Etiketa honen artxiboa: iruña_oka

Unibertsitateak ostrakak analizatzea amestutako zurrumurrua omen da

Iruña Veleiako ostrakak analizatzea eskatzea unibertsitateari gehiegi omen da, atrebentzia, sakrilegioa edo auskalo okerragoa… amestutako zurrumurrua omen da. Italian berriz lasai asko egiten dute duela 2.700 urte urre gorrian idatzitako Preneste-ko fibulan. Duela 1.700 urteko euskara zaharra urre beltzean idatzita dago Iruña Veleiako ostraka zoragarrietan.

Preneste fibula etruskoarekin analisiak egin dituzte

Fibula Prenestina-rekin analisiak egin dituzte baina Iruña Veleiako euskarazko grafitoekin ezin omen da analisirik egin.  Etruskoarekin analisiak egiten dituzte baina euskararekin ezin omen da analisirik egin. Italian analisiak egiten dira baina Iruña Veleiako ostraka euskaldunak ezin dira Italiara eraman…
Preneste fibula

http://it.wikipedia.org/wiki/Fibula_prenestina

Preneste-ko fibula TA

El País: Una hebilla de oro… y de polémica

Giza katea Gasteizen DNA

Atzoko giza katea Gasteizen “Analisiak bai suntsipenik ez”. DNA

Elexpuru: Giza-kate arrakastatsua Gasteizen

Arrakastatsua izan zen atzoko ekitaldia. Andra Mari Zuriaren Plazan bildu ginen lehendabizi, hiru taldetan banatu gero, eta lurrean itsatsiz joan ginen plastikozko tira batez lotu genituen Foru Aldundia, Epaitegiak eta Bibat Museoa. Aldi berean, gaiari buruzko esaldiak zituzten paperak erantsi genizkion lokarriari: “Analitikak laborategi berezietan berehala!”, “Eliseo Gil politikoki eta mediatikoki kondenatua frogarik gabe”, “Nuñez aztarnategia suntitzen ari da”, “Arabako Foru Aldundia sarraskiaren arduradun”… Jendeak arreta handiz irakurri zituen.
“Una cadena humana exige justicia para Iruña Veleia” titulatzen du berria gaurko DNA egunkariak.

Sos Iruña Veleia: protesta

Gorrotxategiren faltsutze salaketa larriak hiru urte eta oraindik ez dira ikertu

Ekainean (24an) hiru urte beteko dira Gorrotxategik bere txostena faltsutze salaketa larriekin sarreratu zuela Arabako Aldundian, ondorioak ikaragarriak izan ziren Iruña Veleiako arkeologoentzat, ohorea eta 15 urteko lana galdu baitzuten. Hiru urte igaro dira eta oraindik ez dira salaketak ikertu ezta frogarik azaldu. Indefentsio ikaragarria.

Gorrotxategiren txostena 2008-6-24:

Iturria eta eskubideak: http://www.alava.net/msginet2/Veleia/

http://www.alava.net/msginet2/Informes/Veleia_Inf_40.pdf

https://ostraka.eus/gorrotxategi-txostena-3-eranskina/