Etiketa honen artxiboa: ostraka

15920 ostraka euskalduna zazpi urte publiko: analisiak denbora galtzeko balio izan dute

15920

15920 ostraka euskalduna argitaratu zutela badira 7 urte 2008-12-18, kalitate oneko irudiak.

Ebidentea zen eta da kostrak estaltzen duela hizkia, RIIBA, R ezkerreko hanka, eta balitekeela kostraren azpian beste hizki batzuk egotea, VRT(II)TV edo azken hileran…

Duela 7 urte, oso erraza ematen zuen kostra edo zolda datatu eta azpian dauden hizkiak zaharragoak, alegia, 1700 bat urteko euskara zaharra izatea.

Analisiak eskatzen inozoak… 7 urte igaro dira, ostrakak hainbat eskutan egon dira, Ertzaintza, txapelokerrak, grafologoak, ikatz analisi alegalak… baina IPCE Navarro txostenaren konklusioetan:

Ama Ata blogean argitaratu dute  IPCE Navarro txostenaren bukaeran, “interesgarria” iruditzen zitzaiola 15920 ostrakari kostra kendu eta hizkiak irakurtzea… baina ez du egin, nahiz eta ostraka eskuetan izan duen. Zergatik ez du egin? Nork galerazi dio? Nork egin behar du?

Beste ikerlari batek? Beste zazpi urtera?
Navarro txostena

Ebidentzia sinpleen analisiak eskatzen inozoak, 7 urte alperrik galtzeko besterik ez dute balio izan. Bitartean Iruña Veleian 1700 urteko euskara zaharra aurkitu zuten Idoia Filloy eta Eliseo Gil arkeologoak zigortuak…

Errukirik ez dago Iruña Veleia gorrian… azken 7 urtetan, justizia ez da ezagutu.
15920

Le Christ crucifié. Sept représentations de l’Antiquité. Herbert Sauren. Iruña Veleiako bi ostraka

12108 Kalbarioa Yavhe semea

 I xIP Yavhe semea1, *(h)eje Y(ahwe), fils de Yahwe: Yahwe-ren semea
La représentation de la crucifixion du Christ est rare pendant les premiers siècles. Beaucoup d’auteurs de l’art chrétiens le confirment. Lors de la découverte desinscriptions et des dessins à Iruña Veleja, cf. ci-dessous 2 et 4, la rareté de lareprésentation a mené à la conclusion, que les objets à dater au 3ème siècle doivent êtredes falsifications. Cette conclusion est fausse.
 Iruña Veleiako hainbat ostraka erabiltzen ditu.

13366 INRI

Gipuzkoan azken 500 urtetan erromatar garaiko idazkun edo epigrafe bakarra azaldu omen da

Andrearriaga Oiartzun 2XV. mendetik (gutxienez) Oiartzun-Irun mugarria izan zen Andrearriaga hilarria “VALBELTESO / NIS” idatzita du, erromatar garaikoa da eta ezaguna izan da azken 500 urtetan. 1804an Thalacker ingeniari alemaniarrak argitaratu zuen erromatar garaiko idazkun asko ikusi zituela Arditurrin eta inguruan.

1986an azaldu zen Gipuzkoako idazkun edo epigrafe “ofizial” bakarra Zegaman, S. Pedro hilarria idatzita duena:

“La[r]ici/us[]om/n[f(ilius)]/ an(norum) XXXX/.H(ic) i(acet).”
San Pedro hilarria ZegamaLARICIVS om n an XXXX. H i.”

I. mendekoa. (Erromatar garaia. Mertxe Urteaga. Bertan 17)

Gipuzkoan azken hamarkadetan indusketa asko egin dira erromatar garaikoak, batzuk aipatzeagatik Oiasso Irun aldean museo eta guzti, 15 hektareako Oiasso-Irun hiria, termak, Santiago kalea, Higer portua, Arditurri meategiak, Oiasso portua, Ama Xantalen, Ihidi Junkal Andre Maria, Santiago eta S. Juan kalean Irunen.

