Etiketa honen artxiboa: liburua

Luis Mari Mujika gure bihotz begietan liburua, omenaldia Donostia 2019-11-15 ostirala

Luis Mari MujikaLuis Mari Mujika, Naiz agenda. Badira bi urte pasa Luis Mari Mujika euskal idazlea hil zenetik. Bere inguruan bizi eta lan egin dutenek, EGAN eta Adiskideen Elkartekoak eta familiakoak, omenaldi xume eta hurbil bat egitea erabaki dute. Ezin ukatu berak euskaraz egindako lan guztiak omenaldi bat eta gehiago ere merezi duela. Liburutegi polit bat osa daiteke hark egindako artikulu, saiakera, eta liburuekin. EGAN-en eta Adiskideen Elkartearekin bereziki lotutakoa dugu Luis Mari. Aurkibide nagusian ikus daitezke bere artikulu ugariak, denetarikoak, poesiak…. Hogeitabost urte pasa dira bera eta beste batzuk EGAN aldizkaria zuzendu eta osatu dugunetik. Orain, haren lan paregabea eskertzeko eta omentzeko garaia iritsi da. Azaroaren 15ean, 18:00etan, elkartuko dira San Jeronimo kaleko Ekitaldi Aretoaren Kriptan omenaldia egiteko.

Luis Mari Mujika (hil da), blog honetan ezaguna, Iruña-Veleiako euskara zaharraren defendatzaile sutsua, maisua, jakintsua, ekintzailea, militantea, idazlea, bizia…
Hitzaldia: Euskal toponimia. Arteaga 2010-5-15:

Luis Mari Mujika Iruña-Veleiako euskara zaharraren defendatzaile sutsua, Iruña-Veleia Manifestuaren 1691. sinatzailea, euskal filologoa eta irakaslea, agur eta ohore.

Zer gertatu da Iruña-Veleian azken 10 hamar urtetan? Liburu berria JM Elexpuru

Zer gertatu da Iruña-Veleian azken 10 hamar urtetan? JM Elexpuru.
Iruña Veleia 10 urte
iruña veleia ipurdiaJende askok bere buruari egiten dion galdera: baina zer ari da gertatzen Iruña-Veleian? Hamabi urte igaro dira “ezohiko aurkikuntzak” egin zirela eta oraindik ez dakigu benetakoak ala faltsuak diren. Badakiguna da balizko iruzurgileak Damoklesen ezpatapean jarraitzen dutela sekula heltzen ez den epaiketaren zain, eta  urte askoko kartzela-zigorra eskatzen zaiela.

Liburu honetan galderari erantzuten saiatzen da egilea, lehenik gertakizunen  kronika zehatza eginez, eztabaidarekin zerikusia duen ezer  alde batera utzi gabe: euskal unibertsitatearen interesak, filologo batzuen jokaera erabakigarria antzinako euskarari buruzko zenbait teoria zalantzan jartzen delako, euskalduntze berantiarraren auzia, Vatikanoaren ustezko parte-hartzea, Cerdán kasua, euskal politikoen sineskortasuna eta ezjakintasuna, etab.

Aurkikuntzen deskripzioak eta interpretazioak ere leku handia hartzen du, benetakotasunaren aldeko eta aurkako argudioek bezalaxe. Eta jakina, analitiken eta datazioen gaiak; izan ere, zerbaitetan adostasuna badago, honetan da: Arkeometrian berezitutako laborategi batek oso denbora gutxian erabakiko lukeela auzia.

Iruña-Veleiako aurkikuntzen garrantziaz ere hitz egiten da: euskararen historia eta filologia, latinetik erromantzerako pausoak, erlijio kristauaren zabalkundea, etab.  Aztarnategi ikusgarria da, laino beltzek ilundua dutena; etorkizun oparoko lekua, erdi abandonatua dagoena.

Azken batean, kontzientziak astindu eta auziaren argitzea bizkortu nahi duen liburua da, lehen eskuko informazioa eta dokumentazioa eskainiz, horietako asko argitara gabea.
Iruña Veleia euskarazko grafitoak liburua JM Elexpuru
Iruña-Veleiako euskarazko grafitoak. JM Elexpuru.

Euskararen historia” liburu berria aurkeztu du EHUk

Euskararen historia liburuaEuskararen historia” liburu berria aurkeztu du EHUk. (Eitb).

