Etiketa honen artxiboa: julio nuñez. martin almagro

Iruña Veleia gorrian zaharrak berri 7 urte luze

15542 2006-8-25 A B C D E F / G H I K L M / N O P Q R / T V X Y Z

Ezkurra grafologoak esan du zientifikoki demostratu duela Gilek 1700 urte dituela eta beste 40 mila euro ematen baldin badizkiote, demostratuko duela (zientifikoki) Caesar enperadorea ere akabatu zuela.

Ertzaintzaren kapitainak 700 orriko txostena sinatu ostean esan du, Caesar asesinoaren froga nahikorik ez duela aurkitu Iruña Veleiako ostraketan, susmagarrien artean, bi grafologoak, joan ziren hiru arkeologoak, batzorde zientifikoko guztiak, Henrike Knorr, Lakarra, Gorrotxategi, Santos Yanguas, Cipres, Zoilo Calleja, Cerdan, Ezkurra, Navarro, Idoia, Eliseo… afera konplexua dela eta beste zazpi urte behar dituela diligentziak osatzeko.

Vallo arkeologoak aitortu du bere eskuekin atera zuela 88 zundaketatik alfabetoa idatzita duen 15542 ostraka eta ezinezkoa dela faltsutzea, egiazkoa dela, benetako Zeta eta guzti.

IPCEko Navarrok aitortu du (15920) ostrakaren kostra datatu eta 1700 urte eman zizkiola, ostraka garbitu eta azpian II hizkia azaldu dela, VRT(II) TV, alegia, esaldiak 1700 urte dituen ebidentzia arkeologikoa dela.

Foru Aldundiko Valdeonek esan du, Idoia Filloy eta Eliseo Gil arkeologoek eman ziotela zuzenean lurretik ateratako (14469) ostraka zikina, Foru Aldundian garbitu eta azaldu zela VIILIIIA hiru aldiz idatzita, gero Julio Nuñezek aurkitu zuen bezala, ezinezkoa dela tronpatzea.

Gorrotxategik esan du 7 urte alperrik igaro direla eta badela garaia munduko arkeologo onenak ekartzeko Iruña Veleiara indusketa kontrolatuak egitera, duela hiru urte publikoki eskatu zuen bezala (aurkakoa 11 aldiz esan ostean).

Harrisek esan du irrikitan dagoela Iruña Veleira etortzeko 32. zundaketa zabaltzera, ostraka euskaldunak ateratzera, indusketa kontrolatuak egitera eta berak zuzentzen duen indusketan, ezinezkoa dela ostrakak faltsutzea.

Julio Nuñezek esan du bera izendatu zutenean Almagrok agindu ziola hondeamakina sartu baina ezer ez bilatzeko Iruña Veleian, berak oso ondo betetzen dituela esanak eta prest dagoela karguan jarraitzeko beste 17 urtetan. Hala ere errekonozitu du zerbait egin behar zuela (diru laguntzak justifikatzeko) eta VIILIIIA behin aurkitu duela 7 urtetan, hamaika aldiz aurkitu zutenean Idoia Filloy eta Eliseo Gilek.

Igone Martinez de Luna Arabako Kultur diputatuak, aitortu du berak ere senatari (gai) izan nahi duela Lorena Lopez de Lacalle bezala eta bere urratsak jarraituko dituela Iruña Veleiako aferan ere, datozen 4 urtetan bederen.

Juan Martin liburu berria prestatzen ari da “Iruña Veleia gazteak ginenean” eta itxaropena du Elkar-ek argitaratuko diola Barandiaranen afera bezala.

Ertzaintzaren kapitainak deklaratzera deitu ditu Koen eta Juan Martin, jakiteko zergatik ezkutatzen duten GANIS (Mari Domingi) eta ET XII Ostrakabasen, jakinik Ertzaintzaren ikerketaren ezinbesteko oinarria dela, despistatzeko izango delakoan.

Sos Iruña Veleia herri plataformak ostegunean pankarta paratu zuen Arabako Foru Aldundiaren aurrean: “Iruña Veleia argitu 1700 urte baino lehen mesedez”

Bitartean 14 urte ostean Iruña Veleian 1700 urteko euskara zaharra aurkitu zuten arkeologoak Idoia Filloy eta Eliseo Gil, 7 urte luze faltsuki salatuak kale gorrian inolako eskubiderik gabe.

Errukirik ez dago Iruña Veleia gorrian azken 7 urte luzetan, justizia ez da ezagutu.