Salba dezagun Iruña-Veleia. Jexux Eizagirre. Urumeako kronika.
Iruña-Veleia da aztarnategi bat, antzinako aztarnen kokaleku, Gasteiztik 10 kilometrotara dagoena, Iruña Oka herrian. Iruña-Veleiako lurpean ezkutatzen dira 1.500 urte baino gehiagoko aztarnak. Duela 10 bat urte, arkeologoek, Eliseo Gil buru zelarik, 400 grafito aurkitu zituzten, erromatarren garaikoak, hain zuzen. Bazituzten latinezko eta euskarazko esaldiak ere. Eta esaldi horien mezua, berriz, kristautasunarekin zegoen lotua, hainbat kasutan.
Handik bi urtetara, Martin Almagro Gorbea jaunak (zein baita “anticuario perpetuo de la Real Academia de la Historia”, bere biografian jartzen duenez) honako adierazpen hau egin zuen: “Los grafitos de Iruña-Veleia o son una broma o una estafa”.