Altamira historia errepikatzen da. Francisco Pelayo. El País.
Altamira historia errepikatzen da. Ama Ata.
Altamira eta Iruña Veleia.
Altamira eta Iruña Veleia (2008-10-28)
Etiketa honen artxiboa: marcelino sanz de sautuola
Altamira filma Marcelino Sanz de Sautuolaren omenez, laster Iruña Veleia
Altamira filmaren trailerra aurkitu eta defendatu zituen Marcelino Sanz de Sautuolaren omenez.
Laster Iruña Veleia.
Altamirako bisonteak iruzurtzat 23 urtetan (1879-1902). Marcelino Sanz de Sautuola hil zen errekonozimendurik gabe, iruzurgiletzat hartuta.
Iruña Veleia gorria 7 urte errukirik gabe, justizia ez da ezagutu.
Esaterako oso urrutira joan gabe Altamirako 15.000 urteko bisonte zoragarriak azaldu zirenean 1879an, garaiko aditu dogmatikoek berehala esan zuten iruzurra zela, “dotoreegiak, modernoegiak eta zoragarriegiak” zirelakoan eta orduko “dogma” jarraituz, nola izan zitezkeen benetakoak eta 15.000 urtekoak kristauen “Testamentu zaharraren” arabera, jaingoikoak sortu baldin bazituen Adan eta Eba duela bost mila urte Palestinan?
Gure “kultura” Greziatik eta Erromatik baldin bazetorren azken hiru mila urtetan?
Beraz zalantzarik gabe, “oso garbi” zegoen iruzurra zela. Arkeologo, antropologo, historialari, arte aditu… belaunaldi oso bat (23 urte) bizitza intelektual ia osoa igaro zuten esaten eta unibertsitatetan irakasten Altamirako bisonteak iruzurra zela. Hogei bat urte beranduago Frantzian beste harpeak (La Mouthe, Combarelles , Font-de-Gaume) grabatu eta margoekin azaldu zirenean eta Lascaux-eko 12.000 urteko zezenak, derrigorrez 1902an egiazkotzat onartuak izan ziren arte.
Ez ote da errepikatuko Euskal Herrian? Beldurra askea da eta bakarrik pentsatzeak dogmatiko batzuen frogatu gabeko teoriengatik, arkeologo, antropologo, historialari, arte aditu… belaunaldi oso bat galdu daitekeela zientziarako Euskal Herrian, benetako ikara ematen du.
Duela ehun urte jaiotako Oteitzak esan zuen artea perfektua jaio zela duela 30.000 urte Pirinio gorrian eta hizkuntza zergatik ez? Posible al da artea hizkuntzarik gabe? Zein hizkuntzetan margotu ziren Ekain, Altxerri, Santimamiñe, Isturitzeko… harpeak?