Material pila aurkitu dute, sarean irakur daiteke leku batzuetan, erromatar garaiko hamalau mila (14.000) zeramika puska eta dozenaka mila arkeologi objetuak aurkitu dituztela… Oiasso museoan ikus daitezke batzuk.

Saltzen digute Euskal Herria erabat erromanizatua izan zela duela bi mila urte… baina erromatarrek eta euskaldunek, ez al zuten ezer idatzi Euskal Herrian (Gipuzkoan) sei mendetan?

Baina Gipuzkoan azken 500 urtetan erromatar garaiko idazkun edo epigrafe “ofizial” bakarra azaldu da. Nola da posible?

Ostraka (zeramika puska) idatziak daude leku askotan, Aloria, Heredia, Arkaia, Gaztelu plaza, Forua, Iruña Veleian eta Gipuzkoan ere jakina, gertatzen dena da zaila dela aurkitzea sarean… Hau saikera txiki bat besterik ez da, ea norbait gehiago animatzen den, bilduma osatzen joateko.

Erromatar garaiko ostraka, grafito, idazkun, epigrafe Gipuzkoan:
Ostraka Irun RIICNIVALBELTESO / NIS (Andrearriaga hilarria Oiartzun)
LARICIVS om n an XXXX H i (S, Pedro hilarria Zegama)
FIIL (Higer portua Hondarribia)
AE (Oiasso Irun)
ARA (Oiasso Irun)
LFP (Oiasso Irun)
M A LIIP (M. Aemilis Lepidi Oiasso Irun)
M M (Oiasso Irun)
RA (Oiasso Irun)
RII CNI (Oiasso Irun)
VE IN AVC
RNI (Oiasso Irun)
R (Oiasso Irun)
VALERI (Oiasso Irun)
Txanpona (tesera Oiasso Irun)

Iturria: Erromatar garaia. Mertxe Urteaga. Bertan 17, CIL, AM Benito…

Irun ARALes sigillées gauloises de Santa María del Juncal. M. T. Izquierdo. Marcas alfareras Juncal. JC Sáens Preciado.

VALERIUS
A ACILIVS MACEDO
P. CORNELIVS
MATERNUS BLANDUS
NOMUS VETIVS TRITENSIS
RUFIN (Oiasso Irun)
SABINI (Oiasso Irun)
MODEI (Oiasso Irun)
CAL / FEC (Oiasso Irun)
IVCUN (Oiasso Irun)
IVC (Oiasso Irun)
IV  (Oiasso Irun)
I/IIIV ( Ihidi Junkal Oiasso Irun)
MACARI (Ihidi Junkal Oiasso Irun)
…ICRE (Ihidi Oiasso Irun)
EX O G
VA I
U OLA
OF MAT BLA
OF MAT
IIXOFNOVTR
EX O G
IV (Juncal Ihidi Oiasso Irun)

PEC (Aloria Araba)
LVCARI (Forua Bizkaia)
Ostraka euskaldunak Iruña Veleia
Ostrakabase. Sos Iruña Veleia

Zergatik ez dituzte ostraka, grafito, idazkun edo epigrafe gehiago argitaratzen?

Egia esan antza dute Iruña Veleiako ostraka ospetsuekin.

(Jarraituko du, irudien jatorria ere jarriko da Erromatar garaia Bertan 17, CIL, Xabi Otero, MT Izquierdo, Oiasso museoa, Arditurri, Mertxe Urteaga...)

