Bigarren txosten grafologikoaren 36.000 euroko ordainagiria Sustatun.
Etiketa honen artxiboa: Magdalena_ezcurra
Magdalena Ezcurra grafologoak demostratu omen du Eliseo Gilek 1.700 urte dituela
Magdalena Ezcurra grafologoak sinatzen omen du bigarren txosten grafologikoa, 36.000 euro kosta dena. Oraindik ez dute argitaratu grafologia txosten ospetsua, nahiz eta egunkarietako azaletan eman duten salaketen berri. Azken urtean El Correo español 2009-11-21, Berria 2010-1-30, TA 2010-2, Veleia afera liburua Alberto Barandiaran, Sustatu 2010-12-16 argitaratu duten informazioaren arabera, bera omen da grafologikoki demostratu duena Eliseo Gilek eta berarekin batera komunean idatzi zutenek 1.700 urte dituztela. Aurkikuntza zoragarria historiara zalantzarik gabe pasako dena. Orain bakarrik falta da epaile bat ebazpena idazteko. Disparateen zerrendarako. Eliseo Gil arkeologoa 1.700 urte izanagatik ondo aurkitzen da. Laster hasiko omen dira ikerketak Iruña Veleiako komun ospetsuan idatzi zutenen artean 1.700 urteko gaztetasunaren edabe magikoa sintetizatzeko eta saltzeko, negozio ikaragarria izango omen da eta inbertsio txikia 36.000 euro bakarrik grafologoari esker.
Iruña Veleiako salaketa faltsuen degradazioa ikusteko zer hobeto baino grafologoen eta komunen asmatutako gezurrak, azken urtean ia leku guztietan argitaratu dute. Grafologo anonimo batzuk “zientifikoki” demostratu omen dute Eliseo Gilek 1.700 urte dituela eta lotsarik gabe argitaratzen dute:
Eliseo Gil 2009-11-24 Berria
Eliseo Gil arkeologoa erdian, 1.700 urteko bihotz urratua.
1.- El Correo español 2009-11-21
4.- Veleia afera liburua. Alberto Barandiaran
Roslyn M. Frank: sobre peritajes grafológicos.
Eliseo Gilek 1.700 urte ditu (grafologo anonimoen arabera) eta gazte dago.
Iruña Veleia eta Dreyfus afera. Magdalena Ezcurra
Dreyfus afera. Magdalena Ezcurra Gondra
Magdalena Ezcurrak ustez 36.000 euro jaso ditu Iruña Veleiako txosten grafologiko batengatik, oraindik ez da argitaratu.