Ostraka.mundua.com blogak 400 mila ziztada (hits) lortu ditu bi urtetan (26 hilabete), azken urtean 250 mila ziztada baino gehiago, eskerrik asko. Egunero ehundaka pertsona, nahiz eta albisterik ez izan, urtean hamarnaka mila pertsona 250 mila aldiz ziztatzeko. Garbi azaltzen du Iruña Veleiako euskara zaharrak ez duela interesik galdu. Ziztada guztiak Iruña Veleiako euskara zaharra aurkitu zuten arkeologo mitikoei Iruñako musari eta Bihotz urratuari; batera euskara defendatu duten euskal filologoei Juan Martin Elexpuru, Hector Iglesias, Orpustan eta Txillardegi. Sos Iruña Veleia herri plataformari egiten ari den lan bikainagatik, egiazko 16 txosten zientifikoak sinatu dituzten adituak eta euskara zaharra defendatzen ari direnei, Maju, Leherensuge, Forwhattheywereweare, Angulo oscuro bloga, Iruña Veleia argitu dezagun, Euskararen jatorria … eskerrik asko guztiei eta segi ziztatzen.
Etiketa honen artxiboa: iruña_oka
Sortu jaiotza eta izarra
Sortu alderdi politiko berriaren logoa Iruña Veleiakoa ematen du jaiotza, marra eta izarra (13353), alegia, 1.700 urteko logoa.
Sos Iruña Veleia Ostrakabase artxibo zoragarrian 13353 ostrakan irakur daiteke gazteleraz: ”Jaiotza marra kurbak estaltzen du eta gainean zortzi puntadun izarra.” => SORTU logoa
Sortu logoa
Sortu logoa
13353 Jaiotza marra eta zortzi puntadun izarra (Irudi originala Lurmen)
13353 jaiotza, marra eta izarra, 1.700 urteko ostraka
13353 Sos Iruña Veleia (irudia)
13353 jaiotza, marra eta izarra
Orain grafologoak falta dira faltsutzat salatu eta ilegalizatzeko…
Ostrakak jaiotzekin: 13376_1,13376_2, 13353, 13353 (Sos), 13383…
Kultura Diputatu berriak aurrekoaren ildo berari jarraitzea salatu du Aralarrek
Sos Iruña Veleiaren kritika Arabako EAJren kultur diputatu berriari
2010eko irudia Julio Nuñez aztarnategiko 8.000 M2ko eremu arkeologikoa erasotzen hondeamakinarekin.
EAJren diputatuarekin errepikatuko al da txikizioa?
Herri programak defendatu behar du Iruña Veleia
Herri programak defendatu behar du Iruña Veleiako euskara zaharra eta Sos Iruña Veleia Herri plataformaren eskaerak, alegia, kereila kendu, analisiak eta indusketa kontrolatuak.
Sos Iruña Veleiak 2.132 sinadura analisiak eta indusketa kontrolatuak egiteko.
Herri programa 1.800 urtetan.
Elkarrizketa Arabako EAJren kultura diputatu berriari. DNA
Elkarrizketa Malentxo Arruabarrenari. DNA
EAJ Malentxo Arruabarrena = EA Lorena Lopez de Lacalle. Bakarrik falta zaio hondeamakinarekin beste 8.000 M2 erasotzea Iruña Veleiako aztarnategiko eremu arkeologikoan.
Grafologo batek 36.000 euro bigarren txostenagatik. Sustatu
Iruña-Veleia: counter-graphology. For what they were… we are
Iruña-Veleia: counter-graphology. For what they were… we are
- Leherensuge (my old blog): Iruña-Veleia category
- This blog: Iruña-Veleia catergory
Iruña Veleia salatariek kontatuta Zuzeun ezagutzen dudana tragedia da
Euskara batua euskara galdua. Manex Ohianart. Zuzeu Iruña Veleiarekin zerikusirik ez duen gaia berehala %eko 100a bete du, hasieran Manex Oihanartek sinatzen zuena, Manex Oihanbeltz bilakatu da baina inor ez da konturatu, Iruña Veleiako tragediaren historia berri bat asmatu dute salatariek, zerikusirik ez duena errealitatearekin baina berdin dio, inor ez baita konturatu eta konturatu direnen iruzkinak ez dituzte argitaratu *(Zuzeu-ri barkamena eskatzen diot akatsa konpondu eta argitaratu dutelako artikulu hau idatzi ostean, barka eragozpenak). Hona Zuzeura bidalitako iruzkina:
Ezagutzen dudan Iruña Veleia tragedia da.
