Etiketa honen artxiboa: iruña_oka
A-20 2008-11-20 Eliseo Gilen prentsaurrekoa Iruña Okan 2. urteurrena
2008-11-20 gaur bi urte beldurgarria izan zen, bezperan Arabako Biltzar Nagusietan hedabide guztien aurrean izandako inkisizio kapituluaren ondorioz, hedabide guztien azalean azaltzen ziren frogatu gabeko eta inon idatzi gabeko Iruña-Veleiako grafitoen “faltsutze” salaketak. Eliseo Gilek (Gorrotxategiren txostena salbu 2008-6-24) ez zituen ezagutzen ere beste salatarien txostenak, ez baitziren aurkeztu inon oraindik, ondorengo astetan sartu baitzituzten Arabako Foru Aldundian. Eliseo Gilek bakarrik ezagutzen zuen egun horretan hedabide gehienetan argitaratzen zutena. Eliseo Gilek egoera honetan arratsaldeko 17etan prestsaurrekoa eman zuen Iruña Okan:
1/3.- Eliseo Gil Iruña Oka 2008-11-20 (bideoa)
Sos Iruña-Veleiak Eusko Legebiltzarreko baloraketa
A-19 Iruña-Veleiako euskara zaharra aurkitu zuten arkeologoak kiskali zituzten gezurrekin Arabako Biltzar Nagusietan 2. urteurrena
A-19 (2008-11-19) gaur bi urte Arabako Biltzar Nagusietan gezurrekin (Miscart eta pegamentoa) kiskali zituztela Iruña-Veleiako euskara zaharra aurkitu zuten arkeologoak. Bi urte ostean 16 txosten zientifikoek bermatzen dituzte Iruña-Veleiako grafitoak eta Sos Iruña-Veleiak 2.132 sinadura bildu ditu analisiak eta indusketa kontrolatuak egiteko.
Akta Arabako Biltzar Nagusia 2008-11-19
"Citamos ahora una de las piezas más problemáticas, tanto por la representación iconográfica grabada en una de las caras como por el texto escrito en la otra, y que fue objeto en su momento de análisis químicos para certificar la antigüedad de los graffiti. Se trata del número 11.709, al que ya hemos hecho referencia. Y como hemos explicado en el informe, a los problemas de lengua se añade la última línea de este grafito. La paleografía ya es una paleografía claramente no romana y a Seneca, Sócrates y Virgilio, por supuesto serían "Siiniica", "Socratiis" posiblemente pero con una "e" y "Vergilius" en latín. Aquí tenemos claramente el inicio de una "d", están leyendo lo que yo leo también. Es decir, la "e, s, c, a, r, t", "Descartes", efectivamente, efectivamente, Descartes, nombre que debemos entender como una referencia al filósofo francés del siglo XVII." 11709 MISCART
Miscart eta pegamentoarekin.
Iruña-Veleia eta XIX. mendeko medikuntza. Dna
Arabako Kultura diputatua Eusko Legebiltzarrean (bideoa)
Sos Iruña-Veleia Eusko Legebiltzarrean (bideoa)
Bihar bi urte 2008ko azaroak 19 (A-19) Arabako Biltzar Nagusietan kiskali zutela gezurrekin Iruña-Veleiako euskara zaharra
A-19an Iruña-Veleiako euskara zaharra aurkitu zuten arkeologoak Idoia Filloy eta Eliseo Gil kiskali zituzten Arabako Biltzar Nagusietan gezurrekin (MISCART eta pegamentoa) hedabide guztien aurrean eta inolako defentsarik gabe.
Antzerkiaren hiru arduradun nagusiak azaltzen dira paperetan Arabako Kultura diputatua (Agindu Forala 444) festa guztia antolatu zuena, Joakin Gorrotxategi bere txosten filologikoa zelako Aldundian sarrera zuen bakarra (2008-6-24) eta Felix Lopez funtzionaria, Gorrotxategiren txosten bakarraren “unanimitate zientifikoaren” sinatzailea. Ostean Batzordeko txostenen egileak besteen artean. Benetako arduradunak ezkutuan daude noski.
Bi urte terdi badira Gorrotxategiren faltsutze salaketa larriak sarreratu zirela Arabako Foru Aldundian (2008-6-24), bost hilabete ustezko “Batzorde zientifikoak” aztertu sekretupen (2008-6-24 / 2008-11-19) eta bi urte Arabako Biltzar Nagusietan kiskali zituztela arkeologoak… eta oraindik ondorio itzelak izan dituzten faltsutze salaketak EZ DIRA IKERTU.
Epaileak ostrakak analizatzea ebatzi du eta badirudi Arabako Kultura diputatuak eman diola epaileari analizatzeko ostraka zerrenda (esan omen zuen Eusko Legebiltzarrean 2010-11-16an).
Bi urte terdi igaro dira (2008-6-24) eta oraindik faltsutze salaketa larriak ikertu gabe.
Laborategi espezializatuek oso erraz erabaki dezakete Iruña-Veleiako auzia. Elexpuru
Koenraad Van den Driessche geologoaren aurkezpena.