Etiketa honen artxiboa: iruña_oka

Euskara batua eta galdua. Manex Ohianart Zuzeun

Euskara batua euskara galdua. Manex Ohianart. Zuzeu

“Hasteko, latinak ekarri zizkigun euskara-latina gurutzaketan leudeken adibide guztiak. Inork ez du hasi etruskoaren azterketa, ea latinetik bainoago, euskal-etruskoar sustratu amankomun bat egongo ote zen, latinoek mundua asmatu baino lehen. Jarraitzeko, Iruña-Beleiako euskara ezinezko kakanahasietan galtzera bota dute. Epigrafiarako hizkuntzalariak teoria bat baldin badu, arkeologoak bere teoria eta lege guztiak berridatzi beharko ditu. Batezere ukiezinak direnak, estratigrafiarenak. Horra! Zientziaren mundua hankaz gora, Lakarra eta beste batzuei bere teoriak berridaztea nekeza egiten zaielako.”Euskara Koldo Zuazu

Kultura diputatu berriaren erantzuna

2010-12-1ean Sos Iruña Veleiak bi eskaera egin zizkion Arabako kultura diputatuari, kereila kentzea eta analisiak eta indusketa kontrolatuak egitea. 2.132 sinadurek bermatzen dute eskaera. Malentxo Arruabarrena EAJren kultura diputatu berriak ematen du atzo erantzun zuela El Correo españolen ontzat emanez orain arte egindako guztia, alegia, Iruña Veleiako euskara zaharra faltsutzat salatu, arkeologoak gezurrekin kriminalizatu eta inolako eskubiderik gabe utzi 2008-11-19an. Iritzietan oinarritutako faltsutze salatariak babestu eta oztopatu analisiak eta indusketa kontrolatuak. Guztia oso “zientifikoa”. Ikusiko dugu Iruña Veleiako aztarnategia hondeamakinaz erasotzen jarraitzen duen eta beste 8.000 M2 (edo gehiago) alperrik ondatzen dituen betirako, Lopez de Lacalle-k egin duen bezala aztarnategia zabortegia bihurtuz.

EAJren kultura diputatu berria Malentxo Arruabarrenak jarraitzen du faltsutzat salatzen

Kultura diputatu berriak ez du kereila kendu: El Correo español. Ez du Julio Nuñez bota, salataria, zuzendari berria, onuradun nagusia, aztarnategiko erasotzailea eta 8.000 M3ko hondakinen sortzailea.

Malentxo Arruabarrenak (EAJ) hondeamakina ere sartuko du aztarnategiko beste 8.000 M2 txikitzeko?

Kultura diputatu berriak grafologoen gezurrak sinesten ditu? Sinesten du Eliseo Gilek 1.700 urte dituela? Zergatik ez ditu Julio Nuñezen hondeamakinak ateratako 8.000 M3ko hondakinak gabahetzen ondarea berreskuratzeko?

Zergatik ez du 32. zundaketa zabaltzen nazioarteko arkeologo talde batek?

2010eko irudia Julio Nuñez aztarnategiko 8.000 M2ko eremu arkeologikoa erasotzen hondeamakinarekin.
Julio Nuñez

Julio Nuñez faltsutze salataria eta txikitzailea. Bideoa “Destrozando Iruña-Veleia” 2010-7-20an grabatua, Arabako Aldun nagusiak Iruña-Veleia bisitatu zuenean. Sinestezina. Noiz pasako dituzte 8.000 M3ko hondakinak galbahetik ondarea berreskuratzeko?
15542

Arabako Foru Aldundiak 75 ostraka analizatzeko eskatu dio epaileari 40 bat

Arabako Foru Aldundiak 75 ostraka analizatzeko eskatu dio epaileari, oraindik ez dute argitaratu zerrenda, baina Sos Iruña Veleia plataformaren arabera 40 bat hauek dira:

10741,11267,11419,11420A,11420B,11422A,11422B,11423,11425,11426,

11427,11428,11429,11459A,11459B,11530A,11530B,12391,12392,12396,

12430,

Ostraka euskaldunak analizatzeko:

13274A, 13347,,13361A, 13361B, 13368A, 13368B, 13370B, 13380,

13394B, 13397A, 13397B, 13398A, 13398B, 15910, 15922, 15923.2, 16362, 21658,
16362

16362a 2006-6-20 neu elosi / (ϕώϛ, / nebai

16362b 2006-6-20 tu laike / bai

Iturria Sos Iruña Veleia
Zerrenda

Beste bost gehiago: 11642, 12348, 12500, 13349, 13386