Etiketa honen artxiboa: iruña_oka
36 mila euro txosten grafologiko bat Eliseo Gil salatzeko. DNA
Elexpururen kritika Xabier Mendigureni
75 ostraka analizatzeko. SOS
Arabako Foru Aldundiak epaileari eman omen dion 75 ostraken zerrenda ez da oraindik argitaratu baina Sos Iruña Veleiak ostraka batzuen irudiak erakutsi ditu: 11642, 12348, 12500, 13349, 13386…
Sos Iruña Veleia ostraka batzuk
13349 analizatzeko zerrendan omen dago baina ez Gorrotxategik ezta Lakarrak ere ez dute salatu. Orain arte inork ez du salatu, AFAk analizatzeko 75 ostraken zerrendan azaltzen bada, izango da grafologoek salatu dutelako. Grafologo anonimoak peritoak dira ala salatari berriak?
Alberto Barandiaranen erdia. Xabier Larrabe Berrian
Udalbiltza 8 urte salatua eta aske
Ez da konparagarria baina Udalbiltza aferan fiskalak ia 8 urtetan defendatu ditu salaketak eta azkenean ebatzi dute inolako funtsarik ez dutela. Iruña Veleia aferan hasieratik Izagirre fiskalak esan zuen faltsutze salaketak fundamenturik gabeak zirela, bi urte baino gehiago.
Gara.net zorionak.
Rabulako kalbarioa 585. urtea
Sos Iruña Veleia artikulu berriak
Munduko ikerlariak sutan daude txikizioa ikusita. Roslyn M. Frank Hernaniko Kronikan
Roslyn M. Frank Hernaniko Kronikan.
2010eko irudia Julio Nuñez aztarnategiko 8.000 M2ko eremu arkeologikoa erasotzen hondeamakinarekin.
Julio Nuñez faltsutze salataria eta txikitzailea. Bideoa “Destrozando Iruña-Veleia” 2010-7-20an grabatua, Arabako Aldun nagusiak Iruña-Veleia bisitatu zuenean. Sinestezina. Noiz pasako dituzte 8.000 M3ko hondakinak galbahetik ondarea berreskuratzeko?
Iruña Veleiako aurreneko bizkarroia Sustatu
Iruña Veleiako gezurrezko albiste bakar batek Sustatuko bisitaldien %12 (75/619) bereganatu du: Sustatu
Argitaratuko balute Iruña Veleiarekin zerikusirik duen trafiko guztia (hainbat albiste izan dira eta erantzunak) agian trafikoaren %50a izango litzateke.
Iruña Veleiak bizkarroi asko du, diru publikoarekin gizendutako salatarien bizkarroiak. Ez da bizkarroi bakarra jakina, Celtiberia izan zen urtetan 2006ko ekainetik 2008ko uztailera, gero TA (jarraitzen du), Julio Nuñez salataria, onuradun nagusia, aztarnategiko zuzendari berria eta 8.000 M2ko eremu arkeologikoaren erasotzailea. 2011ko aurrekontua 500.000 euro agian aztarnategia hondeamakinaz erasotzen jarraitzeko guztion begien aurrean. Ea Malentxo Arruabarrenak Arabako Aldundiko Kultura Diputatu berriak (EAJ) galerazten dion.
Bizkarroiak berez ez dira txarrak deserosoak eta gogaikarriak, biktima hiltzen ez badute (ostalariaren heriotza bizkarroiarena da ere) , mitoa handitzen laguntzen dute eta Iruña Veleian protagonista nagusiak eta biktimak 15 urteko lanaren ostean euskara zaharra aurkitu zuten arkeologoak dira Iruñako Musa eta Bihotz Urratua. Blog hau ere beste bizkarroi bat besterik ez da Iruña Veleiako mitoekin liluratuta jarraitzen duena baina gezurrik gabe. Iruña Veleiak ikaragarri saltzen jarraitzen du nahiz eta gezurrezko faltsutze salaketak duela bi urte baino gehiago egin zituztela, inolako frogarik gabe euskara zaharra aurkitu zuten arkeologoak eskubiderik gabe utzi, zigortu eta kalte moral errepara ezina egin 2008-11-19an Arabako Biltzar Nagusietan. Bizkarroiak biktimen kontura bizi gara.