Etiketa honen artxiboa: navarrorum

Navarrorum erakusketa: Euskara 2 bi mila urteko historia Nafarroan

Euskara Nafarroa la-lengua-deja-huella-914
Erakusketa: Euskara 2 bi mila urteko historia Nafarroan.

Lerga hilarria (150. urtea):
VMMESAHAR
ABISUNHARRI

Euskararen gaineko dokumentu nafarren bi mila urteko ondarea

Euskara izena la-lengua-tiene-nombre-915

NAFARROAKO ERREGE ARTXIBO NAGUSIA
21 Iraila – 31 Abendua
Erakusketaren Ordutegia:
10-14h / 17-20h Egunero

NAVARRORUM ez da euskararen historiari buruzko erakusketa bat. Baina, zernahi gisaz, aurre egiten dio erronka jakin bati: idazki batzuen bidez euskararen aztarna dokumentala agertzea, kontuan izanda ia mila eta bostehun urtean ahozko mintzoa izan zela. Ahozko hizkuntza, idazten ez zena. Erakusketarako, hiru dozena dokumentu hautatu ditugu. Euskarazko agiriez gain, euskarari buruzko agiriak ere badaude tartean. Den-denek badute bereizgarri bat, nafartasuna: Nafarroari buruzkoak, Nafarroan idatziak edo nafarrek eginak dira. Gehienak gure artxibo, museo eta liburutegietatik hartu ditugu, baina badaude Afrikako, Ameriketako eta Europako beste dokumentu zentroetakoak ere.

Ozeano oso baten zipriztinak. Berria.
Nafarroan euskara bi mila urtez erabili dela dokumentatzen duten idazkiak bildu dituzte ‘Navarrorum’ erakusketan, Nafarroako Artxibo Nagusian. Inprenta asmatu aurreko eta ondoko erdarazko dokumentuetan ere ikus liteke euskara gehiengoaren hizkuntza zela.

Navarrorum. Naiz