Etiketa honen artxiboa: oppenheimer

Atlantiar nazio arteko biltzarra 2012-5-18 ostirala

‘Atlantiar’, Euskal Herriaren paleolito aroari buruzko biltzarra Ficoban maiatzaren 18an. Elexpuru
‘Atlantiar’ izenaz, Jauzarrea Elkarteak antolatuta, Euskal Herriaren  paleolito aroari buruzko biltzarra egingo da Ficoban maiatzaren 18an. Prentsaurrean azaldu zutenez (ikus Berria, Noticias de Navarra eta Gara), Arkeologia, Hizkuntzalaritza eta Genetika izango ditu ardatz nagusiak. Sona handiko ikerlariak gonbidatu dituzte, Teo Vennemann hizkuntzalari germaniarra, Stephen Oppenheimer genetista britaniarra edo Bruce Bradley Exeter-eko unibertsitateko arkeologoa, adibidez. Joxan Mujika eta Xabier Peñalver euskal arkeologoak ere parte hartuko dute. Hona hemen biltzarraren programa. 50 euro da matrikula; maiatzaren 10era arte eman daiteke izena.

  • 09:00 – 09:15: Dokumentazioa jaso.
  • 09:15 – 09:30: Biltzarraren aurkezpena eta hasiera.
  • 09:45 – 10:00: Sarrera. ATLANTIAR proiektua. Xabi Otero.
  • 10:00 – 10:45: Gizakiaren jatorria: Gizaki antzinakoak eta modernoak, Afrikatik irtetea eta Mendebaldeko Europa birkolonizatzea, Stephen Oppenheimer (Oxford Unibertsitatea).
  • 10:45 – 11:30: Xamanismoa Paleolitoko haitzuloetan, Jean Clottes (Frantziako Kultur Ministerioko haitzuloetako margolanetako aholkulari zientifikoa).
  • 11:30 – 11:45: Atsedenaldia.
  • 11:45 – 12:30: Goi Paleolitoko kulturen aniztasuna, Izturitzeko adibidetik abiatuta. Aude Labarge eta Joëlle Darricau (Isturitz Otsozelaia kultur guneko kideak).
  • 12:30 – 13:15: Irtenbide Solutrearra: Ipar Amerika Atlantikoko biztanleen jatorria Pleistozenoan, Bruce Bradley (Exeterko Unibertsitatean arkeologian doktorea).
  • 13:15 – 15:00: Bazkaltzeko etenaldia.
  • 15:00 – 15:45: Izotzaldiko Europa Ipar Amerikarekin lotzen duen Itsas Tradizio Atlantikoaren froga. Dennis Stanford eta Margaret Jodry (Washingtongo Smithsonian Institutionen arkeologian doktorea bata, eta Paleo Cultural ikerketa taldekoa bestea).
  • 15:45 – 16:30: Mendebaldeko Pirinioak, ibilbide magdaleniarren bidegurutzea: mugikortasunaren aztarnak. Jose Antonio Mujika (EHU) eta Andoni Tarriño (Gizakiaren Eboluzio Ikerketa Zentro Nazionaleko kidea).
  • 16:30 – 17:00: Praileaitz I Behe Magdaleniarrean, Xabier Peñalver (Aranzadi Zientzia Elkartea).
  • 17:00 – 17:15: Atsedenaldia.
  • 17:15 – 18:00: Euskararen substratua Erdialdeko Europan: argudioen laburpena, Theo Vennemann (Ludwig Maximilian Unibertsitatea).
  • 18:00 – 19:30: Solasaldi-mahaia: Peter Bakker (Aarhus Unibertsitatea), Javier Goitia (Ingeniaria eta geografoa) eta Keptin Stephen Augustine (Kanadako Zibilizazioen Museoko kidea).
  • 19:30 – 20:00: Bukaera. Txalaparta.

