Etiketa honen artxiboa: jaia

Iruña-Veleia 1. jaia uztailak 3

220703-Jaia-744x1024

Iruña-Veleia 1. jaia

Iruña-Veleiako  altxorrak orain arte izan ez duen jai bat merezi duelakoan gaude, euskaldunontzat izugarrizko garrantzia duelako. Beraz, bertan topatutako grafitoan irakurri daitekeen moduan, uztailaren 3an “IAN TA IIDAN DIINO_” egingo dugu (garai batean “E” adierazteko “II”erabiltzen zen: “jan ta edan denok”(?).

Horregatik Iruña-Veleia Martxanek uztailaren 3rako (igandea) egun berezia antolatu du. Goizean bisita gidatua egingo da eta gero bazkari herrikoia, janaria norberak eramanda edo nahiago izanez gero, egingo den entsalada eta paella oilaskoa jateko aukerarekin.

Iruña-Veleian zer gertatu den jakin nahi duzu?
Zer da ezkutatu nahi digutena?
Zergatik?
Euskalduntzen berantiarraren ipuina ezagutzen duzu?
Zergatik uzten ari dira gezur hori zabaltzen?
Nortzuk izan ziren bagaudak eta zer gertatu zen Euskal Herrian V-X. mende bitartean?

Orainaldia ulertzeko eta etorkizunean askatasunari eta euskerari eusteko, hemen gertatutakoa zinez interesgarria da.
Bisita ondoren jai polita egingo dugu eta ondo pasatzeko egun bikaina duzue!
Zuen ezagunen artean mezu hau zabaltzea biziki eskertzen dizugu