EHUk euskararen bilakaera laburtu du ‘Euskararen historia’ liburuan

2018/05/09

Eusko Jaurlaritzak diruz lagundutako lana gai honetan interesa dutenentzat “erreferentziazko materiala” izatea nahi dute, eta historiaurretik gaur egunera egiten du.

Eusko Jaurlaritzak ‘Euskararen historia’ liburua aurkeztu du EHUko Arabako campusean. Lan “handi” honek euskararen historia biltzen du, historiaurretik gaurdaino, baita mendeetan zehar beste hizkuntza batzuekin izan duen harremana ere.

Eusko Jaurlaritzak diruz lagundutako lan hau gai honetan aditu diren pertsona gailenetako batzuek garatu dute (EHUko, UPNAko eta Université de Pau et des Pays de l’Adourreko hizkuntzalari, filologo eta historialariak), eta gai honetan interesa dutenentzat “erreferentziazko materiala” izan dadin lortzea da helburua.

Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua izan da liburuaren aurkezpenaren buru, eta egileak unibertsitate esparruko hainbat aditu direla azaldu du: Joseba Lakarra, Joaquín Gorrochategui, Patxi Salaberri, Céline Mounole, Ricardo Gómez, Blanca Urgell, Iñaki Camino eta Pello Salaburu, besteak beste.

Aurkezpenean, Zupiriak lanaren garrantzia azpimarratu ditu, liburuki bakarrean biltzen baitu euskararen “historia gorabeheratsua”. Sailburuaren hitzetan, euskararen historiari buruzko ikuspegi “zabala eta zehatza” eskaintzea da obra honen asmoa.

“Erreferentziazko historia bat lantzen saiatu gara, bere izaeran eta bere oinarri teoriko-metodologikoetan gure inguruneko hizkuntzetarako dauden historien antzera”, adierazi du liburuaren egile eta editoreetako bat den Ivan Igartuak, Euskal Herriko Unibertsitateko Arabako Campuseko errektoreordeak.

Iruña-Veleia I 2000-2008 liburua eta txostenak sarean

Iruña-Veleia I 2000-2008  liburua sarean:

Iruña-Veleia txostenak.

Iruña-Veleia ostrakabase.

Iruña-Veleiako euskarazko grafitoak. JM Elexpuru.

12.- Les inscriptions de Veleia-Iruña.  Dr. Hector Iglesias, filólogo, investigador de IKER (Baiona). Tema: Informe sobre los textos en euskera, en latín y sobre iconografía de los grafitos.

Sos Iruña-Veleia.

Iruña-Veleia ostraka euskaldunak.

Praileaitz I 2000-2009 liburuaren aurkezpena eta sareratzea

Portada-PraileaitzPraileaitz I 2000-2009 liburuaren aurkezpena. Aranzadi.

Praileaitz I (liburua sarean).

Liburuaren sortze prozesua ikerketa proiektuarekin batera hasi zen, orain dela 17 urte baino gehiago, 2000. urtean, hain zuzen. Monografikoa paperezko edizioan zein bertsio digital librean atera da, azken hau, Aranzadiko webgunean artikulutan banatuta ikus daiteke (http://www.aranzadi.eus/munibe-monographs-anthropology-and-archaeology-series-1).

Indusketa arkeologikoen garrantzia iragana berregiteko gaitasuna dela azpimarratu nahi izan du Peñalverrek. Arkeologoaren hitzetan “ Praileaitz I kobazuloan, non kultura jarduerak eta eta erritoak egon ziren, aurkikuntza garrantzitsuenak29 zintzilikari izan dira, gehienak harri beltzak eta dekoratuak, lepokotan multzokatuak; gainera okrezko arkatzak eta beste motatako arte higigarria  azaleratu da. Hori gutxi balitz,  barrunbean  labar pinturen zantzuak ere agertu dira “.  Peñalverrek  “lan egiteko prestutasuna momentu orotan adierazi duen lantaldea” eskertu nahi izan du, eta “Europako hezkuntza eta kulturan ospe handiko pertsonen” laguntza goraipatu du.

Guzti horretaz hitz egiteko, datorren ostiralean, maiatzak 26, arratsaldeko 19:00etan Koldo Mitxelenan Praileaitz I: iragana, orainaldia eta etorkizuna hitzaldia emango da.