Atlantiar nazioarteko biltzarra Ficoban 2012-5-18

‘Atlantiar’, Euskal Herriaren paleolito aroari buruzko biltzarra Ficoban maiatzaren 18an. Elexpuru
‘Atlantiar’ izenaz, Jauzarrea Elkarteak antolatuta, Euskal Herriaren  paleolito aroari buruzko biltzarra egingo da Ficoban maiatzaren 18an. Prentsaurrean azaldu zutenez (ikus Berria, Noticias de Navarra eta Gara), Arkeologia, Hizkuntzalaritza eta Genetika izango ditu ardatz nagusiak. Sona handiko ikerlariak gonbidatu dituzte, Teo Vennemann hizkuntzalari germaniarra, Stephen Oppenheimer genetista britaniarra edo Bruce Bradley Exeter-eko unibertsitateko arkeologoa, adibidez. Joxan Mujika eta Xabier Peñalver euskal arkeologoak ere parte hartuko dute. Hona hemen biltzarraren programa. 50 euro da matrikula; maiatzaren 10era arte eman daiteke izena.

  • 09:00 – 09:15: Dokumentazioa jaso.
  • 09:15 – 09:30: Biltzarraren aurkezpena eta hasiera.
  • 09:45 – 10:00: Sarrera. ATLANTIAR proiektua. Xabi Otero.
  • 10:00 – 10:45: Gizakiaren jatorria: Gizaki antzinakoak eta modernoak, Afrikatik irtetea eta Mendebaldeko Europa birkolonizatzea, Stephen Oppenheimer (Oxford Unibertsitatea).
  • 10:45 – 11:30: Xamanismoa Paleolitoko haitzuloetan, Jean Clottes (Frantziako Kultur Ministerioko haitzuloetako margolanetako aholkulari zientifikoa).
  • 11:30 – 11:45: Atsedenaldia.
  • 11:45 – 12:30: Goi Paleolitoko kulturen aniztasuna, Izturitzeko adibidetik abiatuta. Aude Labarge eta Joëlle Darricau (Isturitz Otsozelaia kultur guneko kideak).
  • 12:30 – 13:15: Irtenbide Solutrearra: Ipar Amerika Atlantikoko biztanleen jatorria Pleistozenoan, Bruce Bradley (Exeterko Unibertsitatean arkeologian doktorea).
  • 13:15 – 15:00: Bazkaltzeko etenaldia.
  • 15:00 – 15:45: Izotzaldiko Europa Ipar Amerikarekin lotzen duen Itsas Tradizio Atlantikoaren froga. Dennis Stanford eta Margaret Jodry (Washingtongo Smithsonian Institutionen arkeologian doktorea bata, eta Paleo Cultural ikerketa taldekoa bestea).
  • 15:45 – 16:30: Mendebaldeko Pirinioak, ibilbide magdaleniarren bidegurutzea: mugikortasunaren aztarnak. Jose Antonio Mujika (EHU) eta Andoni Tarriño (Gizakiaren Eboluzio Ikerketa Zentro Nazionaleko kidea).
  • 16:30 – 17:00: Praileaitz I Behe Magdaleniarrean, Xabier Peñalver (Aranzadi Zientzia Elkartea).
  • 17:00 – 17:15: Atsedenaldia.
  • 17:15 – 18:00: Euskararen substratua Erdialdeko Europan: argudioen laburpena, Theo Vennemann (Ludwig Maximilian Unibertsitatea).
  • 18:00 – 19:30: Solasaldi-mahaia: Peter Bakker (Aarhus Unibertsitatea), Javier Goitia (Ingeniaria eta geografoa) eta Keptin Stephen Augustine (Kanadako Zibilizazioen Museoko kidea).
  • 19:30 – 20:00: Bukaera. Txalaparta.

