Hórdago el salto. Ama Ata eskerrik asko.
El salto diario 2018-1-18: Iruña-Veleia, Altamira. JM Elexpuru.
El salto diario 2018-1-18: Iruña-Veleia. Alberto Barandiaran.
El salto diario 2019-1-19: Iruña-Veleia. Idoia Filloy (erantzuna).
Etiketa honen artxiboa: musa
2011 urteko pertsonaia Idoia Filloy Iruñako musa
Iruña Veleian hiru urte faltsutze salaketa larriak egin zituztela, baina (15 urteko lanaren ondoren) euskara zaharra aurkitu zuen arkeologa Idoia Filloy (Eliseo Gilekin batera) eta txosten arkeologiko guztiak sinatzen dituena, gezurra badirudi ere ez dago inon salatua, nahiz eta lana eta ohore publikoa kendu zizkioten AFAn 2008-11-19an hedabide guztien aurrean gezurrekin. Hiru urteko injustizia gupidagabea pairatuta Iruñako Musa da aurtengo pertsonaia:
Iruñako musarekin batera bere sekito fidela Juan Martin Elexpuru eta Koenraad Van den Driessche:
Juan Martin Elexpuru eta Koenraad Van den Driessche 2011-11-19an.
Iaz Julio Nuñez izen zen izendatua eta “oso zaila” zuten bere hondeamakinari irabaztea. Ea datorren urtean justizia egiten den eta Eliseo Gil den 2012 urte berriko pertsonaia. Zorionak eta urte berri on.
Ostrakak 475 mila ziztada eskerrik asko
Blogak 475 mila ziztada (hits) izan ditu azken bi urte terdian eskerrik asko. Beti bezala ziztada guztiak Iruña Veleiako euskara zaharra aurkitu zuten arkeologoei Musari eta Bihotz urratuari. Hauekin batera Sos Iruña Veleia defendatzen dutenei eta bloga ziztatzen duzuenei eskerrik asko.
–
Musa artikulurik gabe gelditu da
Markos Zapiainek Veleia afera artikulua ezabatu du bere blogetik baina Iruña-Veleiako maitasuna azaldu du, ezer ez da berdin izango, Iruñako Musa eta Eliseoren bihotz urratua oparitu dizkigu mitorako.
Iruñako Musa.
Iruñako musak erantzuten dio Markos Zapiaini
Iruñako musak Idoia Filloyk erantzuten dio Markos Zapiaini bere blogean. Ziur nahiago duela Iruñako musa arkeologa baino, nik bezala.
Iruña-Veleiako musa Donostiako KMKn 2010-5-26an, bere mitoa egotzi nahi duten lagun batzuekin, razionalismoak ez dauka “bihotzik”, mitoa nahiago. “Scientia vincere tenebras” ez da batere erromantikoa.