Etiketa honen artxiboa: naiz.

Sos Iruña Veleia. Joxean Agirre. Naiz

13395 iruña veleia

Sos Iruña Veleia. Joxean Agirre. Naiz

Dennis Mercuryren “Iruzurraren maisuak” liburua apaletik hartu (ez da beharbada libururik onena, baina gaiaz dudan bakarra da) eta hirugarren zatira joan naiz, “Iruzur arkeologikoak” dionera, eta, bertan agertzen diren pieza faltsutuak miretsi ondoren, Iruña-Veleiako grafitoei begira eman dut tarte luze bat Interneten dauden foroetan, eta, grafito horiek faltsutuak izatekotan, maisu izugarriak ditugula pentsatu dut, munduko onenetakoak beharbada.

Eliseo Gil zigortu nahi dute. JM Elexpuru. Naiz

EliseoEliseo Gil 2012-11-24 Gil zigortu nahi dute. Juan Martin Elexpuru. Naiz

Eliseo Gil kondenatu nahi dute. Juan Martin Elexpuru

Ez dituzte hezurrezko eta adreiluzko piezak analizatu nahi izan, datatzen errazenak, benetakoak direla garbi geratuko zen beldurrez. Eta buztinezko piezei buruzko txostena aurreiritziz eta azpikeriaz josia dago; «ad hoc» egindakoa da, bezeroak eskatutako neurrira.

Iruña Veleia y la responsabilidad. Eliseo Gil. Ama Ata.

Eliseo Gil 2012-11-24Iruña Veleia y la responsabilidad. Eliseo Gil. Ama Ata.

Eliseo Gil 2014-2-17. Naiz.info

Soy Eliseo Gil Zubillaga, arqueólogo, en paro forzoso. A raíz del descubrimiento de una serie de materiales epigráficos en las excavaciones que dirigía en el yacimiento de Iruña-Veleia mi vida se volvió surrealista.  La Diputación Foral de Álava decretó como falsos los hallazgos e interpuso una querella contra quien suscribe junto con dos personas más que trabajaron para Lurmen, la empresa adjudicataria de aquellas investigaciones. La vertiente judicial de este caso lleva más de cinco años de instrucción, tiempo en el cual lo he perdido todo (trabajo, economía, reputación,…), sólo me quedan mi vida y mis principios y ya anuncio que no voy a renunciar a ellos a estas alturas. (Jarraitzen du)

Iruña Veleia bost urte ondo egindako analisien zain. Koenraad Van den Driessche. Naiz

Koenraad Van den Driessche 2013-11-19 DonostiaIruña-Veleia: bost urte ondo egindako analisien zain. Koenraad Van den Driessche. Naiz

Duela bost urte, Arabako Foru Aldundiak faltsutzat jo zituen Iruña-Veleiako inskripzioak, baina faltsutasunaren froga materialik eskaini gabe. Bost urte igarota, oraindik ez dira grafitoak zientifikoki aztertu, nahiz eta une honetan Instituto del Patrimonio Cultural de España (IPCE) erakundea multzo bat aztertzen jardun bere laborategian.

Iruña Veleia 5 años situación actual. Koenraad Van den Driessche. Donostia 2013-11-19 (vídeo).

Veleia ezintasunak. JM Elexpuru

Veleia ezintasunak, hondeamakinak eta urteurrenak. JM Elexpuru.Naiz.info.

“…Gatozen arrastora. Aurtengo otsailaren 22an iragarri zen: berriki aurkitu duten aldare bateko inskripzioan VELEIA jartzen du. Lehen aldia ei da izena ‘in situ’ dokumentatzen dela. Jada ez dago zalantzarik, antzinateko testuetan agertzen den Veleia hiria da hau. Hitzerdirik ere ez, jakina, grafito ‘faltsuetan’ agertzen diren Veleiei buruz. Hamabi aldiz irakur baitaiteke izen hori. Bost Veleian forman, aldarean bezala; behin ‘In Veleia vici’ ustez elebidunean, inesiboan hau ere; hiru aldiz Veleia Nova, eta beste hiru Veleia Gori…”

“…Une honetan Madrileko laborategi batean analizatzen ari dira grafito batzuk, auzipetutako arkeologoen eskariz eta epailearen aginduz. Espero dezagun ondo egingo dituztela eta auzia betiko argituta geratuko dela. Bada beste froga erraz bat zalantza guztiak uxatuko lituzkeena eta kaleratutako arkeologoek lehenengo egunetik eskatzen dutena: indusketa kontrolatuak egitea aztarnategiko leku jakinetan. Baina horrelakorik ez dute entzun ere egin nahi unibertsitateak eta aldundiak…”

“…Duela gutxi urteurren hunkigarri bat bizi izan dugu. Hamar urte bete dira bidegabekeria sinestezin bat burutu zela hedabide baten eta pertsona batzuen kontra. Sufritutako kaltea konponezina bada ere, euskaldungoaren eta arrazoiaren berotasuna sentitu dute. Beste bidegabekeria baten laugarren urteurrena igaro berri da. Gure ondarearen zati bat zakarrontzira bidean eta pertsona ondradu batzuk kartzela atarian daude. Epailearen aldetik akusaziorik ez egon arren, kondena mediatikoa betetzen ari dira aspalditik. Eta desohorea, langabezia eta heriotza zibila dira ondorioak. Zenbaiten erasoak eta askoren isiltasunak elikatuta. Eliseo Gil eta Idoia Filloy dira izen-abizenez.”