Euskararen jatorria Lakarrak mirariz eta Gorrotxategik txiripaz kontatua

Euskararen jatorria enigma europar bat. Dokumentalaren adituak Gomez, Lakarra eta Gorrotxategi:

http://www.eitb.tv/eu/#/bideoa/1301166325001

Euskal zibilizazioa eta Euskaldunen jatorria Lizarduikoak idatzi zituen
liburuak dira, eztabaida piztu zuten, Lakarrarekin zakarra, beraz “normala” dokumentalean ez azaltzea, nahiz eta liburuetan dokumentalaren oinarriak egon, Lakarraren eta Gorrotxategiren teoriak salbu.

Euskararen jatorria Europako enigma bat dukumentalaren hasieran Ribero
Meneses eta Patxi Alaña iritzia libre delako, zeltak ostean, Peñalver-ek
eta beste arkeologo batzuk zeltak zer diren garbi ez badakite ere.

Rikardo Gomez ortodoxoak bideratzen digu hasieratik deskarrilatutako trena, nora eta Hawaira eramateko. Hawaiko olatu erraldoietan surfeatu ondoren Iberiara itzultzen gaituzte, baina ez Arnaiz katedratikoaren Iberiko-euskera-castellano hiztegia ezagutzeko baizik eta aurkako iritziak dituen Javier de Hoz-enak baizik, doako propaganda ez egiteagatik jakina. Luis Silgo ere hobe aipatu gabe utzi.

Humboldt haundia Euskaldunak liburuaren idazlea, Berlingo unibertsitateko sortzailea eta iberikoa=euskara defendatzailea… baina Rikardo Gomezen kite oportunoarekin betiko deskalifikazioa ikuslea ez konfunditzeko,”erromantiko” hauekin badakigu.

Toponimian, Vennemann alemaniarra Europa Baskonika idatzi zuena, duela bi urte Euskal Herrian egon zen Durangoko ferian, baina orduan ez zuten grabatu; isar, ur, iz, hitz euskaldunak Europa osoan omen daude, baina, oraingo honetan kitea Madrilgo Javier de Hoz-ena, bi kite segidan ez baita dotorea gelditzen telebistan, batez ere Rikardo Gomezek Vennemann “esoterismoa” tageatzen duenean.

Berbereak, Mukarovsky 1924, Chaker, baina Federiko Krutwig missing, badakigu Garaldea 1978 ez dela politikoki zuzena Txillardegi bezala. Hector Iglesiasen La parenté de la langue berbère et du basque : nouvelle approche (2011) ere gehiegi eskatzea da.

Antonio Tovar ezin zen falta jakina, Mitxelenari bizia salbatu omen zion, baina ez azaltzeko metodo lexiko estatiskoarekin korrelazioa aurkitu zuela berberea eta euskara artean.

Abadie Hendaiako jauregi zoragarrian Hasier zuzendaria bertan bizi delako. Alice Harris erantzuteko Ameriketatik, baina Bengtson ahaztu zaie Mother Tongue aldizkariko zuzendaria eta Donostiako Koldo Mitxelena kulturunean duela gutxi hitzaldia “Euskararen jatorria” eman zuena, denentzat ez baitago lekurik.

Metodoan Trask esateko euskararekin ia munduko sei mila hizkuntzak erlazionatu dituztela azken laurehun urtetan eta guztiak tronpatu direla jakina delako jaungoikoak zuzenean Aitorri erakutsi ziola “Euskadin”, barka Akitanian, baina “Euskaditik” aparte, Leizaran bailaratik ekialdera behintzat erabat frogatuta omen dago.

Oppenheimer The origins of the British, azken izotzaldian Britainia Handia izoztu eta despopulatu zen, babesgune gutxi batzuk gelditu ziren Europan, tenperatura igo ahala duela 16.000 urte Euskal Herriko babesguneko jendeak berpopulatu zuen Irlanda eta Britainia Handia, gaur egun ia 3/4 izanik gen aberastasuna. Martinez de Pancorbo genetistak ere baieztatzen ditu datoak eta Oppenheimerrekin batera egon ziren Garesen Nafarroan Euskararen jatorriaren 6. biltzarrean aurtengo maiatzan. Dokumentalean Oppenheimer gaizki idatzita dago (bi mm), aurten bi aldiz izan da Euskal Herrian baina ez dugu ikusteko aukerarik eskerrak bideoak dauden.

