Etiketa honen artxiboa: lorena

Iruña-Veleia 1.700 urteko ehunka irudi zoragarri 9 bederatzi urte sarean.

13398 Iruña Veleia2009-1-17an, duela 9 bederatzi urte, Arabako Foru Aldundiak bere webgunean http://www.araba.eus/publicar/Veleia/ argitaratu zituen Iruña-Veleiako ia mila irudi zoragarri, txostenak eta analisiak.

Ordura arte urtetan eztabaida ikaragarria sarean baina irudi gutxi batzuk besterik ez zeuden sarean, gehienak kalitate gutxikoak:
Iruña-Veleia 2008ko abendua.
Hiru salbuespenekin: 11709 Miscart, 12108 Kalbarioa eta 15920 Neu XII urte tu“, 2008ko abenduan argitaratua.
Hortik aurrera ia mila argazki kalitate onekoak sarean:
Iruña-Veleia ostraka euskaldunak.
Iruña-Veleia 2009ko urtarrila.
Iruña-Veleia 2009ko otsaila.
Ikusi nituenean ezin nuen sinistu => ez zegoen euskaldunik hau faltsutuko zuenik, salaketak gezurra ziren.

Ondoren etorri ziren Iruña-Veleia defendatzen duten txosten zientikoak. Eskerrik asko Lorena.

Eskerrik asko batez ere 14 urtetan ostrakak bilatu, aurkitu eta defendatu dituzten arkeologoei, Idoia, Eliseo eta Eskribano.

Iruña-Veleia argazkiak (400 bat):
Ostrakabase (Sos Iruña-Veleia)
JM Elexpuru (Flickr)
Ama Ata (400 Flickr)

EAE-ANVko interpelazioa kultura diputatuari Arabako Biltzarrean 2009-10-5ean bideoa.

mms://www.jjggalava.es/ultimopleno.wmv

Bideoan, Alaitz Etxebarriak, EAE-ANVko biltzarkideak, Lorena Lopez de Lacalle kultura diputatuari hiru galdera egiten dizkio. Etxebarriaren iritziz Aldundiaren ekintzak polemika areagotu eta kezkak zabaldu ditu. Aurreneko galdera ea zein den egoera eta itxitzat ote duen Iruña Veleiako auzia? Bigarrena, azken aurrekontua handitu dela eta aztarnategia itxita egonik, zertan gastatu den dirua? Hirugarrena, auzia argitzearen alde ea indusketa berririk aurreikusten duen?

Lorena Lopez de Lacalle diputauaren erantzunak. Lehen galderari, bide administratiboa itxi zuela 2008-11-19an, okupatzeko eta indusketak egiteko eskubidea kenduz Lurmen enpresari eta gainera zigor espedientea zabalduz. Bide judiziala ere zabaldu zuela salaketak epaitegian sartuz beranduago eta bere bidea egiten ari dela. Eztabaida zientifikoa amaitutzat eman zuela 2008-11-19 baino lehen, bere erabakiak hartu aurretik.

Aurrekontua 150.000 eurokoa izan dela (orain arte 12.000 euro) eta aiapatzen du zertan gastatu den, abibidez 18.000 euro analitika berrietan.Epe laburrean Iruña Veleiako Plan zuzentzailea egiten ari dela, UPVko zuzendaritza pean, hamar urtetako aurreikuspean zehazten direla eta laster argitaratuko duela.

EAE-ANVko batzarkideak bere harridura azaltzen du plan zuzentzaile berriagatik, azapimarratzen du, aztarnategiak duen garrantzia, ematen duen itxura, berpiztu beharra, ikerketa arkeologiko berrien beharra, auziari irtenbidea bilatzeko, grafitoak leku desberdinetan azaldu izana eta berrien aurkikuntzak argitu dezakeela arazoa eta froga zientifiko berrien beharra.

Diputatuak plan zuzentzaile berriaren garrantzia aiapatzen du, konbenioa, etorkizunari begira egin behar dela lana. Epaiketan salatuetako bik deklaratu dutela, hirugarrenaren aitortza falta dela eta laster aurkertu dituztela frogak eta deklaratuko dutela lekukoek. Laster 20 metro harresi konponduko dela, indusketa zabalak egingo direla eta ez direla egingo, ez katarik ezta zundaketarik ere. Ikusiko dela zer ateratzen den. 13 minutuko bideoa. mms://www.jjggalava.es/ultimopleno.wmv