Etiketa honen artxiboa: iruña_oka

Gorrotxategi hiru urte faltsutze salaketak eta bost urte zalantzak

Ez naiz aspertuko errepikatzen Gorrotxategiren faltsutze salaketak eta zalantzak frogak azaldu arte:

Gorrotxategik faltsutze salaketa larriak sarreratu zituela AFAn hiru urte beteko dira 24an eta oraindik ez dira ikertu. Ekainaren 24an hiru urte beteko dira Gorrotxategik bere txostena faltsutze salaketa larriekin sarreratu zuela Arabako Aldundian, ondorioak ikaragarriak izan ziren Iruña Veleiako arkeologoentzat, ohorea eta 15 urteko lana galdu baitzituzten. Hiru urte igaro dira eta oraindik ez dira salaketak ikertu ezta frogarik azaldu. Indefentsio ikaragarria.

Gorrotxategik salaketak egin baino bi urte lehenago defendatu zuen publikoki Iruña Veleiako euskara zaharra Henrike Knorr eta Eliseo Gilekin batera:

2006-6-15ean Gorrotxategik bermatu zuen Iruña-Veleiako euskara zaharra Henrike Knorr eta Eliseo Gilekin batera.

Bi urte beranduago (2008-6-24)  faltsutzat salatu zituen 70 bat ostraka eta Iruña-Veleiako euskara zaharra.

Gorrotxategik behin baino gehiagotan azaldu ditu publikoki bere zalantzak adibidez Gasteizen (2010-3-25ean) 20 minutu hitzegin zuen eta esan zuen publikoki adituen (Hektor Iglesias, Luis Silgo, Idoia Filloy, Eliseo Gil, Elexpuru…)  aurrean “etor daitezela munduko arkeometra onenak ikertzera Iruña-Veleiako ostrakak…” eta entzuleen txalo zaparradarik onena jaso zuen, Sos Iruña Veleiak antolatutako hitzaldi batean (bideoa min 16′ 30”).

Baina gero Donostian (2010-5-4an) berriro bere salaketen apologia egin zuen UEUko Magisteritza eskolan.

Hiru urte betetzen dira (2008-6-24) Gorrotxategik faltsutze salaketa larriak egin zituela Arabako Biltzar Nagusietan , ondorio ikaragarriekin Iruña-Veleiako arkeologo, ondare eta euskara zaharrarentzat eta oraindik ikertu gabe.  Hic et Nunc.

Gorrotxategiren txostena 2008-6-24:

Iturria eta eskubideak: http://www.alava.net/msginet2/Veleia/

http://www.alava.net/msginet2/Informes/Veleia_Inf_40.pdf

https://ostraka.eus/gorrotxategi-txostena-3-eranskina/

Faltsutze salaketen froga hiru urte beranduago

Faltsutze salaketa larriak AFAn sarreratu eta hiru urte beranduago aurkeztu dute aurreneko froga publikoa:
Iruña Veleia faltsutze froga

12110 Lamia, UE 51144 sigilatua, bilatua 2005-8-12an, z=2.45.

Txosten grafologikoetan (Magdalena Ezkurra) ere 40.000 euro xahutu egin omen dituzte baina oraindik ez dituzte argitaratu. Faltsutze salaketa larriek kalte izugarria egin diete arkeologoei, euskara zaharrari, aztarnategiari… hiru urte igaro dira eta ez dituzte ikertu, indefentsio eta injustizia izugarria sortuz.

Kalejira informatiboa Iruña Veleian ekainak 25

Juan Martin Elexpururen bloga

Euskararen jatorria.net

Zoritxarrez, Julio Nuñezen taldea berriro hasi da “lanean” aste honetan Iruña Veleian.

Ekainaren 25ean, larunbatez, goizeko 11:00etan, Billodasko zubian elkartuko gara eta handik musikaz lagunduta kalejiran joango gara aztarnategi sarreraino. Han bilera informatiboa egingo dugu eta aztarnategia sinbolikoki itxiko dugu.

Animatu eta parte hartu euskararen eta gure ondarearen defentsarako ekimen garrantzitsu honetan!

