Etiketa honen artxiboa: iruña_oka

Hector Iglesias eta Koldo Mitxelena

http://sustatu.com/1319632648#1321018957

Hector Iglesias

Koldo Mitxelenaren obra osoa (berr)irakurtzen ari naiz (2011an Gipuzkoako Foru Aldundiak argitaratua).

Eta begiratu zer idazten zuen Mitxelenak 1953an ?

Mitxelenak idazten zuen :

”NO DEBEMOS OLVIDAR, SIN EMBARGO, QUE NO SERÍA LA PRIMERA VEZ QUE LOS DESCUBRIMIENTOS DE TEXTOS HAN DEMOSTRADO COSAS QUE LOS LINGÜISTAS ESPECIALIZADOS HABÍAN DECLARADO IMPOSIBLES”(Mitxelena, Obras completas, III. Liburukia, PALÆOHISPANICA, 205. orrialdea)

Les inscriptions de Veleia-Iruña (2009). Hector Iglesias

Iruña Veleia. Hector Iglesias. Donostia 2010-4-28. (bideo bat euskaraz)

Iruña Veleia. Hector Iglesias. Gasteiz 2010-3-25 (Bideo bat gazteleraz)

Iruña-Veleia hitzaldien bideoak:
http://www.vimeo.com/user3606675
http://www.youtube.com/user/kvddries2009
http://www.youtube.com/user/iruinaoka

Euskara Errioxan hitzaldia Bilbon gaur. Eduardo Aznar

Euskara Errioxan (Euskararen jatorria.net)

Eduardo Aznar antropologo eta historialariak hitzaldi bat emango du gaur Bilbon, argitaratu duen liburuari buruz: “El euskera en la Rioja, primeros testimonios”.

– Eguna: azaroaren 11n ostirala

– Ordua: 19:30etan

– Lekua: Enpresarialen Eskola, Elkano kalea 21.

Eduardo Aznar

Gorrotxategi beldurtuta hiru urte

Hiru urte bete dira Gorrotxategik esan zuela Iruñean 2008-10-8an Euskaltzaindiaren 75. urteurrenean: «Beldur naiz hau guztia (Iruña Veleia) ez ote den iruzur lotsagarri eta penagarria izango».

Berria.info 2008-10-8an: Eta zalantzak, orain, susmoak dira. Eta euskara zaharraren aditu prestigiodunenak, Joakin Gorrotxategik, orain arte inork erabili nahi izan ez duen hitza erabili du azkenean. «Beldur naiz hau guztia ez ote den iruzur lotsagarri eta penagarria izango».

Ordurako hilabete batzuk lehenago Gorrotxategik faltsutze salaketa larriak sarreratuta zituen AFAn 2008-6-24an, abaina hori ez zuen esan eta oraindik ez dira ikertu. Ekainaren 24an hiru urte bete ziren Gorrotxategik bere txostena faltsutze salaketa larriekin sarreratu zuela Arabako Foru Aldundian, ondorioak ikaragarriak izan ziren Iruña Veleiako arkeologoentzat, ohorea eta 15 urteko lana galdu baitzituzten. Hiru urte igaro dira eta oraindik ez dira salaketak ikertu ezta frogarik azaldu. Indefentsio ikaragarria.

Gorrotxategik salaketak egin baino bi urte lehenago defendatu zuen publikoki Iruña Veleiako euskara zaharra Henrike Knorr eta Eliseo Gilekin batera:

2006-6-15ean Gorrotxategik bermatu zuen Iruña-Veleiako euskara zaharra Henrike Knorr eta Eliseo Gilekin batera.

Bi urte beranduago (2008-6-24)  faltsutzat salatu zituen 70 bat ostraka eta Iruña-Veleiako euskara zaharra.

Gorrotxategik behin baino gehiagotan azaldu ditu publikoki bere zalantzak adibidez Gasteizen (2010-3-25ean) 20 minutu hitzegin zuen eta esan zuen publikoki adituen (Hektor Iglesias, Luis Silgo, Idoia Filloy, Eliseo Gil, Elexpuru…)  aurrean “etor daitezela munduko arkeometra onenak ikertzera Iruña-Veleiako ostrakak…” eta entzuleen txalo zaparradarik onena jaso zuen, Sos Iruña Veleiak antolatutako hitzaldi batean (bideoa min 16′ 30”).

