Etiketa honen artxiboa: iruña_oka

Gorrotxategi eta Pruden ere PPkoak?

Sustatun eztabaida, ematen du gaia politizatu nahi dutela eta hasieran argitaratutako mezua ezabatu dute:

“Jakina da Gorrotxategik, Henrike Knorr-ek, Eliseo Gilek, Santos Yanguasek eta Pilar Cipresek bermatu zituztela ostraka euskaldunak… guztiak PPkoak al dira?

Pruden ere PPkoa al da Iruña Veleiako euskara defendatzeagatik?

Pruden 2006-6-10ean Filoblogian: …”Bukatzeko, ohar pertsonalago bat. Utikan zenizoak! Bada tamala zerbait interesgarri aurkitzen den bakoitzean kristo guztia “zuhurtzia” gora eta behera aritzea, eta bazter guztietan trikimailuak eta engainuak besterik ez ikustea. Sakoneko arrazoia hauxe da: euskara susmopean dago, beti susmopean. Noiz entzun behar diogu Gobernuko eledunari esaten ororen buru POZTU egiten dela? (eta, ondoren, gainera ditzala nahi dituen ohar zuhur guztiak…).”