Mitxelenari omenaldia idatzi zuelako Antzinako euskal testuak, testu zaharrak bilduz. Gorrotxategi eta Lakarra falta zitzaizkigun azken hitza izateko eta egiak ez diren esaldi batzuk sartzeko, esaterako, “historia aurreko euskara asmatzen jarraitu behar dela, beste testu batzuk ezagutzen ez ditugun bitartean”…

Dokumentalaren zuzendariak badaki duela 1.700 urteko euskal testuak egon, badaudela, azaldu zirela 2005. urtean Iruña Veleian beraien teoriak hankez gora botatzeko modukoak, eta prezisamente Gorrotxategik aurrena eta Lakarrak ostera faltsutzat salatu zituztela duela hiru urte, baina hori ezin da esan.

Dakidanez epaileak Guardia Zibilari eta Ertzantzari agindu die ostrakak analizatzea eta baliteke euskara salbatu omen zen bezala, mirariz eta txiripaz, “euskararen jatorria” kontatzen duten azken atala izatea.

http://www.eitb.tv/eu/#/bideoa/1301166325001

Stephen Oppenheimer. El País

Stephen Oppenheimer. El País.
El mapa genético vasco. El experto Stephen Oppenheimer analiza el rastro del ADN vasco en el mundo investiga su conexión con los nativos americanos
oppenheimer

Amerikako bertako herrien jatorri genetikoa. Stephen Oppenheimer. Oxford Unibertsitatea.

1/2 Stephen Oppenheimer The origins of the British and the relevance for the Basque Country. Gares 2011-5-7an.

2/2 Stephen Oppenheimer The origins of the British and the relevance for the Basque Country. Gares 2011-5-7an.

Tras la estela de los balleneros vascos. Gara

Un congreso, punto de partida para saber más a partir del rastro del ADN Gara
Expertos de todo el mundo en diversas disciplinas se han reunido durante dos días en Bilbo en un congreso sobre «la estela de los balleneros vascos», un encuentro que servirá de arranque a otra investigación, la que irá tras el rastro genético en beneficio del conocimiento de todos.

p048_f01_148x104.jpg

Nerea GOTI

«Tras la estela de los balleneros vascos» es el sugerente enunciado del congreso que acaba de tener lugar en Bilbo. Durante 48 horas, profesionales de distintas disciplinas han abordado desde distintos prismas esa impronta que aquellos hombres dejaron en las lejanas costas de Canadá.

La primera alusión documentada de la presencia de vascos en en aquellos lugares data del año 1517. «Los vascos han establecido relaciones con los nativos en el entorno del río San Lorenzo (Canadá) de forma documentada durante siglos», explican los organizadores.

