Ongi etorri arkeometrak Iruña-Veleiara. Maritxu Goikoetxea. GARA
Sos-Iruña-Veleiak 1.800 sinadura.
Ongi etorri arkeometrak Iruña-Veleiara. Maritxu Goikoetxea. GARA
Sos-Iruña-Veleiak 1.800 sinadura.
Maritxu Goikoetxea Gasteizko Udaleko zinegotzi ohia:
gara.net/paperezkoa/2009-09-21/
Oraindik ere grafito bakar bat faltsua dela frogatu gabe dagoenean, Gil eta Filloy bezalako pertsonak gaizkile arrunten tratua jasan beharra lotsagarria da
Iruña-Veleiako auziak alderdi zientifikoa du, batetik, eta pertsonala, bestetik. Ez naiz pertsona egokiena gai zientifikoaz jarduteko, nahiz eta nahikoa informazio dudan esateko gaur-gaurkoz ez dagoela frogatuta grafitoen faltsutasuna eta litekeena dela benetakoak izatea.
Auziaren alderdi humanora mugatuko naiz. Ez da denbora asko bi kaltetu nagusiak ezagutzen ditudala, Eliseo Gil eta Idoia Filloy aztarnategiko zuzendari ohiak. Ia beti ostraka eztabaidatuez mintzatu izan gara, gutxitan kalte pertsonalez, baina iritzi publikoak eurekin egin den izugarrikeria ezagutu behar duela pentsaturik, gauzak nola gertatu ziren kontatzeko eskatu nien. (jarraitzen du)