Etiketa honen artxiboa: latin

Iruña-Veleia indefentsio egoeran

Julio Nuñez izendatzearekin Iruña Veleia egoera honetan jarri dute:

1.- Hiru kereila daude, Eusko Trenbide sarearena artxibatua “salaketak frogatu gabe daudelako” eta berriro errekurritua.

2.- Mila ostrakak Lorena Lopez de Lacalle kultura diputatuaren esku, kereila bat jarri zuena arkeologoen aurka.

3.- Eusko Jaurlaritzako kultura sailburua Blanka Urgell, publikoki faltsutzearen defendatzailea eta Gorrotxategi eta Lakarra faltsutze salatarien lankide ohia.

4.- Iruña-Veleiako zuzendari plan berria Julio Nuñezen ardura pean, bere txostenean 110 ostraka ikonografikoak faltsutzat salatzen ditu, nahiz eta beste aditu batzuek erantzuten dioten

5.- Euskaltzaindia suposatzen euskararen ardura duela, isilik duela 1.700 urteko euskara faltsutzearen salaketa larrien froga zientifikorik eta fisiko-kimikorik eskatu gabe.

Ardura zientifikoa eta politikoa duen inork ez du euskararen aurkako faltsutze salaketa larrien aurrean, froga zientifikorik, fisiko-kimikorik edo indusketa kontrolatuak eskatzen.

Indefentsio egoera beldurgarria.

Sos-Veleia bakarrik gelditzen da.

13 txosten grafitien alde

Julio Nuñez faltsutze salataria izendatu dute Iruña-Veleiako zuzendaria

http://zuzeu.com/2009/11/03/veleiako-saltsaren-azken-ordukoak-hegazti-berritsuen-mokotik/

Txori txiki batek (txepetxen familiakoa) esan digun bezala kontatzen dizuegu geuk ere, erositako prezioan (ala presioan?): “Gaur goizean Arabako Diputazioak Nuevo Plan Director para I-V onartu du.  Plana erredaktatzeko 100.000 euro izendatu, EHU-ren esku ipini aztarnategia eta Julio Nuñez izendatu zuzendari. ”

Antonio Rodriguez Colmenero

Antonio Rodríguez Colmenero Dr. Arkeologoa eta epigrafista, Antzinateko Historiako Katedratikoa Santiago de Compostelako Unibertsitatean. Iruña-Veleia. Sobre algunos grafitos singulares aparecidos en las excavaciones arqueológicas de la ciudad romana. Un parecer. Izen handiko ikertzailea, epigrafia aldetik aztertu ditu piezak eta ontzat jo ditu.

http://www.box.net/shared/static/qyhao3sdo5.pdf

http://www.veleia.com/noticia_detallada.php?niv=6&noticia=59