 

Ostrakak Iruñea Gaztelu plaza Nafarroa, Irun, Arditurri Oiartzun Gipuzkoa, Forua Bizkaia, Araba Heredia, Arkaia, Aloria, Iruña Veleia…

,15920Ostrakak eta grafitoak duela 1700 urte aztarnategietan Iruñeko Gaztelu plazan Nafarroan, Gipuzkoan Arditurrin,  Forua Bizkaian, Araban Aloria, Heredia, Arkaian, Iruña Veleian…
Ostrakak Iruñean Gaztelu plazan (Mercedes Unzu, Plablo Ozcariz)
Irun ostrakak eta grafitoak. Terra sigilata Irun. Munibe.
Ostrakak Arditurri Oiartzun 600 esklabu egunero lanean 200 urtetan (Thalacker)
Ostrakak Heredia Araba
Grafitoak Arkaia. Araba. Pilar Ciprés
Forua Bizkaia
Ostrakak euskaldunak 1700 urte Iruña Veleia
Aloria, Arrastaria, Amurrio, Araba (Juan José Cepeda)

Ostrakak, grafitoak Gipuzkoan
Aloria Araba

Irun Gipuzkoa: R

Terra sigilata Irun. Munibe

R grafito 40 Irun

Ostrakak…

Ostraka margotuak eta idatziak Arditurri Oiartzun. Euskaldunak?

17194 Ganiz O VArditurrin meategi ospetsuak daude azken bi mila urtetan Oiartzunen. Juan Guillermo Thalacker ingeniari alemaniarra 1803an egun bakarra igaro zuen meategi barruan (goizeko 8etatik gaueko 11k arte) bertan galdu, argia ahitu, itzali eta txiripaz irteera aurkitu ilunpean eta salbatu zuen bizia (berak kontatzen du 257.  orrian). 15 egun beharko omen zituen erromatar garaian egindako lanak aztertzeko (20 Km, gaur egun 5 Km ezagutzen omen dira). Hiru lan idatzi zituen Arditurri deskribatzen, 1804an argitaratu ziren , sarean daude gaur egun (begira lotura bukaeran) eta oso interesgarriak dira.

Thalacker-en arabera, erromatarren garaian Arditurrin ikusitako lanak egiteko (parte bat besterik ez zuen ikusi egun bakarrean) beharko zituzten 600 bat esklabu egunero lanean, 200 urtetan:

“… juzgo también por un cálculo aproximativo que 600 hombres trabajando diariamente por espacio de 200 años apenas habrán podido hacer todas estas excavaciones.” (2. pág 261)

Thalacker-ek ostraka (zeramika puska grabatua) asko margotuak eta idatziak aurkitu zituen Arditurrin, loreak, txoriak, zutabeak, hizkiak, Iruña Veleian bezala alegia:

“En algunos pozos encontré en gran abundancia molinetes de mano, hechos del granito. Hallé también muchos fragmentos de escudillas, platos, salvillas, &c. de barro encarnado, con mil dibuxos de flores, pájaros, columnas, y letras no legibles por lo gastadas. Este barro tomaba al cocerse una especie de barniz hermoso de color de cinabrio claro, tan lindo como si fuera una bella porcelana roxa. He visto algunos tiestos como estos en diversos gabinetes particulares, y creo que sean unos y otros de la antigua loza de Sagunto (hoy Murviedro), y cuyo ramo precioso de industria ha desaparecido, como otros muchos. (pág. 212)

Ostrakak etxe partikularretan ere ikusi zituen, agian euskaldunak. Arditurrin milaka esklabu euskaldunak ibili ziren mendetan zilarra ateratzen erromatarrentzat  eta lekurik onena ote da, konkistatzaileen apologia egin beharrean, milaka esklabu euskaldunak gogoratzen duen eskultura bat paratzeko, (agian ostraka euskaldun baten ondoan).

Juan Guillermo Thalacker. Variedades de Ciencias, Literatura y Artes: Obra Periódica, Números 19-24 (1804) Número XXII.

De las antiguas minas de Oyarzun. (Pág. 203-215)
Concluye la descripción de las antiguas minas de Oyarzun.  ( Núm XXIII. Páginas 256-273):
Obsevaciones geognósticas de diferentes parages de la Guipúzcoa. (Núm XXIV. Páginas 319-333)

(pág. 212)
En algunos pozos encontré en gran abundancia molinetes de mano, hechos del granito. Hallé también muchos fragmentos de escudillas, platos, salvillas, &c. de barro encarnado, con mil dibuxos de flores, pájaros, columnas, y letras no legibles por lo gastadas. Este barro tomaba al cocerse una especie de barniz hermoso de color de cinabrio claro, tan lindo como si fuera una bella porcelana roxa. He visto algunos tiestos como estos en diversos gabinetes particulares, y creo que sean unos y otros de la antigua loza de Sagunto (hoy Murviedro), y cuyo ramo precioso de industria ha desaparecido, como otros muchos.