Iazko triskantzaren informazio gehiago:

http://www.sos-irunaveleia.org/newsletter:newsletter2

SOS Iruña Veleia Plataforma eta Arabako Iruña Argitzeko Batzordea

Iruña Veleia txikizioaren bideoa 2010–7-20

Faltsutze salaketa larriak hiru urte eta ikertu gabe

Gorrotxategik faltsutze salaketa larriak sarreratu zituela AFAn hiru urte beteko dira datorren astean eta oraindik ez dira ikertu. Ekainaren 24an hiru urte beteko dira Gorrotxategik bere txostena faltsutze salaketa larriekin sarreratu zuela Arabako Aldundian, ondorioak ikaragarriak izan ziren Iruña Veleiako arkeologoentzat, ohorea eta 15 urteko lana galdu baitzituzten. Hiru urte igaro dira eta oraindik ez dira salaketak ikertu ezta frogarik azaldu. Indefentsio ikaragarria.

Gorrotxategik salaketak egin baino bi urte lehenago defendatu zuen publikoki Iruña Veleiako euskara zaharra Henrike Knorr eta Eliseo Gilekin batera:

Audioa Gorrotxategi 2006-6-15

Audioa Gil, Knorr eta Gorrotxategi 2006-6-15

2006-6-15ean Gorrotxategik bermatu zuen Iruña-Veleiako euskara zaharra Henrike Knorr eta Eliseo Gilekin batera.

Bi urte beranduago (2008-6-24)  faltsutzat salatu zituen 70 bat ostraka eta Iruña-Veleiako euskara zaharra.

Gorrotxategik behin baino gehiagotan azaldu ditu publikoki bere zalantzak adibidez Gasteizen (2010-3-25ean) 20 minutu hitzegin zuen eta esan zuen publikoki adituen (Hektor Iglesias, Luis Silgo, Idoia Filloy, Eliseo Gil, Elexpuru…)  aurrean “etor daitezela munduko arkeometra onenak ikertzera Iruña-Veleiako ostrakak…” eta entzuleen txalo zaparradarik onena jaso zuen, Sos Iruña Veleiak antolatutako hitzaldi batean (bideoa min 16′ 30”).

Baina gero Donostian (2010-5-4an) berriro bere salaketen apologia egin zuen UEUko Magisteritza eskolan.

Hiru urte betetzen dira (2008-6-24) Gorrotxategik faltsutze salaketa larriak egin zituela Arabako Biltzar Nagusietan , ondorio ikaragarriekin Iruña-Veleiako arkeologo, ondare eta euskara zaharrarentzat eta oraindik ikertu gabe.  Hic et Nunc.

Gorrotxategiren txostena 2008-6-24:

Iturria eta eskubideak: http://www.alava.net/msginet2/Veleia/

http://www.alava.net/msginet2/Informes/Veleia_Inf_40.pdf

https://ostraka.eus/gorrotxategi-txostena-3-eranskina/

Hainbat ikaslek Kimikako azterketa berriro egiteko eskatu dute

Berria.info

Elkarretaratzea egin dute Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak Bilbon eta Donostian dituen egoitzen aurrean. Euskarazko proban oker adierazitako ariketa bat zegoen.kimika

Dozenaka ikaslek EAEko selektibitatean euskarazko Kimika azterketa berriro egin behar dela eskatu dute gaur Bilbon eta Donostian, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren egoitzen aurrean elkarretaratzeak eginda. Izan ere, azterketan oker bat zegoen.

Hutsa aitortu du EHUk, eta nota txartzea ekidingo du. Hala, euskarazko proban oker adierazitako ariketa zuzenduko dute, baina kalifikazioa hobetzen badu soilik hartuko dute kontuan erantzuna.

Ikasleek, ordea, eskatu dute nahi duenak azterketa berriro egiteko aukera izan behar duela, betiere ahal den notarik onena ateratzeko.

Galdera iodo molekularrari buruzkoa zen, baina ‘potasio iodoa’ jarri zuten euskarazkoan. Selektibitatearen borondatezko faseko irakasgaia da Kimika, zientzietako ikasleena, eta garrantzitsua: zientzietako graduetan, inportantzia handia ematen diote Kimika azterketari. Karrera horietan nota handia eskatu ohi dute. Azken espedientearen %40 da selektibitatearen araberakoa.

Gaur hastekoak ziren 2011ko indusketak. Elexpuru

Juan Martin Elexpururen bloga

Atzoko Correon irakurtzen genuenez, gaur hastekoak ziren aurtengo ekitaldiko indusketak. Iragarrita baino hilabete eta erdi beranduago, Malentxo Arruabarrenak maiatzaren hasieran abiatuko zirela esan baitzuen. Deigarria da, bestalde, notizia Correok bakarrik ematea.

Iruña Veleia txikizioaren bideoa 2010–7-20