gose greban egon diren une guztietan. Irailaren 19an giza katea egin zuten Gasteizko Bibat museotik Eusko Legebiltzarreraino. Hamarnaka lagun elkartu ziren “Iruña-Veleia zientziaren bidez argitzea” eskatzeko.
Atzo, urriak 1, Bilboko ETBren egoitzaren aurrean elkartu ziren etxe honen “tele-bullyng-a” salatzeko. Izan ere, salatu dute Jose Mari Lejardik gose greban daramatzan egun guzti hauetan ez dutela horren berririk eman. Horrela azaldu dute sare sozialetan: “Komunikabide gehienek zergatik ez dute esaten Iruña-Veleiako grafitoak laborategietan datatu daitezkeela? Zergatik ez dute esaten UPVren hondeamakinek Iruña-Veleiako zati bat suntsitu zutela? Zergatik ez dute esaten gai hau argitzeko gose greba bat dagoela?”.
Gose greba 70 egun
70 egun euskara, euskaldunon ondarea, historia eta zientziaren alde borrokan, ez al dute berriren bat merezi?
Iruña-Veleia: Gabixola bi hilabete gose greban. Alea.
Iruña-Veleia: Gabixola bi hilabete gose greban. Alea.
Informazio eguneratua: https://twitter.com/GoseGreba
Iruña-Veleiako Gose Greba Taldeak deitutako giza katearen amaiera. / @GoseGreba
Joxemari Lejardi Gabixolak bi hilabete daramatza gose greban, Iruña-Veleia auzia “bide zientifikotik” bideratzea eskatzeko. Pasa den larunbatean, giza kate bat egin zen Gasteizen, Bibat Museotik Eusko Legebiltzarreraino.
Irailaren 19ko giza katea Iruña-Veleiako grafitoak hartzen dituen Bibat Museotik abiatu zen, eta Eusko Legebiltzarra inguratu ondoren, Andre Maria Zuriaren plazan amaitu zen. Bertan, bi hilabete gose greban bete dituen Joxemari Lejardi Gabixolak eta Nikolas Xamardok hartu zuten hitza.
Bere hitzartzean, Gabixolak pasarte bat gogora ekarri zuen: “Henrike Knörr hiltzorian zegoela, Juan Santos Yanguas eta Joaquin Gorrotxategi behin baino gehiagotan joan zitzaizkiola, iritziz alda zezan presionatzeko eta faltsukeriaren alde lerratzeko, baina ez zuela amorerik eman. Eta zergatik egin zuten hori, grafitoak oso-oso garrantzitsuak direlako agian?”…
Gabixolaren osasun egoera
Gose Greba taldeko kideek adierazi dute “gero eta kezka gehiago” dagoela Gabixolaren osasun egoeragatik, bi hilabeteko langa pasatu duelako gose greban. “Gero eta ahulago dago, eta zientziaren alde bukaera arte egiteko asmoa dauka. Bere osasuna okerrera doa eta bere gorputzerako kalte konponezinak jasateko fasean sartu da dagoeneko”, ohartarazi dute.