Euskal baleazaleen ildoei jarraiki nazioarteko kongresua Bilbon

Nabarralde

Euskal Herriko Unibertsitateak eta Jauzarrea Fundazioak, Euskal baleazaleen ildoei jarraiki. Euskaldunen eta Ipar Atlantikoko Amerikako Jatorrizko herrien kultur eta genetiko Ondarea nazioarteko kongresoa antolatu dute irailaren 21 eta 22an, Bilboko Bizkaia Aretoan.
Euskaldunek harremanak izan dituzte mendeetan zehar San Lorentzo ibaiaren inguruetako Amerikako jatorrizko herriekin. Harreman hauen ondorio, dokumentu historiko, arkeologiko eta hizkuntz lekuko ugari heldu da gugaino. Guzti honek, ADNko leinuak erlazio honen lekuko izan daitezkeela pentsatzea garamatza. Gure baleazaleek, bakailau arrantzaleek, larru tratulariek eta Amerikako jatorrizko herriek etengabeko merkataritza harremana mantendu baitute, Erdi Aroan hasi eta XX. mende arte.
Egitaraua:
Irailak 21, asteazkena
9:00-9:15: Dokumentazioa jaso
9:30-9:45: Kongresuaren aurkezpena eta hasiera
9:45-10:00: Sarrera. Marian M. de Pancorbo, EHU. Xabi Otero, Jauzarrea.
10:00-10:45: Euskal Unibertsoa metaforaren barrena. Juan Antonio Urbeltz. Ikerfolk Institutua. Donostia
10:45-11:30: Lehenengo Nazioen Unibertsoa. Keptin Stephen Augustine. Hull-Ottawako Zibilizazioen Museoa. Mi’kmaq buruzagi tradizionala. Restigouche.
11:30-11:45: Atsedenaldi-kafea
11:45-12:30: Lehenengo Nazioen finkatzea San Lorentzo ibai ertzetan. Paul Charest. Laval Unibertsitatea. Quebec.
12:30-13:15: Memoria komunaren ondasuna. Ghislain Picard. Quebec eta Labradoreko lehenengo nazioaren batzarreko buruzagia.
13:15-15:00: Atsedenaldia-bazkaria
15:00-15:45: Apaizac Obeto. Raphael Picard. Lehenengo Nazioaren batzarreko buruzagia. Pessamit.
15:45-16:30: Amerikako bertako herrien jatorri genetikoa. Stephen Oppenheimer. Oxford Unibertsitatea.
16:30-16:45: Atsedenaldi-kafea.
16:45-17:30: Europako Atlantikoko herrien genetika. Daniel G. Bradley. Trinity College. Dublin.
17.30-18:15: Euskaldunen leinu genetikoak. Aterpea. Marian M. De Pancorbo, Sergio Cardoso. BIOMICs. EHU. Gasteiz.
18.15-19:00: Mahai ingurua.
19:00-19:30: Jon maia, Amets Arzallus. Bertsolariak.

Irailak 22, osteguna
10:00-10:45: Euskal lurraldeak aro modernoaren hastapenetan: politiko-erakundeen urraketak eta gizarte krisia. Roldan Jimeno Aranguren. Nafarroako Unibertsitate Publikoa.
10:45-11:30: Bi munduen berrikerketa. Jacques Lacoursiere. Laval Unibertsitatea. Quebec.
11:30-11:45: Atsedenaldia-kafea.
11:45-12:30: Euskal baleazaleen lekukotasuna Ipar Atlantikoan. Euskal kartografia eskola. XVI-XVII. mendeak. Miren Egaña Goya. Aranzadi Zientzia Elkartea. Donostia.
12:30-13:15: San Lorentzo ibaiertzetako euskaldunen kokalekuak. Brad Loewen. Montreal Unibertsitatea.
13:15-15:00: Atsedenaldia-bazkaria.
15:00-15:45: Euskaldun eta Algonkinoen arteko harremanetako hizkuntz eta arte arrastoak. Peter Bakker. Aarthus Unibertsitatea. Danimarka.
15:45-16:30: Euskal itsasontziaren XVI. mendeko eraikuntza. Labradorreko Red Bay-en topatutako arkeologi aurkikuntzen arabera. Robert Grenier. Parks Canada. Unesco.
16:30-16:45: Atsedenaldia-kafea.
16:45-17:30: San Lorentzo ibaian barrena egindako nabigazioa baleazaleen txalupan. Xabier Agote. Albaola elkartea. Pasaia.
17:30-18:15: Itsas munduak XVI eta XVII. mendeetako euskal literaturan izan duen eragina. Aurélie Archocha-Scarcia. Michel de Montaigne-Bordeaux 3 Unibertsitatea. Euskal hizkuntza eta testuen ikerketa zentroa: UMR 5478 IKER (CNRS-Bordeaux 3-UPPA)
18:15-19:00: Mahai ingurua.
19:00-19:30: Jon Maia, Amets Arzallus. Bertsolariak. Amaiera. Ikerfolk dantza taldea.

Aldi bereko itzulpena: euskara, gaztelania, frantzesa, ingelera kongresuan zehar.