“… juzgo también por un cálculo aproximativo que 600 hombres trabajando diariamente por espacio de 200 años apenas habrán podido hacer todas estas excavaciones.” (2. pág 261)

Informazio gehiago:

Las “noticias y descripción de las grandes explotaciones de unas minas antiguas situadas en la provincia de Guipúzcoa” de Juan Guillermo Thalacker. Mertxe Urteaga

Iruña Veleia 8 zortzi urte

iruña Veleia 2006-6-15Duela zortzi urte 2006-6-8an, publikoki argitaratu zituzten Iruña Veleiako ostraka ospetsuak… filtrazio bat tartean astebete beranduago 2006-6-15ean konfirmatu behar izan zuten ostraka euskaldunak bazirela ere, prentsaurrekoa eman zuten Henrike Knorr, Eliseo Gil eta Joakin Gorrotxategik, (audioa prentsaurrekoa Gorrotxategi 2006-6-15). Hasieratik polemika sortu zuten, batez ere ostraka euskaldunak, euskara Araban duela 1700 urte, euskalduntze berantiarra, karistio euskaldunak… egia esan españolen mito asko apurtzen zituzten ostraka euskaldunak. Hasieran aditu gehienek bermatzen zituzten ostrakak, Eliseo Gil, Idoia Filloy, Gorrotxategi, Henrike Knorr, Santos Yanguas, Pilar Cipres… Bi urtera Henrike Knorr zendu zen eta bi hilabetera Gorrotxategik faltsutzat salatu zituen 2008-6-24an Arabako Foru Aldundian. Zortzi urte igaro dira eta oraindik ez dute argitu nahi. 15 urteko lanaren ostean Iruña Veleiako euskara zaharra aurkitu zuten arkeologoak, Idoia Filloy eta Eliseo Gil azken sei urtetan faltsutzat salatuak eta zigortuak (2008-11-19tik) inolako frogarik gabe, justiziarik ez bada, errukia. Zenbat urtetan luzatuko dute frogarik eta epaiketarik gabeko zigorra?

Iruña Veleia Berria 2006-6-15

III. eta VI. mendeen artean kokatu dituzte Iruña-Veleian aurkitutako euskarazko hitzak

Arabako Iruña-Veleiako aztarnategian egindako aurkikuntzak benetakoak direla esan dute Henrike Knorr euskaltzainak eta Joakin Gorrotxategi filologoak. Beraiekin batera Eliseo Gil indusketetako zuzendaria izan da gaur Gasteizen egin duten agerraldian. Erlijioarekin lotutako hitzak ezezik egunerokoak agertzen dira, eta horien artean esaldiak ere badaude. “Hemen hitz multzo bat dugu, eta eguneroko hitzak dira. Horrek esan nahi du idatzi egiten zela V. mendean, VI. mendean, edo lehenago”, Gorrotxategik esan duenez.
Urdin isar, zuri urdin gori, edan ian lo, jaun, geure ata zutan, iesus, ioshe ata ta mirian ama. Hitz horiek irakur daitezke Arabako Iruña-Veleiako aztarnategian, Henrike Knorrek eta Joakin Gorrotxategik aipatu dutenez, eta lehen hipotesien arabera, III. eta VI. mendeen artekoak dira hitzok eta esaldiok. Egunerokoak eta esaldietan egituratuak egoteak gainera garrantzia eransten dio aurkikuntzari. “Pentsatzen genuen euskaldunak idatzietatik aparte geundela, eta ja ez gaude horren aparte. Hizkuntza askotan ez da ezer idatzi. Hemen dugu guk hitz multzo bat, eta eguneroko hitzak dira. Akitaniako aurkikuntzak zaharragoak dira, baina euskararen gainean eraikitako izen propioak dira. Hori da orain arte genekiena, baina hau besterik da. Batzuk solte baina beste batzuk perpausetan”, dio Gorrotxategik. Joan den maiatzaren 7an aurkikuntzei buruz hitz egin eta Gorrotxategik aitortu duenez ez zuen ondo lo egin hurrengo egunetan, “ia 500, 600 urte aurreratzen baita gure kronologia”. Dena den, zuhurtziaz jokatu behar dela esan dute filologoek. Komunikabideetan izan diren filtrazioekin ez daude gustura, izan ere, horiek ez baitute ikerketa oztopatu besterik egiten. Arkeologoek, historialariek, hizkuntzalariek eta zientzilariek oraindik lan asko dute egiteko; zein mendetakoak diren zehazteko, haien testuingurua ezagutzeko, eta esan dutenez, lan horiek guztiak amaitu bitartean ez dute aurkikuntzei buruz hitz egingo, urrira edo azarora arte.

