Urak harrotuta Terrae Antiquaen GYPS delakoa nor den jakin denetik. JM Elexpuru
Gyps = Satorrotas duela urtebete baino gehiago argitaratu zela (2010-12-28), beraz aspaldiko eztabaida ematen du.
Urak harrotuta Terrae Antiquaen GYPS delakoa nor den jakin denetik. JM Elexpuru
Gyps = Satorrotas duela urtebete baino gehiago argitaratu zela (2010-12-28), beraz aspaldiko eztabaida ematen du.
Bergarako Jardun euskara elkarteak antolatu duen HITZALDI baten berri eman nahi dizuegu.
EGUNA: Urriak 19, 19:00etan
LEKUA: Irizar Jauregiko aretoan
Hitzaldiaren izenburua “AZKEN GLAZIAZIO HANDIKO BABESLEKUA ETA EUSKARA” da eta hizlaria Roslyn M. Frank filologo Estatu Batuarra izango da.
Roslyn M. Frank Iowa-ko (Estatu Batuak) Unibertsitateko irakaslea da, Hizkuntzalaritzan. Arbaso euskaldunik ez izan arren, aspaldi ikasi zuen euskaraz. Euskal Herriarekin lotutako hainbat lan argitaratu du.
Euskal hizkuntza, Sarobeak, Inauteriak, Serorak edo eta Iruña-Veleiako auzia daude, besteak beste, berak jorratutako gaien artean.
Hitzaldian mundu zientifikoan bero-bero dagoen gaia jorratuko du: PCRT (Palaeolithic Continuity Refugium Theory). Gero eta indar handiagoa hartzen ari den teoria honen arabera, Azken Izozte Handian (22.000-10.000 K.a.) Babesleku Franko-Kantabriarrean mintzatzen zen hizkuntza euskara zen, eta ia Europa osora zabaldu zen izotzak urtu zirenean.