Informazioa eta harremanak
Izen emate kuotak
Kuota orokorra: 100 Euro; kuota murriztua: 75 Euro (2. zikloko ikasle eta graduondokoentzat). Kuota murriztuaren kasuan erantsi adierazgarri den agiria izen emate orriari.
Izen ematearen data muga: 2011ko irailaren 15a.
Ordaintze erak:
Banku transferentzia: Bilbao Bizkaia Kutxa (BBK). KK zenbakia: 2095 0292 98 3239089479.
IBAN (nazioarteko ordainketetarako): ES22.
Kontzeptua: KANADA KONGRESUA.
Kreditu txartela: jabearen izena, txartel mota, zenbakia eta iraungitze data igorriz, behean agertzen den e-postara.

Nola eman izena:
Postaz: izena emate orria edo honen fotokopia bat behar bezala beteta, transferentziaren koiarekin batera edo kreditu txartelaren datuekin batera honako helbidera bidaliz:
BIOMICs Ikerketa taldea.
CIA eraikina “Lucio Laskarai”
Euskal Herriko Unibertsitatea. EHU-UPV
Miguel Unamuno hiribidea, 3
01006 GASTEIZ

e-postaz: datuak honako e-postara bidaliz: basquesinsaintlawrence@gmail.com CLOAKING

Harremana: BIOMICs ikerketa taldea EHU/UPV.
Telf: +34 945 014 528
Fax: +34 945 014 458

Antolakuntza
Marian Martinez de Pancorbo. Zuzendaritza. EHU/UPV.
Xabi Otero. Zuzendaritza. Jauzarrea Fundazioa.
Jose Angel Peña. Koordinakuntza. EHU/UPV.
Carmelo Aguirre. Koordinakuntza. EHU/UPV.
Sergio Cardoso Martin. Koordinakuntza. EHU/UPV.
Robert Grenier. Koordinakuntza. Parks Canada.
Daniel G. Bradley Koordinakuntza. Dublineko Unibertsitatea.

Batzorde zientifikoa:
Marian Martinez de Pancorbo. Zuzendaritza. EHU/UPV.
Xabi Otero. Zuzendaritza. Jauzarrea Fundazioa.
Sergio Cardoso Martin. Koordinakuntza. EHU/UPV.
Stephen Oppenheimer. Oxford Unibertsitatea.
Brad Loewen. Montreal Unibertsitatea

Euskaldunen eta kanadarren arteko lotura kultural eta genetikoak aztertuko du kongresu batek

“EUSKAL BALEZALEEN ILDOEI JARRAIKI. Euskaldunen eta Ipar Atlantikoko Amerikako Jatorrizko Herrien Kultur eta Genetiko Ondarea”
Balea

Irailaren 21ean, asteazkena, 9:00etan, Bizkaia Aretoan (Abandoibarra etorbidea 3, Bilbo), “EUSKAL BALEZALEEN ILDOEI JARRAIKI. Euskaldunen eta Ipar Atlantikoko Amerikako Jatorrizko Herrien Kultur eta Genetiko Ondarea” izeneko nazioarteko kongresua hasiera emango zaio, UPV/EHUko BIOMICs ikerketa taldeak eta Jauzarrea euskal kulturaren ikasketa eta zabalkunderako Kultur Fondoak antolatuta. Bertan, euskaldunek San Lorentzo ibaiaren (Kanada) inguruetako amerikar jatorrizko herriekin izan zituzten harremanen ondorioz gaur egun mantentzen diren historia, arkeologia eta hizkuntza arloetako erregistroak aztertuko dituzte.

Nazioarteko kongresu honek Euskal Herriaren eta Ipar Atlantikoko herrien arteko hurreratzea bultzatu nahi du, horrela elkarrekin ibilbide berri bat berrabiarazteko. Izan ere, ibilbide hori, etorkizun hurbilean, orain dela bost mende gutxi gora behera herri biek izan zuten harremanean oinarritutako diziplina anitzeko ikerketa batean finkatuko da.

