Julio Nuñezek ia ez du Iruña Veleiako grafitorik argitaratu azken 6 urtetan, (dakidala bi VELEIAN ara eta UR ELA (Duumviri) ) nahiz eta “asko azaldu omen diren”… arraroa da 8.000 M2 baino gehiago arakatu dituelako hondeamakinak eta guzti. Idoia Filloy eta Eliseo Gil arkeologoek mila ostraken irudiak argitaratu zituzten (begira Ostrakabase zoragarria 70 euskaraz eta guzti), Nietok eta beste arkeologoek ere aurkitu zituzten.
VELEIAN ara argitaratu zutenean 2012an, Antonio Rodriguez Colmenero arkeologoak (besteen artean) idatzi zuen agian euskaraz idatzita zegoela zati bat bederen: “Por otra parte, el posible genitivo euskérico Veleian nos libraría de tener que interpretar, con los inconvenientes arriba expuestos, Veleian(orum) o, en el mejor de los casos, Veleian(ae) para una forma nominal que se hallaría transcrita en su
totalidad.”
Julio Nuñezek Iruña Veleiako lehen grafitoa (Veleian ara) argitaratu eta euskara bermatu? Ulergarria izan daiteke gehiago ez argitaratzea, (UR ELA Duumviri) ere euskara ematen du), euskaraz ez dakielako eta bera baita faltsutze salaketak egiten dituen bi txosten zientifikoen sinatzailea.
Galdera da erakunde publikoek Eusko jaurlaritza (Arkeoikuska), Arabako Foru Aldundia, Kultura sailak, zergatik babesten duten Iruña Veleiako zentsura lotsagabea azken 6 urtetan?
2009-1-17an Arabako Foru Aldundiak Iruña Veleiako mila ostraken irudiak argitaratu baldin bazituen sarean, zergatik ez du bat ere argitaratu azken 6 urtetan?
Euskal erakunde “demokratikoek”, alderdi politikoek, hedabideek… zergatik babesten dute Iruña Veleiako zentsura? Zergatik ez dute Iruña Veleiako ostraken irudirik argitaratzen azken 6 urtetan?