Etiketa honen artxiboa: martin ttipia

Martin Ttipia eta SOS Iruña-Veleia taldeen adierazpena gose greba delarik

Iruña Veleia 15910Martin Ttipia eta SOS Iruña-Veleia gose greba delarik:

Uztailaren 23an hasiko litzatekeen eta Iruña-Veleia Argitu plataformako kidez osoturiko Iruña-Veleia argitzearen aldeko gose-grebalariak taldeak burutu asmo duen gose-greba dela eta, zera adierazi nahi dute plataforma horren partaide diren SOS Iruña-Veleia eta Martin Ttipia erakundeek:

  1. Ez gaudela gose-grebaren aurka muturreko egoeren aurrean muturreko baliabide gisa.
  2. Orain dela egun batzuk Eliseo Gilen defentsak errekurtsoa aurkeztu zuela Arabako Probintzia Auzitegian absoluzioa eskatuz. Uste dugu une prozesal honetan gose-greba batek ez diola defentsari inolako mesederik egiten eta agian kalte egin diezaiokeela.
  3. Gose-grebalarien prentsa-oharraren arabera, Eusko Legebiltzarrari, Eusko Jaurlaritzari eta, oro har, politikariei egiten zaie dei beren iritzia lehenbailehen eman dezaten argitzearen aldeko mugimenduen oinarrizko aldarrikapenei buruz: analisiak eta indusketa kontrolatuak. Adierazi nahi dugu legebiltzarra eta gobernua ez direla beren ohiko funtzionamenduan izango hilabete batzuk igaro arte, hau da, iragarritako gose-grebak iraun dezakeen epearen garaian.
  4. SOS Iruña-Veleiako eta Martin Ttipiako zenbait kide saiatu dela grebalariak konbentzitzen gose-greba une honetan egitearen desegokitasunaz, baina ahaleginak ez duela fruiturik eman.
  5. SOS Iruña-Veleia eta Martin Ttipia aldendu egiten direla gose grebatik.
  6. SOS Iruña-Veleia eta Martin Ttipiak Iruña-Veleia Argitu plataformako kide izaten jarraitzea berraztertuko dutela.
  7. SOS Iruña-Veleiak eta Martin Ttipiak borrokan jarraituko dutela gaia erabat argitu arte. Gai zientifiko baten aurrean gaude, metodo zientifikoen bidez erabaki behar dena.

SOS Iruña-Veleia eta Martin Ttipia

Gasteiz, 2020ko uztailaren 12n.

***

Ante el anuncio de una huelga de hambre que daría comienzo el próximo 23 de julio, protagonizada por un grupo de personas que firman como Iruña-Veleia Argitzearen aldeko gose-grebalariak, pertenecientes a la plataforma Iruña-Veleia Argitu, las entidades SOS Iruña-Veleia y Martin Ttipia, miembros de dicha plataforma, queremos manifestar lo siguiente:

  1. Que no estamos en contra de la huelga de hambre como recurso reivindicativo extremo ante situaciones extremas.
  2. Que hace unos pocos días la defensa de Eliseo Gil presentó recurso ante la Audiencia Provincial de Álava pidiendo su absolución, recurso que tardará algunos meses en ser resuelto. Consideramos que en este momento procesal una huelga de hambre no beneficia en nada a la defensa y que quizás podría perjudicarla.
  3. Según el comunicado de prensa de los huelguistas, se interpela al Parlamento Vasco, al Gobierno Vasco y a los políticos en general para que se posicionen urgentemente en relación a las reivindicaciones básicas de los movimientos pro esclarecimiento: analíticas y excavaciones controladas. Queremos señalar que tanto el parlamento como el gobierno no estarán en su normal funcionamiento hasta dentro de unos meses, plazo superior a lo que pudiera durar la anunciada huelga de hambre.
  4. Que miembros de SOS Iruña-Veleia y Martin Ttipia han tratado de convencer a los huelguistas de la inconveniencia de una huelga de hambre en este momento pero que su intento ha sido baldío.
  5. Que SOS Iruña-Veleia y Martin Ttipia se desvinculan de la huelga de hambre.
  6. Que SOS Iruña-Veleia y Martin Ttipia reconsiderarán su permanencia en la plataforma Iruña-Veleia Argitu.
  7. Que SOS Iruña-Veleia y Martin Ttipia seguirán luchando hasta conseguir el total esclarecimiento del tema: un tema científico que ha de resolverse por métodos científicos.

