Etiketa honen artxiboa: navarro

15920 Iruña Veleia IPCE analisiak denbora galtzeko aitzakia (sei urte baino gehiago)

15920 ostraka euskalduna (hizkiak zoldaz estaliak) Koenraad Van den Driessche geologoak argitaratu zituen irudiak duela sei urte eta erdi 2008-12-18an…

2008-12-18an Ostraka blog honetan ere argitaratu ziren 15920 ostraka euskaldunaren irudiak duela 6 urte eta erdi:

15920

Denok ikusi genuen kostrak estaltzen zituela hizkiak eta oso erraza zirudiela erakustea ostraka euskalduna benetakoa zela, duela sei urte eta erdi.

Azken sei urtetan, hainbat analisi egin dituzte Iruña Veleiako ostrakekin, baina inor ez da ausartu ebidentzia sinpleak egiten, zolda garbitu, datatu eta azpian dituen hizkiak irakurtzen.

Ama Ata blogean argitaratu berri dute  IPCE Navarro txostenaren bukaeran, “interesgarria” iruditzen zitzaiola 15920 ostrakari kostra kendu eta hizkiak irakurtzea… baina ez du egin, nahiz eta ostraka eskuetan izan duen. Zergatik ez du egin? Nork galerazi dio? Nork egin behar du?

Beste ikerlari batek? Beste zazpi urtera?
Navarro txostena

Ia zazpi urte alperrik galduak.

IPCEko ikerlari honetzat eta salatarientzat, analisiak denbora galtzeko aitzakia besterik ez dira.

Errukirik ez dago Iruña Veleia gorrian.

Analitikak Iruña Veleiako ostraketan 8

15920 mikroskopioaAzken 6 urtetan hainbat analitika egin dituzte Iruña Veleiako ostraketan, batzuk argitaratu gabe daude:
1.- IPCE Navarro txostena (2013-10-28 argitaratu gabe)
2.- IPCE txosten kimikoa (Informe de examen por imagen. Tomas Antelo 2014-3-14 argitaratu gabe)
3.- Microscopio electronico barrido (SEM) (2013 ? gutxienez bi ostraka 11419 Octavio eta 11459 txerria argitaratu gabe)
4.- Madariaga
5.- Legarda
6.- Resultados Analíticos del Laboratorio de Análisis y Ensayos ADIRONDACK, S.L. (0,28 Mb)
7.- Informe técnico de LAZ-UAM 2001/1 elaborado por Arturo Morales y Eufrasia Roselló. (1,86 Mb)
8.- CNRS (66 ostraka oraindik epaitegian)

Egin beharko dira gehiago jakina, eskerrak esaten zuten analitikek ez zutela ezertarako balio.

Navarro txostena urtebete

Navarro txostena IPCE15920Navarro txostena IPCE (2013-10-28) oraindik ez dute osorik argitaratu, ostraka batzuen txostenaren zatiak bai Ama ata blogean:
11419 Octavio
11459 txerria
12799
13368
15910
15920 (irudi batzuk)

Informazio gehiago Ama ata blogean:

Informe Navarro (IPCE) controversia científica

Anomalias absurdas en el informe Navarro
Las trampas en el informe Navarro: pieza IR 13368
Las trampas en el informe Navarro: pieza IR 15910
Por qué discrepamos con las conclusiones del informe Navarro
Por qué discrepamos con las conclusiones del informe Navarro: el relato de la prensa 
SI/NO
SOS Iruña-Veleia
Iruña-Veleia, egia ala gezurra?

Ama ATA blogean IPCE txostenaren irudiak zabaltzen ari dira, 15920 ostrakan argi ikusten da mikroskopioaren irudian R hizkia (RIIBA) zolda azpian dagoela… Zergatik ez dute zolda datatzen?

Azken 5 urtetan egin den eskaera.

15920 NIIV XII / VRT(…) TV, III / “II” / RIIBA TV, NIIV / CII (…)
15920

15920 irudia mikroskopioan (Ama Ata)
15920 mikroskopioa