Etiketa honen artxiboa: maritxu goikoetxea

Henrike Knorr eta Iruña Veleia artikulua Maritxu Goikoetxea Alean

Sos Iruña VeleiaMaritxu Goikoetxearen artikulua Alean. JM Elexpuru

Gasteizen euskeraz argitaratzen den Alea aldizkari berrian (apirilak 17, 12. zk.), Maritxu Goikoetxearen gutuna dator, Ricardo Gómezen adierazpen batzuk hizpide hartuta.

“Henrike Knörr Iruña-Veleiako grafitoak benetakoak zirela pentsatu zuen hasieratik eta Iritzi horrekin hil zen. Bere bizitzako azken hilabeetetan presio akademiko handiak jaso zituen faltsuak zirela “onar” zezan Lakarra eta Gorrochategui lankideen aldetik . Ez zuen amore eman, baina azkenik “onartu” zuen, aipaturiko biei idatzitako mezu luze batean, grafitoak ezin zitezkeela III. mendekoak izan. Baina gaineratu zuen bere ustez geroagokoak zirela, erromatarkuntzaren eta Veleiako balizko elizbarrutiaren (IX. mendea) bitartekoak: “Cabe suponer cierta continuidad de Iruña-Veleia hasta esa época armentiense. […] Y esa continuidad explicaría las palabras vascas con su aspecto “moderno”, dio, besteak beste, mezuan.

Beraz, datazioa atzeratu zuen, baina ez zuen atzera egin bere pentsaeran. Ricardo Gómez-en Alea-ko elkarrizketa irakurri duenak agian beste iritzi bat aterako zuen “… poliki poliki gaztelua erortzen joan zen. Ez dakit inoiz pentsatu zuen faltsuak zirenik, baina…” Beharbada ez du gezurrik esaten, baina egia lausotu bai.

Askoz urrunago joan ziren Lakarra eta Gorrochategui eta hauek elkarrizketatu zituen Barandiaran, Berriako kazetaria : “Eta, hil baino lehenago, mezu bat igorri zien bi kideei. Mezua, osorik, ezezaguna izan da gaur arte. Gaur, senideek publiko egitea erabaki dute. Mezu horretan, Arabako hizkuntzalariak bat egin zuen beste bi filologoen tesi nagusiarekin. Idazkunak ez dira, Gilek behin eta berriro defenditu bezala, III. mendearen ingurukoak. Beraz, faltsuak dira”. (2009-3-6).

Hau izan da iritzi publikoari igorri zaion mezua. Eta ez da egia. Garbi hitz eginda, gezurra da. Idatzi osoa Interneten kontsulta daiteke. Familiarekin ere hitz egin daiteke. Iritzi ezberdinak izan ditzakegu grafitoez, baina ezin da horrela jokatu pertsona baten memoriarekin. Henrikek ez zuen horrelakorik merezi.”

Maritxu Goikoetxea (SOS Iruña-Veleia)

Sos Iruña Veleia 2013ko saridun preziatua

Sos Iruña Veleia2013ko sariduna: Sos Iruña Veleia.

Prestigio handiko saria Iruña Veleia euskara zaharra urtero ematen dena, oso ezaguna eta preziatua da munduan, batez ere irabazi duten pertsonaia ospetsuengatik. 2013. urteko sariduna aho batez Sos Iruña Veleia izan da izendatua, azken urtetan egin duen lan eskargagatik, euskara zaharra defendatzeko herri harresia antolatu, mobilizazio soziala, webgune, Ostrakabase, txosten zientifikoak idatzi eta bildu, hitzaldi pila, sare sozialetan presentzia, bideo, salaketak erakunde eta epaitegietan ere… ezinbesteko lana bost urte luze igaro ostean Iruña Veleia gaia bizirik eta itxaropentsu mantentzeko. Zorionak eta segi lanean.

Ea datorren urtean Iruña Veleiako euskara zaharra aurkitu zuten benetako protagonistak lortzen duten, alegia, arkeologoak Eliseo Gilek eta Idoia Filloyk. Animo.