Celtiberia

Ostraka mundua blogak milioi bat ziztada azken 5 urtetan eskerrik asko

Ostraka euskalduna blogak milioi bat ziztada (hits) lortu ditu dagoeneko 2008ko azarotik (5 urte baino gutxiago), 200 mila ziztada urtero azken bost urtetan, zuei esker, eskerrik asko. Duela ia 5 urte ez genuen pentsatzen Iruña Veleia hainbeste iraungo zuenik, ez zitzaigun burutik pasatzen ere izan duen bilakaera tamalgarria, baina hemen gaude bizirik zuen ziztadei esker, ia bost urte milioi bat ziztada, eskerrik asko. 200 mila ziztada urtero ohitura bihurtu da ostraka bloga ziztatzea milaka lagunentzat. Hitzaldien bideoak ere beste hogeita bi mila bisita izan dituzte zuei esker.Ostraka euskalduna milioi bat ziztada

Beti bezala ziztada guztiak eskeintzen dizkiegu Iruña Veleiako euskara zaharra aurkitu zuten arkeologo mitikoei, barkatuko digute baina, Bihotz Urratuari eta Iruñako Musari... aurkikuntza eta bere defentsa suposatu dien sufrimendu guztiagatik.

Hauekin batera Iruña Veleiako euskaldunon ondarea eta euskara zaharra defendatu duten guztiei Sos Iruña Veleia mugimenduari, 20 txosten zientifiko sinatzen dituzten ikerlariei, bereziki Juan Martin Elexpuru eta Hector Iglesias euskal filologian doktoreei, Txillardegi, Orpustan, Luis Mari Mujika… eta gainontzekoeei. Koenraad Van den Driessche geologian doktoreari, Luis Silgo, Edward C. Harris, Antonio Rodriguez Colmenero, Mikel Albisu, Roslyn M. Frank, Carmen Fernandez Ochoa, Emilio Illarregi, Ulrike Fritz, Joaquin Baxarias, Miguel Thomson, Alicia Satue,…

Sos Iruña Veleiaren plataformaren alde sinatu duten bi mila partaideei; Angulo oscuro bloga, iruina.blogspot.com/ , Maju, Iruña Veleia argitu, Ama ata azken webgune indartsua. Inor ahaztu gabe eskerrik asko eta segi ziztatzen.

Milioi bat ziztada lortu ditu blogak, 5 urte igaro dira, baina oraindik ez da konpondu salaketa faltsuen arazoa; Iruña Veleiako euskara zaharra aurkitu eta defendatu duten arkeologo mitikoekin, Bihotza eta Musa, justiziarik ez bada, errukia mesedez, 1700 urteko ostraketan bezala.

Ostraka.mundua blogak 900 mila ziztada eskerrik asko

Ostraka euskalduna blogak 900 mila ziztada (hits) lortu ditu dagoeneko 2008ko azarotik (4 urte eta erdi), 200 mila ziztada urtero azken lau urtetan, zuei esker, eskerrik asko.