SOS Iruña-Veleia y Martin Ttipia.

Vitoria-Gasteiz a 12 de julio de 2020

2015 Iruña Veleia saridunak: Eliseo Gil eta Idoia Filloy

Eliseo Gil Gasteiz 2015-12-4 zMartin Ttipia elkarteak urteko nafarrak izendatu ditu eta 2. urtez 2014 eta 2015 Iruña Veleia saridunak ere dira Idoia Filloy eta Eliseo Gil arkeologoak. 1700 urteko euskara zaharra defendatzeagatik, Iruña Veleia sari preziatua eta tradizio handikoa irabazi dute. Zorionak.
Idoia Filloy 2015

2015 urteko nafarra: Eliseo Gil. Martin Ttipia.
2015 urteko nafarra: Eliseo Gil. (Bideoa Gasteiz 2015-12-5 Iputztar)
Martin Ttipia elkartea.

2014 Iruña Veleia saria: Eliseo Gil.
2013 Iruña Veleia saria: Sos Iruña Veleia.
2012 Iruña Veleia saria: Edward Harris arkeologoa
2011 Iruña Veleia saria: Iruñako Musa
2010 Iruña Veleia saria: Julio Nuñez bere hondeamakinarekin egin zuen 8000 M2 txikizioa
2009 Iruña Veleia saria:  Juan Martin ElexpurukIruña Veleia euskarazko grafitoak liburuarekin.
2008 Iruña Veleia saria:  MISCART gezurrezko Descartes.

Eliseo Gil arkeologoa Iruña Veleia euskara zaharra sari preziatuaren irabazlea 2014. urtean, Idoia Filloy arkeologoarekin batera, 10-25 urte merezi baino beranduago behar bada, inoiz ez da beranduegi , ederki irabazita, 15 urte Iruñako aztarnategian lanean, euskara zaharra aurkitu zuten eta tamalez, ondorioak jasaten ari dira azken 6 urtetan, salaketak, gezurrak, irainak, aztarnategitik kanporatua, eskubiderik gabe, kriminalizatua… errukirik ez dagoelako Iruña Veleia gorrian.  Ohore handiz, atsegina izan da.

Prestigio eta palmares handiko saria. Iruña Veleia urteko saridunak 2008-2014:

Sos Iruña Veleia2013ko sariduna: Sos Iruña Veleia.

Ohore handiko saria Iruña Veleia euskara zaharra urtero ematen dena, oso ezaguna eta preziatua da munduan, batez ere irabazi duten pertsonaia ospetsuengatik. 2013. urteko sariduna aho batez Sos Iruña Veleia izan da izendatua, azken urtetan egin duen lan eskargagatik, euskara zaharra defendatzeko herri harresia antolatu, mobilizazio soziala, webgune, Ostrakabase, txosten zientifikoak idatzi eta bilduhitzaldi pila, sare sozialetan presentzia, bideo, salaketak erakunde eta epaitegietan ere… ezinbesteko lana bost urte luze igaro ostean Iruña Veleia gaia bizirik eta itxaropentsu mantentzeko. Zorionak eta segi lanean. Ea datorren urtean Iruña Veleiako euskara zaharra aurkitu zuten benetako protagonistak lortzen duten, alegia, arkeologoak Eliseo Gilek eta Idoia Filloyk. Animo.
Sos Iruña Veleiak iaz argitaratu zuen bideoa, Iruña Veleia benetakoak ala faltsuak?Iruña Veleia benetakoak ala faltsuak

2008an guztia sekretupean zegoenean gezurrezko Descartes filosofoak berak irabazi zuen.
2009an Juan Martin ElexpurukIruña Veleia euskarazko grafitoak liburuarekin.
2010ean Julio Nuñez bere hondeamakinarekin egin zuen txikizioa izen zen garailea zalantzarik gabe.
2011n Iruñako Musa Iruña Veleiako euskara zaharra aurkitu eta inolako kereilarik gabe gelditu zelako.
2012an Edward Harris arkeologoa aztarnategian, biltzarrean egon zelako eta euskara zaharra defendatu zuelako.
Ea datorren urtean Eliseo Gilek eta euskara zaharrak irabazten duten.

Martin Ttipia saria 2015: Eliseo Gil. Jesus Perez de Viñaspre. Naiz

Eliseo Gil 2012

Martin Ttipia saria 2015: Eliseo Gil. Jesus Perez de Viñaspre. Naiz.

