Etiketa honen artxiboa: lorena_lopez_de_lacalle
2 zmko ostrakak 20 tonako hondeamakinarekin?
98 lursailean 88. zundaketan Daniel Vallo arkeologoak 15542 alfabetoa aurkitu zuen, bi zmko ostraka alfabeto osoarekin. Antzeko tamainako beste ostraka batzuk azaldu dira ere. Julio Nuñezek 2 zm-ko ostrakak aurkituko al ditu 20 tonako hondeamakinarekin ??? Bi mila urteko ondarea txikituta betiko. Espolioa gelditu! Sos iruña-Veleia
2 zmko ostraka.
Gorrotxategik eta Lakarrak 32 zundaketa zabaltzea eskatu dute
EITBk mahai inguru bat antolatu du Iruña-Veleiari buruz aztertzeko azken 13+ txosten zientifikoak, Blanca Urgell (kultura sailburu), Lorena Lopez de Lacalle ( Arabako kultura diputatua), Andres Urrutia (euskaltzainburua), Xabier Agirre (Arabako aldun nagusia), Gorrotxategi eta Lakarrarekin batera, Amatiñok zuzendu du eztabaida. Ebatzi dute zientifikoki emango diotela irtenbidea Iruña-Veleiako euskara zaharrari eta Dominic Perring-ek zuzenduko duela arkeologo taldea 32 zundaketa zabaltzeko (10×10), 100 M2 alegia, indusketa kontrolatua. Gogoratu behar da euskal filologoek faltsutzat salatu dituzten 35 bat ostraka euskaldunetatik ia erdia azaldu zela 32 zundaketan (2×2) 4 M2. Kalaka Euzkitzeren programak grabatu eta botako du indusketa zuzenean.
Kultura diputatuaren grafologoek demostratuko dute Gilek 1.700 urte dituela
http://www.elcorreodigital.com/alava/20091121/sociedad/grafologos-apuntan-eliseo-como-20091121.html
http://es.drop.io/historiasdelaletrina#
Grafologoen txostenetan oinarritutako azken salaketek batzuen sena zalantzan jarri dute. Esku bakar batek faltsutu omen ditu 350 ostraka eta esku zoragarri hori Gilena omen da. Eztabaida ezina da Nobel saria irabazita duela jakina 350 ostraka zoragarriak marrazteagatik. Baina kultura diputatuaren grafologoen ustezko txostenek ere beste konklusio harrigarriak utziko dizkigu, adibidez, ikusirik hainbat adituk onartzen dutela, ostraka batzuk behinik behin zaharrak direla, erromatar garaikoak, 1.700 bat urtekoak eta grafologoek Gilek idatzi zituela, beraz, Gilek 1.700 bat urte ditu. Ondo kontserbatzen da eta Kultura diputatuak sari bat eman beharko lioke. Iruña Veleiako beste misterio bat. Bitartean Sos-Iruña-Veleiakoek sinadurak biltzen jakiteko Gilen benetako adina eta 13+ txosten zientifiko demostratzeko zein zaharra den Gil.