Etiketa honen artxiboa: mila ziztada

Ostraka.mundua 700 mila ziztada eskerrik asko

Ostraka.mundua.com blog honek 700 mila ziztada (hits) lortu ditu azken hiru urte eta erdian zuei esker, eskerrik asko. Ziztadak Gernikako bonbardaketan bizia galdu zutenei 75. urteurrenean.
Ostraka 700 mila ziztada

Duela hiru urte ez genuen pentsatzen Iruña Veleia hainbeste iraungo zuenik, eta ez zitzaigun burutik pasatzen ere izan duen bilakaera tamalgarria, baina hemen gaude bizirik zuen ziztadei esker, hiru urte eta erdian 700 mila, eskerrik asko. Ia 200 mila ziztada urtero. Hitzaldien bideoak ere beste hamabi mila bisita izan dituzte zuei esker.

Beti bezala ziztada guztiak eskeintzen dizkiegu Iruña Veleiako euskara zaharra aurkitu zuten arkeologo mitikoei, barkatuko digute baina, Bihotz Urratuari eta Iruñako Musari... aurkikuntza eta bere defentsa suposatu dien sufrimendu guztiagatik.

Hauekin batera Iruña Veleiako euskaldunon patrimonio eta euskara zaharra defendatu duten guztiei Sos Iruña Veleia plataformari, 17 txosten zientifiko sinatzen dituzten ikerlariei, bereziki Juan Martin Elexpuru eta Hector Iglesias euskal filologian doktoreei, Txillardegi, Orpustan, Luis Mari Mujika… eta gainontzekoeei. Koenraad Van den Driessche geologian doktoreari, Silgo, Harris, Colmenero, Albisu, Roslyn M. Frank, Ochoa, Illarregi, Ulrike Fritz, Baxarias…

Iruña Veleia argitu eta Sos Iruña Veleiaren plataformaren alde sinatu duten bi mila partaideei; Angulo oscuro bloga , iruina.blogspot.com/ eta Maju. Inor ahaztu gabe eskerrik asko eta segi ziztatzen.