Sos Iruña Veleiak aurten argitaratu duen bideoa, Iruña Veleia benetakoak ala faltsuak?Iruña Veleia benetakoak ala faltsuak

Iruña Veleia urteko saridunak 2008-2013 :

2008an guztia sekretupean zegoenean gezurrezko Descartes filosofoak berak irabazi zuen.

2009an Juan Martin ElexpurukIruña Veleia euskarazko grafitoak liburuarekin.

2010ean Julio Nuñez bere hondeamakinarekin egin zuen txikizioa izen zen garailea zalantzarik gabe.

2011n Iruñako Musa Iruña Veleiako euskara zaharra aurkitu eta inolako kereilarik gabe gelditu zelako.

2012an Edward Harris arkeologoa aztarnategian, biltzarrean egon zelako eta euskara zaharra defendatu zuelako.

Ea datorren urtean Eliseo Gilek eta euskara zaharrak irabazten duten.

Iruña-Veleiaren plan zuzendarirako hitzarmena: eskandalu hutsa! Sos-Veleia. Berria

http://paperekoa.berria.info/iritzia/2009-11-07/006/005/Zuzendariari._Mamarigako_Kultur_Etxea_burujabe_Iru%E2%80%93a-Veleiaren_plan_zuzendarirako_hitzarmena_eskandalu_hutsa.htm

Ostegunean jakin dugunez, Arabako Foru Diputazioaren Euskara, Kultura eta Kiroletarako foru diputatu Lorena Lopez de Lacallek lankidetza-hitzarmena sinatu du Euskal Herriko Unibertsitatearekin Iruña-Veleiarako plan zuzendaria egiteko. Badira hitzarmen horretan hiru atal deigarriak bezain kezkagarriak.

Atal batean, plan berria egiteko arduradun Julio Nuñez izendatzen da. Gogora dezagun grafitoak faltsuak zirela erabaki zuen Batzorde Zientifikoaren partaideetako bat bat Nuñez izan zela. Eta hori onartezina da, ezin da epaile eta onuradun nagusia izan aldi berean. Era kontzientean zein inkontzientean, ezin da objektiboa izan jakinda emango duzun epaiak eragina izan dezakeela zure ondorengo lan ibilbidean. Berri horrek auzi ak daraman prozesuarekiko ezinegona eta kezka areagotzea baino ez dakar. Eta areago, Batzorde Zientifikoak egindako hainbat txostenek beren balizko sinesgarritasuna eta balioa galtzen dute neurri handi batean.

Gainera, plana idazteko 100.000 euro emango direla jakiteak haserrarazi gaitu. Nola liteke aurreko astean Lorena Lopez de Lacalle foru-diputatuak esatea krisian gaudelako ezin zirela egin plataformak, Eliseo Gilek eta Idoia Filloyk eskatutako froga berri independente eta kostu gutxikoak, eta hurrengo astean diru kopuru hori ematea?

Beste atal batean, berriz, bi aldeek plana egin bitartean sortutako datu eta informazioak sekretupean gordeko direla irakurri ahal da. Hots, gardentasunaren ordez, obskurantismoa.

Horren guztiaren aurrean, zera eskatzen diegu foru-diputatuari eta alderdi politikoei:

-Ezin da itxitzat eman grafitoen inguruan sortutako eztabaida, gutxiago azken egunotan Batzorde Zientifikoaren txostenen ondorioak zalantzan jartzen dituen 13 txostenen aurkezpena egin eta gero. Ezin da izugarrizko balioa izan dezakeen grafito multzoa bazterrean utzi hainbeste duda eta kontraesan egonda. Ezin da, berriz ere, presaka ibili gure ondarearekin. Hain ziur badaude, zergatik hainbeste beldur eta oztopo froga berriak egiteari?

-Iruña-Veleiarako edozein plangintza egin aurretik, behar diren froga berriak egin ditzatela grafitoen faltsutasuna edo benetakotasuna argitzeko. Hau argitu bitartean edozein plangintza berri hilda jaioko baita.

Arduraz joka ezazue, arren, denon ondarea da eta.

Maritxu Goikoetxea.

SOS-Veleia plataformaren izenean.