Hemen (Zuzeun) irakurtzen den Iruña Veleia ez dut ezagutzen. Ezagutzen dudana
tragedia da. Arkeologoek 15 urtetan lan egin zuten, txostenak idatzi eta
sarreratu Arabako Foru Aldundian. Hasieran adituek onartu zituzten
Gorrotxategik, Santos Yanguas, Pilar Cipres, Henrike Knorr, publikoki
onartu ere.
Faltsutzat aurreneko salaketa Gorrotxategik egin zuen 2008-6-24an, eta
Arabako Kultura Diputatuak Gorrotxategiren txostenarekin bakarrik sinatu
zuen 444 foru agindua eskubide guztiak kenduz arkeologoei 2008-11-19an.
Data honetan batzordekoek gezurrezko Descartes eta pegamentoarekin
kiskali zituzten euskara zaharra aurkitu zuten arkeologoak Arabako
Batzar Nagusietan. Kale gorrian ezer gabe uzti zituzten 15 urte lan egin
ostean inolako frogarik gabe.
Gero beste txosten salatari batzuk sarreratu zituzten Arabako Aldundian;
baina baita ere 16 txosten zientifiko Iruña Veleiako euskara zaharra
bermatuz Sos Iruña Veleiari esker.
Faltsutze salaketen aurreneko baloraketa Izagirre fiskalak egin zuen
publikoki esan zuenean duela bi urte, “ez zutela ezer frogatzen“. Eusko
Tren eta Eusko Trenbide sareak enpresa publikoek kereilak jarri
zituzten arkeologoei delitu ekonomikoak egotzita eta epaileek betiko
artxibatu zituzten “salaketek funtsarik ez dutelako”.
Orain Arabako Foru Aldundiaren salaketa bakarrik gelditzen da,
salatariak batzuk eta salatuak besteak, alegia, Iruña Veleiako euskara
zaharra aurkitu zuten taldekoak, hiru pertsona tartean Eliseo Gil, 2008-11-19an eskubide guztiak kendu zizkietenak, tragedia pertsonala ikaragarria eraginez.
Bi urte ostean salatuak oraindik ez dira ezta inputatuak izan, nahiz eta
bere eskubide guztiak aspaldi galdu zituzten, azken albisteak dira
epaileak agindu omen duela 75 ostraka analizatzea, jakiteko ea salaketek
funtsarik ba ote duten. Ikusten denez salatariek ez dute errukirik beren
salaketek eragindako biktimekin.
Arkeologoen txostenak hainbat daude salatuenak, Filloy eta Gilenak eta
salatarienak Julio Nuñez, bi txosten sinatzen ditu, onuradun nagusiena
da, aztarnategiko zuzendari berria, iaz 8.000 M2 eremu arkeologikoan
erasotu zituen hondeamakinarekin eta 2011n 500.000 euroko aurrekontua
izango du.
Beste arkeologoen txostenak ere badaude Perring-ek esaten du Gilen
indusketa “goi mailakoa dela”, Harris-ek bermatzen du Gilen lana,
Illarregik eta Fernadez Ochoak ere. Colmenerok babesten du Filloy eta
Gilen indusketa eta esaten du indusketa kontrolatu batek konponduko
duela “arazoa”, Perring-ek zioen bezala. Luis Silgok arkeologian
doktoreak dio batzordeko arkeologoen txostenak (Julio Nuñez barne) ez
duela ezertarako balio…
Filologoen txostenak ere badaude salatarienak Gorrotxategi eta Lakarra,
baina beste batzuk defendatzen dutenak Iruña Veleiako euskara zaharra
benetakoa dela, Juan Martin Elexpuru, Hector Iglesias, Orpustan eta
Txillardegi. Dakidala ez dute erantzunik jaso.
Salatariek eta beraien salaketek sortutako biktimak konpontzen ez diren
bitartean, Iruña Veleiako tragediak bi urte baino gehiago irauten du.
Tartean Iruña Veleiako 1.700 urteko euskara zaharra faltsutzat salatua.
Sos Iruña Veleiako 2.132 sinadurek eskatzen dute analisiak egitea eta
indusketa kontrolatuak, adibidez 32. zundaketan non azaldu ziren,
filologoek faltsutzat salatzen dituzten ostraka euskaldunen erdia baino
gehiago.
* Zuzeu-ri barkamena eskatzen diot akatsa konpondu eta bidalitako iruzkina argitaratu dutelako artikulu hau idatzi ostean, barka eragozpenak eta eskerrik asko.