Aurtengo Martin Ttipia saria Eliseo Gil arkeologoarentzat.

Gure elkartean, Martin Ttipian, 2015 Urteko Nafarra 2013an hasitako ohiturari jarraiki, aurten Urteko Nafarra Saria Eliseo Gil Zubilaga arkeologoari ematea erabaki degu. Hori dela ta Iruña Veleian egindako lana eta nafar ondarearentzat hain garrantzitsuak diren aurkikuntzak eskertu nahi izan degu.

Martin Ttipia,  Nafar Erresumako tenentea zen Gasteiz Nafarroa zen garaian. 1199 urtean, Alfontso VIII Gaztelako erregeak Gasteiz eraso zuenean. Martin Ttipia 9 hilabetez iraun zuen herriaren defentsaren buru zelarik; Nafarroako errege zen Antso VII Azkarrak, behar zuten laguntza bermatu ezin eta, 1200ean, amore emateko Martini agindu zion arte.

2013 eta 2014 urteetako Nafar saria jaso dutenek emango diote aurtengoa Eliseo Gil arkeologoari, hain zuzen ere, Jose Antonio Gonzalez Salazar apaizak eta Joxe Ulibarrena artista plastikoak.

Ekitaldia abenduaren 5ean, larunbateko 12:45etan hasiko dugu, Gasteizko Udalak orain gutxi izendatu duen “Martin Ttipia” lekuan (Oihaneder Jauregitik aurrez aurre, Fray Zacarias Martinez kalean).

Eliseo Gil Zubilagak arkeologiari eta euskal kulturari egin dion ekarpena gogoan izango dugu eta noski, ohorezko aurreskua eta, bertsolarien ostean, saria emango diogu. Euskal ohiturake ez ditugu ahaztuko eta kalejira eta nafar poteoa (porroi eta zahatoz) Erdi Aroko hirigunean etorriko da gero, eta, amaitzeko, bazkaria Harria jatetxean, Gasteizko Foruen plazako frontoi parean.

Martin Ttipia elkarteak Eliseo Gil omenduko du larunbatean abenduak 5

Eliseo Gil 2012
Martin Ttipia elkarteak Eliseo Gil omenduko du.

Ekitaldiaren egitaraua (JM Elexpuru):

– Martin Ttipia elkarteko Iñigo Larramendi lehendakariaren aurkezpena
– Ohorezko aurreskua eta bertsolariak
– Aurreko bi sariak jaso zutenen eskutik saria ematea (Jose Antonio Gonzalez Salazar eta Joxe Ulibarrena)
– Kalejira etapoteo nafarra ( porroia eta zahatoa ) Alde Zaharretik
– Foru Plazako Harria jatetxean bazkaria (indabak sakramentuekin, postrea eta kafea ) 20 euro inguru

 

Iruña Veleia Eliseo Gil zurekin gaude elkarretaratzea ostegunero Gasteizen

Elisei Gil 2012Eliseo Gil zurekin gaude! Elkarretaratzea ostegunero Gasteizen Foru Aldundiaren aurrean. JM Elexpuru

Aski da! Benetakoak diren aurkikuntza bikainak faltsutzat jota. Aurkitzaileak aztarnategitik jaurtita eta batzuk auzipetuta. Eliseo Gil difamatuta eta mediatikoki kondenatuta; sei urtez Damoklesen ezpata buru gainean duela, epaileak bere auziarekin zer egingo zain. Julio Nuñez jauna, oraingo zuzendaria, hondeamakinarekin sarraskia egin eta handik bost urtera ere jaun eta jabe; bost kanpaina, bi milioi euro gastatuta eta oraindik ezer publikatu gabe. Analitika iruzurtiak. Hedabideak isil-isilik… Guzti hau salatzeko, kalera irtetea erabaki dugu auzia argitzea eskatzen dugun taldeak eta gizabanakoak. Hemendik aurrera enkartelada egingo dugu ostegunero. Ahal duzunean, etorri!
Lehen hitzordua:
Noiz eta non: urtarrilak 22, osteguna, 20:00, Arabako Diputazioaren aurrean
Pankartaren lemak: Eliseo Gil, zurekin gaude!!! Sei urteko bidegabekeria / Seis años de injusticia
Deitzaileak: SOS Iruña-Veleia, Euskeraren Jatorria, Martin Ttipia

Informazio gehiago: JM Elexpuru, Ama ata