Etiketa honen artxiboa: M

M angelu motzak Arkaian ere baina ez dituzte faltsutzat salatu

Pilar Ciprés: Marcas y grafitos de Arcaya (1984)

M batzuk daude Arkaian ere, angelu motzak eta luzeak Iruña-Veleian bezala, baina Arkaiakoak inork ez ditu faltsutzat salatu. Gorrotxategirentzat M omen da egiaren froga nabarmena (“test de autenticidad”), baina bakarrik Iruña-Veleian dirudi.

59 MIN
59 MIN

6 M

6 M (Arkaia)

Heredian ere ostrakak grafitoekin. Idoia Filloy

Arabako Heredian (Agurain ondoan) Iruña-Veleiatik 30 bat kmtara, Astorga-Bordele errepidean, azaldu dira ere ostrakak grafitoekin, antza handia dute beste ezagunekin. Zulo batean bakarrik aztertu dute sakonera batean, baina utzi dute indusketa egin gabe beherago, beraz Iruña-Veleian bezala, indusketarekin jarraitu eta oso probablea da grafito gehiago ateratzea. Jakina azaldu direla M angelu motz eta luzeak… batzuentzat “egia berdaderoaren” adierazle nabarmenak.

El Basurero Tardorromano de Heredia (Álava) Material Epigráfico. Idoia Filloy


68b

69 mefis

Heredia Araba mapa
Heredia mapa

M angelu luzekoak Arkaian. Pilar Cipres

Pilar Cipres Arkaian iturria Angelu iluna.

Pilar Cipres-ek epigrafistak Arkaiako indusketetan 70 bat ostraka grafitoekin aurkitu zituzten batzuk M angelu luzekoak, ontzat eman ziren jakina. Cipres-ek eta Santosek ontzat eman zituzten urtetan Iruña-Veleiako grafitoak (sinatzen dute txosten arkeologikoa 2007ko maiatza) eta 2008ko abenduan faltsutzat salatzen dituzte 110 ostraka (aurretik onartuak) inolako esplikariorik eman gabe.