Ostraka euskalduna 900 mila ziztada

Duela lau urte ez genuen pentsatzen Iruña Veleia hainbeste iraungo zuenik, eta ez zitzaigun burutik pasatzen ere izan duen bilakaera tamalgarria, baina hemen gaude bizirik zuen ziztadei esker, lau urte eta erdi 900 mila ziztada, eskerrik asko. 200 mila ziztada urtero ohitura bihurtu da ostraka ziztatzea. Hitzaldien bideoak ere beste hemeretzi mila bisita izan dituzte zuei esker.

Beti bezala ziztada guztiak eskeintzen dizkiegu Iruña Veleiako euskara zaharra aurkitu zuten arkeologo mitikoei, barkatuko digute baina, Bihotz Urratuari eta Iruñako Musari... aurkikuntza eta bere defentsa suposatu dien sufrimendu guztiagatik.

Hauekin batera Iruña Veleiako euskaldunon patrimonio eta euskara zaharra defendatu duten guztiei Sos Iruña Veleia plataformari, 17 txosten zientifiko sinatzen dituzten ikerlariei, bereziki Juan Martin Elexpuru eta Hector Iglesias euskal filologian doktoreei, Txillardegi, Orpustan, Luis Mari Mujika… eta gainontzekoeei. Koenraad Van den Driessche geologian doktoreari, Silgo, Harris, Colmenero, Albisu, Roslyn M. Frank, Ochoa, Illarregi, Ulrike Fritz, Baxarias…

Sos Iruña Veleiaren plataformaren alde sinatu duten bi mila partaideei; Angulo oscuro bloga , iruina.blogspot.com/ , Maju, Iruña Veleia argitu, Ama ata azken webgune indartsua. Inor ahaztu gabe eskerrik asko eta segi ziztatzen. Ea milioi ziztada baino lehenago konpontzen den salaketa faltsuen arazoa.

Ostraka.mundua blogak 800 mila ziztada azken lau urtetan eskerrik asko

Ostraka.mundua.com blog honek 800 mila ziztada (hits) lortu ditu azken lau urtetan, eskerrik asko:
Ostraka.mundua 800 mila ziztada

Duela lau urte ez genuen pentsatzen Iruña Veleia hainbeste iraungo zuenik, eta ez zitzaigun burutik pasatzen ere izan duen bilakaera tamalgarria, baina hemen gaude bizirik zuen ziztadei esker, lau urte eta 800 mila ziztada, eskerrik asko. 200 mila ziztada urtero. Hitzaldien bideoak ere beste hamasei mila bisita izan dituzte zuei esker.

Beti bezala ziztada guztiak eskeintzen dizkiegu Iruña Veleiako euskara zaharra aurkitu zuten arkeologo mitikoei, barkatuko digute baina, Bihotz Urratuari eta Iruñako Musari... aurkikuntza eta bere defentsa suposatu dien sufrimendu guztiagatik.

Hauekin batera Iruña Veleiako euskaldunon patrimonio eta euskara zaharra defendatu duten guztiei Sos Iruña Veleia plataformari, 17 txosten zientifiko sinatzen dituzten ikerlariei, bereziki Juan Martin Elexpuru eta Hector Iglesias euskal filologian doktoreei, Txillardegi, Orpustan, Luis Mari Mujika… eta gainontzekoeei. Koenraad Van den Driessche geologian doktoreari, Silgo, Harris, Colmenero, Albisu, Roslyn M. Frank, Ochoa, Illarregi, Ulrike Fritz, Baxarias…

Sos Iruña Veleiaren plataformaren alde sinatu duten bi mila partaideei; Angulo oscuro bloga , iruina.blogspot.com/ , Maju eta Iruña Veleia argitu. Inor ahaztu gabe eskerrik asko eta segi ziztatzen. Ea milioi ziztada baino lehenago konpontzen den salaketa faltsuen arazoa.