Kongresu honek iraungo dituen bi egunetan, kanadar, europar eta euskal adituek Euskal Herriaren eta Ipar Amerikaren arteko interakzioak eragindako kultura eta historiaren inguruko bateratze-lana egingo dute. Gainera, horri, herri hauen leinuen adierazleei buruz gaur egunera arte ezagutzen den guztia bilduko duen hurbilketa genetikoa gehitu behar zaio.

Batez ere historia, antropologia, hizkuntzalaritza eta genetikarekin zerikusia duen jendeari zuzenduta dago kongresu hau, baina gaiaren garrantzia kultura arloan handia dela kontuan hartuta, ekimena edonorentzat ere garrantzitsua izan daiteke. Izena emateko epea irailaren 15ean, osteguna, bukatuko da.

Kongresu hau aurrera eramateko nazioartean erabat bikainak diren adituen parte hartzea izango da, hain zuzen ere, Juan Antonio Urbeltz, IKERFOLK institutuko zuzendaria; Stephen Augustine, etnologoa eta Mik’maq buruzagi espirituala New Brunswick-en; Paul Charest, Laval Unibertsitateko (Quebec) doktorea; Raphael Picard, Pessamit Lehen Nazioko buruzagia (Innu); Sthepen Oppenheimer, Oxfordeko Unibertsitateko genogeografoa; Daniel G. Bradley, Trinity College-ko genetista (Dublin); Roldán Jimeno, Nafarroako Unibertsitate Publikoko historialaria; Robert Grenier, Parkseko arkeologoa (Kanada); Jacques Lacoursière, Lavaleko Unibertsitateko historialaria (Quebec); Peter Bakker, Amsterdamgo Unibertsitateko hizkuntzalari eta historialaria; Brad Loewen, Montrealgo Unibertsitateko historialaria; Miren Egaña, Eusko Filologiako katedraduna eta Aranzadi Zientzia Elkarteko kidea (Donostia); Xabier Agote Aizpuru, arkeo-nabigazioan espezialista eta Albaola Elkarteko kidea (Pasaia); Aurélie Arcocha-Scarcia, Euskarako katedraduna Bordeaux 3 Unibertsitatean eta Euskaltzaindiko presidenteordea.

Historialari, hizkuntzalari, filologo, etnologo, arkeologo, antropologo eta genetista talde honen lanak, 2011ko irailaren 21ean eta 22an burutuko diren lau saiotan, Atlantikoaren alde banatan kokatuta dauden herri bi hauen arteko interakzioaren tamaina zenbaterainokoa izan den ezagutu ahal izateko berebiziko garrantzia duten hainbat faktoreren inguruko ezagutza eta zabalkunde maila handia lortzea ahalbidetuko du.

Kongresuaren egitaraua (pdf, 307 KB)

Stephen Oppenheimer Euskal Herrian

Bideoak: 1/2 Stephen Oppenheimer: The origins of the British and the relevance for the Basque Country.

2/2 Stephen Oppenheimer: The origins of the British and the relevance for the Basque Country.

Berria. Igandea. 2011-5-22

Oppenheimer 11amaika TB

GARA 2011-5-16

Stephen Oppenheimer Sos Iruña Veleian

Los vascos antepasados de los británicos. DV

Stephen Oppenheimer Gares 2011-5-7 (EITB)

Oppenheimer Deia

Egitaraua Gares 2011-5-7 Euskararen jatorriaren 6. biltzarra: genetika eta euskal jatorria.

Kartela: Euskararen jatorriaren 6. biltzarra Gares 2011-5-7

Genetika eta euskararen jatorria. Berria

Genetika eta euskararen jatorria. Artikulua Erabili.com

Genetika eta euskal jatorria. Deia

Genetika eta euskal jatorria. Sustatu

Oppenheimer DNG

Genetika eta euskal jatorria. Gara

Basque language origins’ 6th meeting: genetics and Basque origins