Baina gero Donostian (2010-5-4an) berriro bere salaketen apologia egin zuen UEUko Magisteritza eskolan.

Hiru urte bete dira (2008-6-24) Gorrotxategik faltsutze salaketa larriak egin zituela Arabako Biltzar Nagusietan, ondorio ikaragarriekin Iruña-Veleiako arkeologo, ondare eta euskara zaharrarentzat eta oraindik ikertu gabe.  Hic et Nunc.

Gorrotxategiren txostena 2008-6-24:

Iturria eta eskubideak: http://www.alava.net/msginet2/Veleia/

http://www.alava.net/msginet2/Informes/Veleia_Inf_40.pdf

https://ostraka.eus/gorrotxategi-txostena-3-eranskina/

Almagro hiru urte difamatzen kalumniatzen ala txantxetan

Badira hiru urte inork baino lehen publikoki, Martin Almagrok salaketa larriak egin zituela El Correo españolen 2008-11-1ean.

Jakina Almagrok ezagutuko zituela Gorrotxetegik hilabete batzuk lehenago 2008-6-24ean Arabako Foru Aldundian sarreratu zituen faltsutze salaketa larriak, ausarta gizona beste batek salaketa formala sarreratu ostean.

Epaileek behin betiko artxibatu zituzten ustezko estafagatik enpresa publikoek (Eusko Tren eta Eusko Trenbide Sareak) egindako salaketak… baina Almagrok publikoki egindako kalumniak eta difamazioak (edo bromak) ez ditu zuzendu. Hiru urtetan ez dituzte salaketa larriak ikertu eta ez omen dituzte ikertu nahi. Orain faltsutze salatariek eskubide osoa omen dute Iruña Veleia inpuneki txikitzeko.

Almagrorentzat txantxa da.

ET 12 => ETXE grafia modernoarekin Veleian herri.admin

Faltsutze salatarientzat guztia libre da beti aukeratuko dute ustezko faltsukeria demostratzen omen duen “froga nabarmena” adibidez:

IIT XII = et XII = et 12 Gorrotxategik transkribitzen duen bezala bihurtzen dute,

IIT XII => ETXE grafia modernoarekin Veleian

Eta salaketa sinatzen du “herri.admin” suposatzen da herriaren administrazioarekin zerikusirik duen norbaitek.

http://www.argazkiak.org/photo/etxe-grafia-modernoareki/

http://www.argazkiak.org/herri.admin/

15923a 2006-6-22 Miria / ama / et XII

15923b 2006-6-22
15923

www.sos-irunaveleia.org/ostracabase:15923

Iruña Veleia herri lotsa. Juan Martin Elexpuru

Iruña Veleia herri lotsa. Juan Martin Elexpuru. Goiena.net

Juan Martin Elexpururen bloga.

Korapilo batzuk hasi gara askatzen, beste batzuek gogor jarraitzen dute. Azaroan betetzen dira hiru urte Iruña-Veleiako auzia lehertu zenetik: Arabako Diputazioak izendatutako Batzordeak gure herriarentzat eta hizkuntzarentzat oso inportanteak izan litezkeen aurkikuntzak faltsuak zirela erabaki zuen. Diputazioak kalera bidali eta epaitegietara eraman zituen arkeologoak berehala. Hiru urtean ez da faltsutzailearen arrasto txikienik aurkitu eta ez da argudio berri bakar bat ekarri; bitartean 17 txosten mardul ondu dituzte 9 naziotako hainbat ikerlarik benetakoak izan daitezkeela jakinaraziz. Izen handikoak dira horietako asko, eta inork ez du ezer kobratu bere lanarengatik. Baina euren argudioak ez direla aski eta laborategiko frogak egin behar direla diote denek, auzia betiko argitu dadin. (Jarraitzen du)

Juan Martin Elexpururen bloga.
Juan Martin Elexpuru

Juan Martin Elexpuru