Gizakiak egindako marrazkirik zaharrena: 73.000 urteko ostraka. Argia.
- Hegoafrikako Blombos kobazuloan silkreta harrian okrez egindako marra batzuk aurkitu dituzte.
Christopher Henshilwood eta Karen van Niekerk buru dituen ikerketa taldeak Nature aldizkarian jakinarazi duenez, marrazkia duela 73.000 urtekoa da. Adituek oraintsu arte uste zuten lehen giza adierazpen sinbolikoak Europan sortu zirela duela 40.000 urte, baina marrazki hau orain arte aurkitutako antzeko arrastoak baino 30.000 urte zaharragoa da.
Oraindik ez dakite nola eta zertarako egin zituzten marra horiek. Uste dute konposizio handiago baten zatia dela, eta traola itxura du. Hala, inoiz aurkitutako marrazkirik zaharrenak, teknologia berriei estuki lotutako ikurra ematen du.