Patxi Zabaleta abokatuari elkarrizketa. Urumeako Kronika.
«Aterabidea eztabaida zientifikoan dago»
Iruña-Veleiako auzia gertutik ezagutu du Patxi Zabaleta abokatu, politikari eta euskaltzainak, eta Doberak eta Hernani Errotzenek antolatuta, hitzaldia emango du gaur, 19:00etan Biterin. HERNANI.
Iruña-Veleiako aurkikuntzen egiazkotasuna zalantzan jarri da, eta auziak konpondu gabe segitzen du. Zergatik?
Erabili diren argudioak 3 motatakoak dira: A) Aztarna historikoen beraien manipulazioa da batzuetan arbuiatu dena; esanez, aldatu egin direla. Inork ez baitu zalantzan jartzen oinarrizko materialen antzinatasuna. B) Argudio historikoak erabili dira; Izkribuetan dauden mezuak ezin litezkela egiazkoak izan argudiatuz. C) Argudio filologikoak edo gramatikalak erabili dira batez ere, nahiz eta ez bakarrik euskeraren aldetik, manipulatuak izan direla defendatzeko. Oso zaila da azaltzen zergatik defendatu den aztarna hauen faltsutasuna, eta arrazoi asko izan litezke, batez ere historizismoaren edo historiakeriaren aldetik ikusita.